"Euskal Herrian ez da gelditzen gizakiak ukitu eta aldatu gabeko metro karraturik. Ikusten dugun guztia guk egina da". Argi asko dute hori Jakoba Errekondo eta Asier Galdos paisajistek. Hain zuzen ere, guk egindako guztiaren aztarnen haritik, Euskal Herriko paisaiaren bilakaera aztertu dute.
Euskal Herrian, tradizioz, oso lanbide hedatua izan da abeltzaintza estentsiboa, baina gaur egun gainbehera doa. Lanbide hori gizarte hiritarrera hurbiltzeko eta abeltzaintza estentsiboak duen garrantzia zabaltzeko, jardunaldi bat antolatu zuen maiatzean EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak, eta han izan ginen.
Klima-aldaketa eta IPCC elkarrekin entzuten eta irakurtzen ditugu askotan. Baina zer da IPCC? Nola egiten dute lan? Zenbat jendek hartzen du parte? Nola koordinatzen dira? IPCCrekin harreman zuzena duen Roxana Bojariu Bukaresteko fisikariak azaldu digu guztia.
Sei dira, Kyotoko protokoloaren arabera, berotegi-gasak: karbono dioxidoa (CO 2 ), metanoa (CH 4 ), oxido nitrosoa (N 2 O), hidrofluorokarbonoen familia (HFC), perfluorokarbonoen familia (CFC) eta sufre hexafluoruroa (SF 6 ). Zer dute horiek guztiek berezia? Zergatik ikertzen eta hitz egiten da batik bat CO 2 -ari buruz?
Claudio Palomo (Bartzelona, 1951) EHUko Kimika Organikoko katedradunak jaso du 2008ko Euskadi ikerketa-saria, Zientzia eta Teknologiaren modalitatean. Otsailaren hasieran jaso zuen saria, eta, bi hilabete geroago, lasai hartu gaitu bulegoan.
Ordezko erregaien alorrean garapen garrantzitsuak egiten ari dira, eta biodiesela da horietako bat, landare-olioetatik eratorritako erregaia. Biodiesela ibilgailu-mota askotan erabil daiteke, traktoreetan besteak beste. Gaur egun, nekazariek beren makinen kontsumorako ekoitz dezakete biodiesela. Alegia, nekazariek baserrian bertan sor dezakete traktoreentzako erregaia.
2005az geroztik unibertsitateko ikasleen artean software librearen garapena sustatzeko mundu mailan antolatzen den programa da Google Summer of Code. 2008ko edizioan, besteak beste Julen Ruiz Aizpuru EHUko informatikariari jakinarazi zioten Google Summer of Code-n parte hartzeko aukeratu zuela. Gogotsu eta pozez gainezka jaso zuen berria.
Eguraldiak onera edo txarrera egingo duen jakiteko, askok daukagu etxean barometro bat, presio atmosferikoa neurtzen duen gailu bat, alegia. Oro har, presio altuek eguraldi ona iragartzen dute, eta baxuek, berriz, eskasa eta prezipitazioak. Urtean behin, etxeko barometroa doitasun handiagoa ematen duen beste neurgailu batekin kalibratzera eraman behar da. Era berean, beste barometro hori ere ziurgabetasun baxuagoa emango duen batekin alderatu behar da. Kate horren amaieran, presio-patroi primarioak daude. Tekniker-IK4k munduko presio-patroi primariorik zehatzena garatu du Espainiako Metrologia Zentroarentzat.
Jende askorentzat, matematikariak bakarka beren geletan sartuta lan egiten duten teorikoak dira, baina errealitatea guztiz bestelakoa da. Horrexen adibide garbia da, hain zuzen ere, duela gutxi aurkeztu berri duten matematika ikertzeko BCAM (Basque Center for Applied Mathematics) zentroa. Zamudioko Parke Teknologikoan du behin-behineko egoitza --Leioako EHUren Zientzia Parkean izango da ondoren-- eta zentro horretako zientzia-zuzendari Enrike Zuazuak gogotsu erantzun zien egindako galdera guztiei.
Begietatik jaten dugula kontu jakina da. Izan ere, koloreak begietatik sartzen zaizkigu, baina baita ahotik ere. Laranja-kolore biziko laranjak ditugu gustuko, tomate gorriagoak edo berdeagoak hautatzen ditugu tomateak izango duen erabileraren arabera... Ez dakigu, ordea, kolorea hautatzen dugun une berean kolore horren araberakoak diren zenbait osagai hautatzen ditugula halabeharrez.