Kortabitarte Egiguren, Irati

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Kea biriketan, nikotina garunean

2005/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

“Erretzea oso kaltegarria da osasunerako” ohartarazten dute osasun-agintariek. Herritarrek mezua jaso eta ia aho batez onartzen dute. Are gehiago, oro har, gizarteak begi onez ikusten du erretzaileentzat gune bereziak jartzeko ideia.

Olatu-energia Mutrikun

2005/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Itsaso zakarreko egun batean olatuak kostaldearen aurka apar eta bitsetan lehertzen ikustea aski da ohartzeko olatuek energia itzela dutela. Zientzialari eta teknologoak aspalditik ari dira energia horretaz baliatu ahal izateko sistema baten bila.

Irrati-uhinak belauna sendatzeko

2005/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Behin eta berriz entzuten ditugu honelakoak irratian: “Igandeko partidan hautsi zuen belauneko aurreko lotailu gurutzatua jokalariak, eta, beraz, denboraldiari agur esan behar izan dio”. Hain larria da lesio hori? Beharbada haustura bai, baina ez, ordea, lotailuaren bihurdura. Nola senda daiteke hori?

Agroaldeak, nekazaritza denon eskura?

2005/04/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Nork ez daki zer den industrialde bat? Industrialde hitza nahiko ezaguna da guztiontzat. Ongi. Baina beharbada ondoren aipatuko den terminoa ez zaizu hain ezaguna egingo; agroaldea. Zer da agroalde bat? Industrian erabiltzen den kontzeptu bat nekazaritzan aplikatzearen ondorioa. Izan ere, agroalde batean nekazaritzako jarduerak batzen dira. Azpiegitura komunak administrazioak finantzatzen ditu eta hainbat lursail bereizten dira; horietan lan egin nahi duen orok du lurrok alokatzeko aukera.

Ardoa upelean, 12 hilabete baino gehiago ez

2005/04/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Egurraren eta ardoaren arteko 'ezkontza' XVI. mendearen amaierakoa dela kalkulatzen da. Garai hartan, Ameriketara gero eta ardo gehiago esportatzen zen, baina, buztinezko eta larruzko ontziak horretarako egokiak ez zirenez, zurezkoak egiten hasi ziren. Horrela ohartu ziren zurak edari preziatuaren testura, usaina eta zaporea aldatzen dituela.

Bilboko Abra lehen eta orain

2005/03/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Ibaiak ez dira ubide huts, balio handiko ekosistemak dira. Eta arroako edozein jarduera ibaian islatzen da. Beraz, giza jarduera askok eragin handia dute ekosistema horietan.

Espazioko teknologia eraikuntzan

2005/03/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Espazioko teknologia punta-puntan dabil, eta, oraingoan, arkitektoek Lurretik zenbait kilometrotara, espazioan, alegia, jarri dituzte begiak. Gizakia Lurretik espaziora bidaiatzen, eta teknologia, aldiz, espaziotik Lurrera.

Gero eta biodiesel txukunagoa

2005/03/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Autoarekin errepidera irteten garen bakoitzean kalte egiten diogu ingurumenari. Gaur egun, ordezko erregai berrien alorrean garapen garrantzitsuak egiten ari dira, eta biodiesela da aukera horietako bat, olio begetaletatik eratorritako erregaia alegia.

Ilea apaintzeko kimika

2005/02/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Bitxia da, baina gizakiak ez daukana nahi izateko joera saihestezina du. Ilekizkurrak ile lisoa nahi du, ilehoriak dirdira gorrizta, motza duenak luzatzea amets, eta luzea duenak ile moztu berriaren itxura osasuntsua. Eta, nahasmen horretan, ilerako kosmetikoen etxeek geroz eta produktugehiago ateratzen dituzte merkatura.

Bostehun zomorro baietz!

2005/02/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Bat, bi, ehun, hirurehun... eta aspertu arte jarrai daiteke kontatzen. Izan ere, milaka eta milaka intsektu dabiltza inguruan bueltaka. Hala ere, Gipuzkoako Entomologia Elkarteak Aiako Harria natur parkeko intsektuak kontatu eta sailkatu ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila