Aurten jaso duen Ikerkuntzako Euskadi saria bere ibilbide profesionalean lagun izan dituen guztiei eskaini zien Jose Maria Asuak. Ingeniaritza Kimikoan katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultatean. Emultsio-polimeroetan da aditua eta Polymat institutuaren gidaritza darama. Lehenengo galdera osatu baino lehen hasi zen gurekin berriketan, eta ohartu ginen ez zela izango ohiko galdera-erantzun estiloko elkarrizketa bat.
Irudi erromantikoa du Saharak. Munduko paisaiarik ederrena da batzuen ustez. Eta, ederra izateaz gain, munduko basamortu guztien eredu ere bada. Horregatik ez da harritzekoa basamortu hitza entzun orduko Saharako eremu lehorrak eta hareazko itsasoa etortzea gogora. Baina Sahara hareazko itsaso amaiezina baino gehiago da. Saharak mila eta bat aurpegi ditu.
Bilbotarra. 31 urte. Swiss Bridge saria jaso du minbiziaren esparruan egin dituen ikerketengatik. Oskar Fernandez-Capetillo da ikertzaile gazte hau. Han eta hemen ibili da ikerketan, eta, orain, Madrilen egiten du lan, Onkologia Ikertzeko Zentro Nazionalean (CNIO); ezegonkortasun genomikoaren laborategiaren burua da han. Ez da geldirik egotekoa, baina une batez geldiarazi, eta minutu batzuk egin ditugu elkarrekin solasean.
Gaur emango dute 2005eko Ikerkuntzako Euskadi Saria Lehendakaritzaren egoitzan. Saria Jose Maria Asuak jasoko du. Ekitaldiaren aurretik, harekin hizketalditxo bat egiteko aukera izan dugu. Kimika Fakultateko bere bulegoan hartu gaitu.
Lasaitasuna, naturarekin kontaktua, usainak, koloreak, argia... Lorategiek hamaika sentsazio eragiten dituzte. Hain zuzen ere, horretarako eraikitzen ditu gizakiak, sentsazioak, sentimenak pizteko. Eta, horretarako, natura nahi eran erabiltzen du, mendean hartu du. Gainerakoan, zaila da lorategi guztiak definizio batean batzeko ezaugarri gehiago aurkitzea; hain lorategi desberdinak daude!
Eguzkiaren eta Ilargiaren ondoren, zeruko argirik dirdiratsuena da Artizarra. Hori dela eta, antzinatik ezagutzen da; baina horrek ez du esan nahi ondo ezagutzen denik. Aitzitik, erantzunik gabeko galdera asko dituzte astronomoek Artizarraren gainean egiteko. Galdera horiek argitzea izango da Venus Express zundaren zeregina.
Hamaika sargori-egun, tximista, haize-ufada eta laino izan dira azken ehun urteotan. Eta Igeldoko Meteorologia Behatokian beti egon da norbait eguraldiaren gorabehera horiei begira, datuak jasotzen. Nolabait, meteorologia zientzia bilakatzen ikusi du behatoki honek ehun urteko historian.
Arditurriko meategiak duela gutxi arte ustiatu dira. Noiztik? Auskalo. Arkeologoek erromatarren garaiko arrastoak aurkitu dituzte; beraz, gutxienez bi mila urtean izan dira Arditurriko meategiak aberastasun-iturri.
Claude Cohen-Tannoudji-k astebete igaro zuen Donostian irailean, Einsteinen inguruko biltzarraren aitzakian. Etorri eta hurrengo egunean bertan egin genuen hitzordua harekin. Astelehena zen, eta, gure zorionerako, ez zegoen Nobel saridunek sortu ohi duten kazetari-zalapartarik. Hala, lasai eta patxadaz hitz egin zigun, fisikaz, mekanika kuantikoaren aplikazioez, irakaskuntzaz... Izan ere, optika kuantikoa du bere alorra.