Urtero bezala, urriko lehen egunetan jakinarazi du Nobel Fundazioak nork jasoko duen saria. Sari-banaketa abenduaren 10ean izango da, eta sarituek Suediako erregearen eskutik jasoko dute saria. Zehazki, diploma eta domina bana eta dirua banatuko die erregeak, Nobel Fundazioaren izenean.
Esperientziak eta halabeharrak irakatsi zion gizakiari pozoia duten gauzak identifikatzen: sugegorria, hagina, heriotzorria, kuleto faltsua... Baina, pozoiak ezagutzeaz bat, horiek erabiltzeko tentazioari ezin eutsi izan zion: etsaia hiltzeko ere balio zuten. Pozoien xarma ez zen hor geratzen, ordea; egoki erabiliz gero, sendagai bilaka zitezkeen, edo plazera eman. Pozoiak bi alde ditu, antza: eztia eta eztena.
Hondamendi bat gertatzen denean, eskuak burura eramaten ditugu: zer egin ote diogu naturari gurekin hain krudela izateko? Baina munduko populazioaren zati handi bat arriskuguneetan bizi da: sumendien inguruan, lurrikarak sarri gertatzen diren lurraldeetan, itsasertz edo ibaiertzetan... Gizakia leku horietan bizi ez balitz, ez litzateke hondamenik gertatuko. Orduan, nor da hondamendien erantzulea, natura ala gizakia?
Albert Einsteinek ez omen zien aplikazio praktiko handirik ikusten bere teoriei. Baina, fisikan iraultza ekarri zuen bezala, teknologiari ere ikaragarrizko bultzada eman zion. Gaur egungo tresna asko teoria haietan oinarrituta egin dira.
Atmosfera Lurra inguratzen duen gasezko geruza da. Baina beste planeta batzuek ere badituzte gas-geruzak —atmosferak, alegia—, eta satelite batzuek ere bai, eta izarrek... Noski, guztiak oso desberdinak dira elkarren artean. Bi planeta berdin ez dauden bezalaxe, ez daude bi atmosfera berdin.
Hubble espazioko teleskopioak eman dizkigun irudi ederrak eta datu-piloa ikusita, argi dago arrakasta itzela izan duela. Baina aurrera begiratu behar da, eta Hubble ez da betiko; horregatik, NASA eta ESA dagoeneko ari dira ordezko bat egiten: James Webb Espazioko Teleskopioa, JWST izenez ere ezagutzen dena.
Euskal Herriko arrazak dira. Milaka urte daramate hemen, eta, ondorioz, hemengo klimara eta orografiara ezin hobeto egokituta daude. Baina, gaur egungo gizakiaren ikuspegitik, guztiak ezin dira zaku berean sartu. Batzuk berez-berez iraun dute, eta iraungo dute, etekin erraza ateratzen zaielako, baina beste batzuek, aldiz, nekez egingo dute aurrera laguntzarik gabe.
Aurten ehun urte dira Albert Einstein gazteak bost artikulu garrantzitsu argitaratu zituela. Hori dela eta, 2005a Fisikaren Urtea izendatu dute mundu osoan, eta Einstein da protagonista. Aitzakia paregabea fisikari bikain honen bizitza eta lana ezagutzeko.
Gizonak emakumetzen, eta emakumeak are eta emakumeago bihurtzen. Ez da aldarrikapen feminista bat, ingurumenean dauden konposatu batzuen eragin larria da. Konposatu horiek hormona gisa jokatzen dute gorputzean barneratzen direnean, eta, besteak beste, ugalketa-aparatuan eragiten dute. Zenbait animalia-espezie urtarretan ondorio hori frogatuta dago; gizakiari ere eragiten dioten ezin da ziur esan oraindik.
Alor askotako gaiak izan dituzte mintzagai XI. edizio honetara aurkeztutako lanek. Idazle gazteek idatzitakoak dira asko, eta Euskal Herrian bertan egindako ikerketen inguruko artikuluak indarra hartzen ari dira. Nabari da euskaraz egindako dibulgazioa sasoiko dagoela.