Rementeria Argote, Nagore

Rementeria Argote, Nagore

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Agenda 21: herriek salbatuko dute mundua

2003/11/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Agenda 21 garapen jasangarria errazteko dokumentu gisa jaio zen, 1992an Rion egindako gailurrean. Izan ere, garapen jasangarriaz hitz egiten urteak eman arren, ez zegoen kontzeptua praktikara nola eraman zehatz azaltzen zuen lanik. Bada, helburu horrekin jaio zen Agenda 21.

Tokiko Agenda 21: urratsez urrats bidea eginez

2003/11/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Rion 1992an Agenda 21en dokumentua kaleratu zenetik, jarraitu beharreko metodoa egokitzeko saiakera ugari egin da. Herri gehienek bide berari jarraitu diote funtsean, baina herri bakoitza berezia denez, Tokiko Agenda 21ek tokiko ezaugarrien araberakoa izan behar du.

Nanohodien nanomundua

2003/10/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Urteak daramatzagu konputagailu geroz eta txikiagoak lortuz. Txipak, transistoreak, diodoak... begi hutsez ez ikusteko moduko tamainara iritsi dira. Baina arazoa potoloa da: nola konektatu halako pieza txikiak elkarren artean zirkuitu konplexuak osatzeko? Erantzuna nanohodien nanomunduan aurkituko dugu.

Biozientzien erronka berriak

2003/09/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia
Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Osasunak eta, oro har, biozientziek bideratuko dute teknologia datozen urteetan. Hori uste dute, behintzat, Europako gobernu gehienek, eta hori kontuan hartuta erabaki dituzte ikerketa-estrategia orokorrak. Euskal Herrian ezer gutxi egin da oraindik; ikusi besterik ez dago: osasun-produktuei dagokienez, ia erabateko menpekotasuna dago kanpoarekiko. Hori dela eta, etorkizunean osasunaren eta biozientzien garapena ziurtatzeko sustatu behar diren sektore berriak zein diren erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Proiektuetako parte-hartzaileak: Biologiaren hurrengo erronka: proteomika! Bioinformatika, ezinbesteko tresna

Gay-Lussac, zientzia dotorea

2003/09/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Bolumenen konbinaziorako legearen egilea izan zelako da ezaguna. Bere lanen zehaztasuna zela eta, XIX. mendeko zientzialari miretsienetako bat izan zen. Baina ez pentsa laborategi barruan egoteko gizona zenik: 1804ko irailaren 16an zazpi mila metrotik gora igotzera iritsi zen aerostato batean neurketak egin eta laginak hartzeko.

Burdina, metal preziatua

2003/07/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zergatik estimatzen dugu hainbeste burdina euskaldunok? Herri honi lotuta mendeak daramatzalako agian, edo meatik erauzteko egin behar diren lanek nortasun berezia ematen diotelako; zaila da esaten. Kontua da ez dela lehengai soila, denborak itxitako ateak irekitzeko giltza ere bada, Agorregiko burdinolaren kasuan bezala.

Petrolioarekiko, mendekotasuna garatu dugu

2003/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Begiratu zure ingurura. Ikusten duzunaren zati handi bat petrolioa da. Ezetz? Begiratu berriz. Zura ikusten duzu, metala, beira, harria, landare batzuk, beharbada animaliaren bat ere bai; elikagaiak eta ehunen bat edo beste ere ikusten dituzu, seguru asko. Zerrenda luzea, bai. Baina gainerako guztia petrolioa da.

Eguzkiari so

2003/06/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

David eta Johannes Fabricius aita-semeek elkarrekin egin zuten lan Eguzkiaren behaketan. Eguzkiak dituen orbanekin liluratuta zeuden biak. Baina garai hartan zegoen tresneriarekin ez zen erraza harantzago joatea behaketetan. Gaur egun, Eguzkia zehatzago ezagutzen den arren, bere orbanek ez dute xarmarik galdu ikertzaileentzat.

Charles Lindbergh, Atlantikoa zeharkatu zuen lehena

2003/05/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

1927ko maiatzaren 20an lortu zuen Lindberghek Ozeano Atlantikoa hegazkinez zeharkatzea: bakarrik eta gelditu gabe hegaldi hori burutzen lehenengoa izan zen. Horrek ospe handia eman zion, baina ez zen egun bateko ospea izan; bere izena luzaroan ibili zen ahoz aho, eta ez beti heroi bezala.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila