Rementeria Argote, Nagore

Rementeria Argote, Nagore

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Kutsadura ikusezina argitan

2012/03/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gipuzkoako 550 familia daude INMA proiektuan sartuta. 2006an hasi ziren horretan. Orduan, Zumarragako ospitalera kontsultara joandako 630 emakume haurdunekin abiatu …

Sylvia Earle National Geographic-eko ozeanografoa

"Edonork jantz dezake maskara eta urpean sartu, eta pentsatzeko modua aldaraziko dioten gauzak ikusiko ditu"

2011/05/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Aukera txikiena ere aprobetxatzen du Sylvia Earle ozeanografoak, gizakiak ozeanoetan egin dituen hondamendiak salatzeko eta ozeanoak zaintzearen garrantzia eta beharra aldarrikatzeko. Izan ere, bertatik bertara ikusi ditu gizakiok eragindako txikizioak, ozeano sakonera iristeko eta han ikerketak egin ahal izateko teknologiak garatzen eta erabiltzen jardun baitu bere ikertzaile-ibilbide osoan.

Homo sapiens

2010/05/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Giza espeziearen gakoak antropologiaren eta genetikaren ikuspuntutik. Eboluzioaren ondorioa da giza espeziea. Garaian garaiko inguruneari egokituz iritsi da gaur dena …

Muinean gizartea

2010/05/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Batak besteari begietara begiratu eta aurrekoak zer pentsatzen zuen intuitu zuenean sortu omen zen gizakia. Besteen adimenaren teoria eraikitzeko gaitasuna esaten zaio horri, eta gizakia, zerbaitetan bada trebea, horretantxe da: ingurukoek pentsatzen dutena igartzen saiatzen da, oharkabean, eta gustuko du.

Enbrioi bat, haurdunaldi bat

2010/04/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Lagundutako ugalketaren tekniketan, in vitro ernalkuntzak du haurdunaldi-tasa onena. Eta orain erronka handi bati egin behar dio aurre: enbrioi bakarra transferituta lortzea haurdunaldia. Horretarako, berebizikoa da laborategian ernaldutako enbrioien artean kalitate onenekoa zein den bereiztea.

Apnea: eutsi arnasari!

2010/02/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Arnasari eustea gure biologiaren aurka joatea da. Gorputzak berak arnasa hartzen jarraitzeko eskatzen du, baina gure gogoz arnasa hartzeari laga diezaiokegu, denbora batez bederen. Apnea izeneko kirol-diziplinan, hamaika minutu luze da errekorra.

Etxe orratzak, non dago muga?

2009/11/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Burj Dubai amaitzeko azken ukituak egiten ari dira. Munduko eraikin altuena da: zortziehun metro baino gehiago ditu. Txiki geratu dira …

Arrano arrantzalea bueltan

2009/10/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aurten, berriz ugaldu da arrano arrantzalea Iberiar penintsulan; 80ko hamarkadatik ez zen halakorik gertatu. Andaluzian egiten ari diren birsartze-programa bati esker izan da. Urdaibain, berriz, habia artifizialak jarri dituzte arrano arrantzaleak erakartzeko; harrapari migratzaile hau berreskuratzeko lehenengo ahalegina izan da.

Mexikotik izarretara begira

2009/10/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Sumendi baten puntan dago, 4.600 metroko garaieran. Bistak ikusgarriak dira, hortaz, eta ez bakarrik inguruari begiratuz gero, baita, gora begira, izarrak behatzeko ere. Plater erraldoi bat du, futbol-zelai baten erdia ingurukoa. Eta haren egitekoa da unibertsoari beste begi batzuekin begiratzea. Izan ere, Teleskopio Milimetriko Handiak zerutik datozen uhin milimetrikoak jasoko ditu, inoiz baino zehatzago, eta, horrela, astronomoek begi milimetrikoekin begiratuko diote unibertsoari, eta orain arte ezkutuan zeuden hamaika astro eta gertaera zelatatuko dituzte.

Vladimir Hachinski Neurologoa, alzheimerrean aditua

"Itxaropena ez da galdu behar, alzheimerra izanda ere"

2009/07/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Esan liteke neurologia espezialitatea kasualitatez aukeratu zuela, edo halabeharrak hala aginduta. Izan ere, egoiliar-garaian, artean ikasle zela, diagnostikatzeko oso zaila zen garuneko gaixotasun bat antzeman zion gaixo bati, eta une hartan irabazitako ospeari eutsi beharrak bultzatu omen zuen neurologia ikastera. Eta, hara non, munduko neurologorik esanguratsuenetako bat bilakatu den Vladimir Hachinski.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila