Duela berrogeita hamar bat urte boom bat izan zen; izan ere, ideia eta kontzeptu berri bat jaio zen: adimen artifiziala. Lehenengo pausoak motelak izan ziren, baina denborarekin abiada hartu zuen, eta, gaur egun, ohiko ikerketa-gaia da mundu osoko unibertsitate eta enpresetan. Iñaki Inzak Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzen du.
Artikora bidaiatzea esperientzia kilikagarria da edonorentzat, are gehiago ikertzaile batentzat, halako aukerak oso urriak izaten baitira. Naiara Berrojalbiz durangarrak ederki aprobetxatu zuen aukera hori. Doktoretza-tesia egiten ari da Bartzelonan, CSICen baitako Kimika eta Ingurumena Ikertzeko Institutuan. Udan, BIO Hesperides ontziak Artikoan egin zuen kanpaina batean hartu zuen parte, eta, orain, Antartikoan egindako beste kanpaina batetik bueltan izango da honezkero. Duela aste batzuk, egun batzuk egin zituen etxean, eta aurreko bidaiari buruz hizketan aritu ginen harekin: Artikora BIO Hesperides en.
Mendiko botak jantzi beharrik gabe, mendiko ur-putzu bat ezagutzera goaz. Behar dugun tresna bakarra irudimena da. Putzu horretan, bizia borborka dago, eta bizidun guztien gainetik artikulu honen protagonistak nabarmentzen dira: odonatuak, hau da, burruntzia edo sorgin-orratza.
Patata elikagai umila da, ezin esan delicatessen bat denik. Baina mendeak dira mundu osora zabaldu zela, eta, denbora horretan, milioika eta milioika lagunen gosea ase du. Hori dela eta, ez dago aitzakiarik jartzerik Nazio Batuen Erakundearen ekimen honi: 2008an Patataren Nazioarteko Urtea ospatuko da. Une egokia da, beraz, patataren historiari eta egungo egoerari erreparatzeko.
Perretxikozale gehienak udazkena iristeko irrikan izaten dira, otarra hartuta lurrak ematen duen fruitu preziatuenetako bat biltzera joateko. Zale amorratuak udaberrian eta udan ere ibili ohi dira, baina udazkeneko hitzorduan ez dute huts egingo: mendian gora eta behera ibiliko dira, urtero bisitatzen dituzten txoko ezkutuetan, baso eta zelaietan, perretxiko bila. Izan ere, urrezko garaia iritsi da; eta eguraldiak laguntzen badu, eta hego-haizeak zapuzten ez baditu, behinik behin, perretxikoz beteko dira bazterrak.
Ingelesek hizkuntza-kontuetan itxi samarrak izateko ospea dute; munduko edozein lekutara joan eta ingelesez komunikatuko direla espero dute. Andy Way multzo horretatik kanpo dago nabarmen. Mundu guztiak hizkuntza bera hitz egitearen ideia erabat zekena iruditzen zaio. "Good morning" esan, eta "egun on" batekin agurtu gaitu; gainerako elkarrizketa ingelesez egin behar izan dugu, ezinbestean. Horren gaineko txantxak ezin falta, noski: ingelesa eta euskara automatikoki itzultzeko sistema batek asko erraztuko liguke harremana. Gero, elkarrizketaren muinean sartu gara.
Udan, festa-giroa da nagusi zelaietan. Eguzki-printzek giroa epeltzen dute, txorien eta kilkerren kantuak daude nonahi, eta kolore-jaialdia txundigarria da. Festa horretan, koloretako malutatxo batzuk dantzan ari dira: tximeletak dira. Harrotuta dabiltza, lorez lore, pinpilin-panpalan. Ez da harritzekoa; izan ere, garairik gorenean daude, ugaltzeko garaian.
Kondairak dio Abd ar Rahman III.a kalifaren patioko iturrian, uraren ordez, likido astun eta dirdiratsu bat ateratzen zela, metal bat; merkurioa, hain zuzen ere. Luxu gorenaren erakusgaia zen iturri hura, gehiegikeria hutsa. Baina merkurioak sortu izan duen liluraren sinbolo gisa har liteke. Gaur egun beste muturrera joan gara, eta lilura baino gehiago ikara eragiten digu merkurioak, baita tanta txikienak ere. Ikara hori bidezkoa den esaten zaila da, ordea. Neurrigabea da, agian.
Kortxoa glamour gutxiko materiala da, itxura batera behintzat; garrantzi gutxikoa dirudi. Material natural noble bat da, ordea. Zer izango litzateke ardo on bat botila kortxoz itxita ez balego? Egia da lehiakideak atera zaizkiola, kortxoaren lekua hartu nahi duten hainbat tapoi daude merkatuan. Eta, batek daki, agian horietakoren batek lekua kenduko dio kortxoari, baina lanak izango ditu. Izan ere, ingurumenaren ikuspegitik behinik behin, kortxoak ez du parekorik.