Rementeria Argote, Nagore

Rementeria Argote, Nagore

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Bi hitz saridunekin

2005/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

1. saria: Gure alde basatian barna. 2. saria: Kakalardoak, basoko berriemaileak. 3. saria: A zer molekula-usaina! Sari berezia: Ozono-geruzaren zuloa

Anton Uriarte: "Lurra gizakion planeta da, eta ez du zentzurik gizakiaren eragina igarri nahi ez izateak"

2005/02/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Kyotoko Protokoloa 1997ko abenduan idatzi zen, eta azkenean jarri da martxan. Berotze globala eta klima-aldaketa saihestea da Protokolo horren helburu nagusia. Eta, hain zuzen ere, klima-aldaketak liluratuta dauka Anton Uriarte; nahiz eta Unibertsitatetik erretiratuta egon, orain denbora gehiago eskaintzen die gustukoen dituen klimatologiaren alorrei.

Ekaitza dator!

2005/01/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gurean, oihu hori entzunda, ez gara asko izutzen; gehienez ere, haize-bolada batzuk eta euri-jasak izango ditugu. Baina munduko beste lurralde batzuetan alarma-oihu beldurgarria da; ekaitz tropikal baten, urakan baten edo harea-ekaitz bortitz baten iragarpena izan daiteke.

Putz egin, mesedez!

2004/12/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Puntu bidezko gidabaimenaren auzia eztabaida ugari ari da sortzen. Izan ere, arau-hausteak pilatuz gero gidatzeko baimena gal daiteke. Eta arau-hauste ohikoenetako bat alkohola edanda gidatzea da. Alkoholemia-kontrol batean geratzen bazaituzte, polizia engainatuko duzu, agian, baina alkoholimetroak ez du gezurrik esango.

Pertsonen berdintasuna mapa batean

2004/12/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Arno Peters ezagutu zutenek diote gizon aparta zela, kirolari bikaina, eta, batez ere, kontzientzia handikoa. 2002ko abenduaren 3an hil zen 86 urte luze bizi eta gero; eta urte horietako asko herrialdeen arteko berdintasuna islatzen zuen mapamundia zehazten egin zituen, Petersen proiekzioa izenez ezagutzen dena, alegia.

Odola ematetik odola sortzera

2004/07/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Garai bateko gerlariek uste zuten garaitutako etsaiaren odola edanda haien indarra bereganatzen zutela. Eta ez zebiltzan hain oker; izan ere, gaur egungo kirolari batzuek, esaterako, odol-transfusioak egiten dituzte indarra eta erresistentzia gehitzeko. Bi egoera horien artean mendetako saiakuntzak daude; odolaren transfusioak oztopo asko gainditu behar izan ditu, bide luzea egin du, baina oraindik ez dago guztiz kontrolpean.

Gogoratzen Louise Brownekin?

2004/07/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Louise Joy Brown lehenengo probeta-haurra izan zen. Haren ondotik milioika haur jaio dira in vitro ernalkuntzaren bidez. Dagoeneko onartu du gizarteak teknika hori, baina makaleko eztabaida piztu zuen bere garaian.

Gogortzeko estali

2004/06/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Harrigarria dirudien arren, nahikoa da mikra gutxi batzuetako geruza batekin estaltzea pieza bat askoz ere gogorragoa izan dadin. Horretarako, noski, material egokia aukeratu behar da, eta prozesuko baldintzak zorrotz bete. Gehienbat PVD izeneko teknika erabiltzen da estaldura egiteko, eta, horregatik, PVD estaldurak esaten zaie.

Hondartzetako ekologia

2004/06/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Egun zoragarria atera du, ez da laino bat bera ere ageri zeru-mugan. Homo sapiens -a eguna eguzkipean pasatzeko prestatu da; toalla, bainu-jantzia, eguzkitarako krema eta beste mila traste hartu ditu, eta hondartza kolonizatzera doa bere espezieko gainerakoekin. Urte-sasoi honetan gizakia bera da hondartzetako espezie nagusia. Baina betaurreko ilunetatik harantzago begiratzen badu, ohartuko da ez dela hondartzako bizidun bakarra , eta ingurune horretara egokitu den ekosistema aberatsa aurkituko du.

Lurra irabazteko itsasoarekin lehian

2004/06/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Kostaldeko herri batek hazteko duen muga natural nagusia itsasoa da. Baina oztopo hori ez da gaindiezina gizakiarentzat, eta lur-beharra asetzeko itsasoari atzera eginarazten dio; portuak eraikitzen ditu, lurrak lehortu... paisaia zeharo aldatzeraino eragiten du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila