Teknologiako Nobel sari gisa ere ezagutzen da Milurteko Teknologia Saria. Bi urtez behin ematen da, “modu jasangarrian pertsonen bizimodua …
Atxurra haitzuloa Berriatuan dago (Bizkaia), eta aspalditik da ezaguna. Duela gutxira arte, ordea, inor ez zen ohartu labar-artea gordetzen zuenik. 2014ean Diego Garate arkeologoak gidatuta hasitako lanen emaitza ikusgarriena izan da aurkikuntza, eta Altxerri (Gipuzkoa) edo Erberuarekin (Nafarroa Beherea) pareka daitekeela adierazi dute.
CICbioGUNEko ikertzaileek frogatu dutenez, erregulatzaile metaboliko batek prostata-minbiziaren zelulen metabolismoan parte hartzen du; are gehiago, haren gabeziak metastasia garatzea ekartzen …
Michigango Unibertsitateak egindako galdeketa baten arabera, Estatu Batuetako Osasun Institutuko (NIH) diru-laguntza jaso duten medikuntza-ikertzaile emakumezkoen % 30ak sexu-jazarpena pairatu …
2010ean Deepwater Horizon petrolio-plataformak izan zuen isuria degradatzen lagundu duten bakterioen genomak deskodetu dituzte. Texasko Unibertsitatean egin dute ikerketa, eta …
Ainara Castellanos Rubiok oso ikertzaile gutxik lortu duten zerbait erdietsi du: bere ikerketa bat argitaratzea, non eta Science aldizkarian. Gaixotasun zeliakoarekin lotutako gene zehatz bati buruzko ikerketa da, eta emaitzak lagungarriak izango dira gaitza hobeto ezagutzeko eta pazienteei laguntzeko.
Gizaki baten larruazaleko zelula helduak birprogramatuta, gametoak sortu dituzte Valentziako Antzutasun Institutuan. Ikerketa in vitro egin dute, eta Shinya Yamanaka 2012ko Medikuntza Nobelak garatutako metodoan oinarritu dira.
Azkenaldian, kutsu baikorra duen ikerketa bat baino gehiago argitaratu da, Txernobyl inguruko egoerari buruz. Esaterako, iazko urrian Current Biology-n argitaratutako batean baieztatu zuten erradioaktibitateak kutsatutako eremuan ugaritzen ari direla ugaztun handiak. Are gehiago, Ukrainiak eremua ingurumen-santutegi izendatuko duela adierazi du. Alabaina, Txernobylgo zentral nuklearreko hondamendiak utzitako ondorioak ez dira desagertu.
Zika birusaren eta mikrozefalia zein beste gaixotasun neurologiko batzuen arteko lotura frogatutzat eman du Estatu Batuetako Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroak (CDC).
GIB birusarekiko erresistentzia emateko helburuarekin, giza enbrioien genoma eraldatu dute Txinan, CRISPR teknologiaren bidez. Journal of Assisted Reproduction and Genetics aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta giza enbrioiak genetikoki eraldatzeari buruzko eztabaida hauspotu du.