Giza gametoak sortu dituzte, larruazaleko zeluletatik abiatuta

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

Gizaki baten larruazaleko zelula helduak birprogramatuta, gametoak sortu dituzte Valentziako Antzutasun Institutuan. Ikerketa in vitro egin dute, eta Shinya Yamanaka 2012ko Medikuntza Nobelak garatutako metodoan oinarritu dira.

giza-gametoak-sortu-dituzte-larruazaleko-zeluletat
Arg. Espainiako Zientziak/CC-BY-SA 3.0

Metodo horretan, gene jakin batzuen nahastea erabiltzen dute zelula helduak eraldatzeko. Zehazki, zelulek kromosomen erdiak galtzea lortu dute, eta hozi zelulek izaten dituzten adierazle genetiko eta epigenetikoak izatea.

Gametorik ez duen pertsona baten larruazaleko zelulak eraldatuz pertsona horren ezaugarri genetikoak dituzten espermatozoideak edo obuluak sortzea da azken helburua. Ikertzaileek aitortu dutenez, oraindik hastapenetan daude, baina pauso garrantzitsua da. Gameto helduak lortzea izango da hurrengo pausoa, hau da, espermatozoide edo obozito helduak, gero ernaldu eta enbrioiak garatu ahal izateko. Enbrioi horiek genetikoki eta epigenetikoki normalak direla frogatu beharko dute ikerketarekin jarraitzeko; beraz, bidea luzea izango delakoan daude.

Oraingoz, zelula helduak birprogramatzeko metodoa eraginkorra dela frogatu dute. Are gehiago: gametoak saguei transplantatuta (xenotransplantea), ondo garatzen direla ikusi dute. Ikerketa Standford Unibertsitatearekin batera egin dute (Estatu Batuak), eta Scientifics Reports aldizkarian argitaratu dute on line.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.