Agirre, Jabier

Agirre, Jabier

Medikua eta OEEko kidea

Neguan ere zaindu beharra dago

1998/01/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gizakiok, odol beroko animaliak garenez, barruko tenperatura 37 °C inguruan izan behar dugu. Gorputzak, prozesu fisiologiko guztiz konplexu baten bitartez, lortzen du tenperatura oso marjina estuen barruan mantentzea: horretarako, hainbat mekanismo jartzen ditu martxan, gorputzean zehar kokatuta dauden sentsore berezituei eta garuneko zentro termo-erregulatzaileei esker.

Anemia: odola “ahul”

1997/12/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Anemia arinen bat edukitzea nahikoa gauza arrunta da, eta gutariko askok (ia denek ez esatearren) edukiko genuen inoiz gisa horretako arazoren bat. Kontua okerragoa da arazo hori konpontzeko bideak jartzen ez direnean, eta hasierako “huskeria” hori arazo latza bihurtzen denean. Dena den umeak, haurdun dauden emakumeak eta jan-neurri zorrotz eta desegokiak dituzten adineko pertsonak dira arrisku-talde garrantzitsuenak.

Zer egin bihotzekoak eman ondoren?

1997/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Jende askok pentsatzen duenaren kontra, bihotzeko atake bat (aurrerantzean “bihotzekoa” soilik erabiliko dugu) prebeni daiteke gaztetatik arreta eta kontu pixka bat hartuta, eta elikadurari, ez erretzeari eta ariketa apur bat egiteari behar eta merezi duten garrantzia emanez gero.

Botiken abezedarioa

1997/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Botikak oso tresna garrantzitsuak dira gaixotasunak tratatzeko. Eta horiek modu arrazionalean erabiltzea ezinbestekoa da onurarik handiena lortzeko eta baita eskura dauzkagun baliabideak modurik hoberenean aprobetxatzeko ere.

Udazkenarekin batera depresioa

1997/09/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Udazkenarekin batera, udaberrian gertatzen zen bezalatsu, depresio-kasuak ugariagoak izaten dira eta gaixoberritze gehiago gertatzen dira lehendik ere gaixotasun honek jota egon diren pertsonengan. Baina, zer da depresioa? Zerk eragiten du? Nola egin aurre?…

Meningitisa aurre hartu eta sendatu

1997/07/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Azken hilabeteotan gure inguruan meningitis-kasuek gora egin dutela eta (Madrilen agertu ziren lehenengo kasuak epidemi gisa; aurreneko brotea 1996ko abenduaren bukaeran detektatu zen), argi gorria piztu zela zirudien eta gaia puri-purian egon da. Are gehiago udazkenean txertaketa-kanpainari ekingo ote zaion kontua askoren ahotan ibili dela kontuan izanik. Komunikabideen jokabidea ere ez da zuhurregia izan, salbuespenak salbuespen; horregatik nahiago izan dut arazoa “hozten” utzi eta orain, egoera apur bat normalizatu denean, gaiari sakonetik heltzea, gauzak bere puntuan uzteko eta gaitza zertan den jakitera emateko.

Meningitisa

1997/07/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Azken bolada honetan, azken hilabeteotan hobeto esan, orain arte ezezaguna zitzaigun gai bat azaldu digute komunikabideek. Otsailean Madrilgo Komunitateko Osasun …

Udaberriko astenia

1997/06/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Nekea, ahuldade fisikoa eta tristura dira udaberriko lehen berotasunekin hasi eta uda bitartean agertzen den egoera honen ezaugarri nagusiak. Medikuok udaberriko astenia izenarekin ezagutzen dugun aldaketa honek populazioaren % 60ari erasaten dio.

Dislexia zuzen daiteke

1997/05/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Dislexia irakurketaren eta idazketaren ikaste-prozesuari erasaten dioen transtorno bezala definitzen da gaur egun, umearengan inolako eskasia emozional, sentsorial nahiz intelektualik …

Emakumea bazara, egin kasu

1997/04/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Aldizkako azterketa edo ikuskapen medikoak oso garrantzitsuak dira, edozein arazo garaiz detektatzeko eta, askotan, konpontzeko ere, aukera ematen dutelako. Zorionez, gaur egun medikuntzaren alderdi prebentibo hau nahikoa onartuta dago eta gero eta gehiago dira diagnostiko goiztiarra dela medio, garaiz detektatu eta sendatzeko bidean jartzen diren patologiak (minbiziarekin eta genetikarekin lotuta, batik bat). Baina gauzak errepikatzea jendearen kaskezurrean sartzeko modurik onenetakoa dela sinetsirik nagoenez, barkatuko didazu oraingoan ere “lata ematera” banatorkizu, sarritan ahaztu egiten baita gorputza txikitatik zaintzen hasi beharra dagoela, bizitza osoan zehar jarraituz. Gaia oso zabala denez, eta aholku xume eta erraz batzuk emateko asmoarekin, oraingoan emakumeen kasura mugatuko naiz. 1997ko urtarrilaren amaieran Iñaki Azkuna osasun-sailburuak kanpaina berri bat aurkeztu zuen: Bularreko Minbiziaren Diagnostiko Goiztiarrerako Kanpaina, EHKA osora zabalduko den egitasmoa, hain zuzen ere. Kanpaina hori, oraingoz, 50 urtetik 64ra bitarteko emakumeei dago zuzenduta eta programaren arabera, bi urtetik behin Osakidetzak mamografiak egiteko aukera eskaintzen die adin-tarte horretan dauden emakumeei. Ez da egin zitekeen eskaintzarik onena, baina tira, gaitzerdi!

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila