Agirre, Jabier

Agirre, Jabier

Medikua eta OEEko kidea

Sonanbuluak. Gauez baina konturatu gabe

1986/12/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Sonanbuluaren irudia ohizkoa bihurtu da txiste eta komikietan. Zeintzu dira, bada, gertakizun honen agerpen edo zeinuak? Zein da sonanbulismoaren egiazko arrazoia?

Zurrunga gogaikarri horiek

1986/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Zergatik egiten dute zurrunga pertsona batzuek eta beste batzuek ez? Gaueko zurrungari ez zaio jaramonik egiten, farre ere egin erazten …

Zotina

1986/08/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Zotina: Sabelaldea bular-barrunbetik bereizten duen muskuluz eta zurdaz osatutako mintzaren bapateko eta nahigabeko uzkurdura espasmodikoa.

Barre egitea osasungarria da

1986/06/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Barrea, gizakiok komunikaziorako darabilgun bide esklusiboa da; gure portaera-modu berezienetako bat. Zalantzarik gabekoa da, barre egiteak mesede handia egiten diola gorputzari.

Negar egiten ez dutenak lehenago hilko dira

1986/04/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Frey ikertzaileak, urte luzez malkoak aztertu ondoren, negar egiten ez dutenak lehenago hilko direla argitaratu du.

HIES, argitasun-apur baten bila

1986/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

HIES edo Hartutako Inmuno-Eskasiaren Sindromea. Zer ezkutatzen da lau letra beldurgarri horien azpian? Izurrite berri bat, gaurko gizarteak daraman bi imodu ero eta nahasiak sortua? Edo zerutik bidali zaigun zigor apokaliptikoa? Edo, azken orduan entzuteko aukera izan dugun bezala, CIA-k bere gerra bakteriologikoa garatzeko saioetan barreiaturiko eritasuna ote da?
Horrelako berri eta iruzkinak irakurtzeko, eta beste ausartago edo aldrebesago bat zuekin aspertzeko egokiera izan dugu azken hilabeteotan. Abestigint an "Udako abestia" izendatzen den bezala, eritasunekin ere gauza bera egingo balitz, titulu hori, inolako zalantzarik gabe, HIES deiturikoak eskuratuko zukeen 1985. urtean. Are gehiago, Rock Hudson , aktore ezaguna, gaitz honek jota hil zela jakin (eta berehalaxe komunikabide guztietan zabaldu) zen une beretik.

Zergatik daukagu hotz?

1986/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Hotza ez da tenperatura-arazo soila, ezta neguko gauza bakarrik ere. Zeintzu dira hotzaren inguruan aholku eta prebentzio-neurririk egokienak?

Txertaketa

1985/12/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Lasarte, Jabier -

Medikuntzak zoldura-eritasunak prebenitzeko erabiltzen duen bitartekoa da txertaketa. Izena Pasteur ek proposatu zuen, Jenner en omenez, mediku ingeles honek baztangaren aurkako txertaketari buruz egindako lanengatik.
Txertaketa, gizaseme edo animalien gorputzean antigeno izeneko substantziak (normalean birusak, bakterioak edo hauen toxinak) barneratzean datza. Erabiltzen diren bideak ahotikoa, larruazalekoa eskaritikoaz, edo injekzio-bidea dira, jeneralean.
Txertuak gorputzean erreakzio-sail bat sortzen du, eta hauen ondorioa eritasun jakin baten aurkako jarkikortasun edo erresistentzia da. Hau izan daiteke osoa edo partziala, eta behin-betikoa edo behin-behinekoa. Jarkikortasun-egoera honi inmunitate deritzo, exentu edo libre esan nahi duena.
Gaur egun, ordea, txertuaren kontzeptua zabaldu egin da eta antigeno bezala bestelako gai batzu ere erabiltzen dira.

Ospelak

1985/12/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Eritasun honek euskaraz izendapen asko izan ditu, guk izen orokor bezala OSPEL hitza erabiliko dugu, eta hatzei dagokienak izendaatzeko HAZKORDIN.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila