Baina inoiz ohartu al gara ispiluak gure osasun-egoerari buruzko argibide asko eman diezagukeenik? Norberaren itxurak, ondoren ikusiko dugunez, asaldura askoren berri emango bait digu.
Gaur egun ez dago inolako zalantzarik tabakoaren eta minbiziaren arteko harremanetan: tabakoak badu zerikusirik tumore gaiztoen %30en etiologian, kasu bakoitzean ebidentzia handiagoa edo txikiagoa izanik.
Jan-neurri orekatua zer den nola defini dezakegu? Umeen hazkunderako beharrezkoak diren osagai guztiak edota pertsona helduetan osasuna mantentzeko behar direnak dauzkana izango litzateke jan-neurri orekatua. Beraz, horrelako jan-neurriak karbohidratoak (azukreak), proteinak, gantzak (koipekiak), bitaminak eta zenbait elementu kimiko (burdina eta kaltzioa adibidez) eduki behar lituzke.
Nork ez du egunen batean betazalean grano gorri bat duela azaldu zaion senide, lagun, auzoko edo lankideren bat? Begitxindorra molestoa eta nekosoa da, eta beste kasu batzutan ez bezala prebentzioa posible da.
Gizakiaren gibela askotan izan da fabrika batekin konparatua, eta ez arrazoirik gabe. Gibelaren existitzeko arrazoia, gorputzeko beste organoei darraien babespean datza.
Gure gorputza lapiko bat bezala kontsideratu behar dugu; lapikoa, bere termostato eta guzti. Mikrobioek erasotzen digutenean, lapikoa irakiten hasten da. Orduantxe igotzen da sukarra, berak dakarren sintomatologia guztiarekin.
Seguruenik ez da inor munduan gaur aipatuko dugun sentsazioa inoiz jasan ez duenik. Munduko biztanle guztiek sentituko zuten noizbait hotzikararen bat.
Giza bizitza, odol-mailen aldakuntzan, jariaketan eta barne-substantzien eta botiken metabolismoan eragina duten erritmoz erregulatzen da.
Gure gizartearen azken jostailua ordenadorea dela esan genezake. Baina ohartu al gara geuk ere "ordenadorea" geure garunean badugunaz? Eta zein da, bada, ordenadore hori? Erantzuna oso sinplea da: oroimena.
Gure gorputzaren osagai nagusienetariko bat ura da; neurri edo muga batzuen barnean konstante mantentzen den osagarria.