Agirre, Jabier

Agirre, Jabier

Medikua eta OEEko kidea

Neke kronikoari aurre egiteko aholkuak

2000/01/01
Era honetako laguntza egoki batekin gaixotasunak eragindako herstura edo antsietatea gaindi daiteke, ...

C hepatitisa, ezezaguna baina garrantzitsua

1999/12/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gipuzkoako Medikuen Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoan C hepatitisaren birusarekin infektatuak daudenak 50.000 pertsona inguru direla jotzen du, gaitz hori izanik gibeleko gaixotasun kroniko gehienen sortzailea. Gaitzak lortu duen garrantziaz jabeturik eta zoritxarrez oraindik ere gure artean nahiko ezezaguna delako kezkaturik, Elkarteak bere ehun urteak ospatzeko antolatutako ekintzen artean mahainguru bat antolatu zuen joan zen irailaren 17an, gai horren inguruan.

Jaten ere, ikasi egiten da

1999/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

"Gure umeak ez du jaten". Horixe da mediku pediatraren kontsultan gehien entzuten den esaldietako bat, eta ezin esan genezake beti horretarako aski arrazoi badenik. Dena den, etxe askotan jatorduak kalbario-moduko bat izaten dira amentzat (gehienetan aitak ez baitira aurrean egoten) eta baita seme-alabentzat ere.

Bainuetxeak: osasun-iturri

1999/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gure inguruan hainbat bainuetxe daude (ponpoxoago hitz egitea gustatzen zaienek, estazio termalak direla esaten dute), eta horietako asko urte osoan irekita egoten dira. Bertan ur minero-medizinaletan oinarritutako tratamendurik sofistikatuenak erabiltzen dira, artrosia, estresa, asma, psoriasia eta antzeko gaitzak hobetzeko asmotan, edota eguneroko lanari aurre egin ahal izateko gorputza puntu-puntuan jartzekotan.

Psoriasiaren kontra, eguzki-bainuak

1999/09/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Psoriasia larruazaleko gaixotasuna da, Espainia osoan ia 800.000 pertsonak jasaten dutena. Baina oraindik ez dakigu gaitzaren azken arrazoiak zein diren.
* Plaketako psoriasia
* Tanta-moduko psoriasia
* Tolesturetako psoriasia
* Esku eta oinetako psoriasia
* Azazkaletako psoriasia

Osteoporosiari buruzko galderarik usuenak

1999/08/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Urteak betetzearen ezinbesteko ordain gisa definitu izan den arren (eta egia da horrelako zerbait ere badagoela), osteoporosia gaitza da azken finean, saihets daitekeena.

Haurren obesitatea

1999/06/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Bada garaia ume potxoloa ongi elikatutako umea dela dioen mito zaharra baztertzeko. Esperientziak ondotxo erakusten digu kasurik gehienetan ez dela egia, eta areago esango nuke, zenbait kasutan ume potoloak akats edo hutsuneak ere eduki ditzakeela nutrizioaren ikuspegitik. Bestalde, obesitatea gaitzak arrisku ugari ekar ditzake umeetan, pertsona helduetan bezalaxe.

Alergiak: udaberriaren mehatxua

1999/05/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Alergikoak gero eta gehiago dira. Gaur egungo estimazioen arabera, esan daiteke Euskal Herrian 5 pertsonatik batek gaixotasun alergikoren bat daukala, eta okerragoa dena, itxura guztien arabera 2005. urtean gaitzak jotakoen kopurua biztanleen % 30eraino igo daiteke. Udaberrian alergiak ikaragarrizko "loraldia" edukitzen dutenez, polen edo lorautsaren ondorioz batik bat, gaurkoan oraindik ere nahikoa ezezaguna zaigun sindrome honi buruz arituko naiz.

Lana… osasuna ote da?

1999/04/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Nork esan ote zuen "lana, osasuna da" hura? Agian ez zuen gehiegi pentsatu, baina hortxe geratu zaigu esapide edo klitxe moduan. Egia da lanean jarduteak hainbat mesede dituela (bai adimenarentzat eta bai autoestimuarentzat), baina dena ez da onerako, eta zenbait lanek mesede baino kalte gehiago ere egin diezaioke gure ongizateari.

Odol-analisiak deszifratu nahian

1999/03/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Nik uste aldizkari honetako osasun-sailean argitaratzen diren artikulu gehientsuenetan prebentzioa egin beharra aldarrikatzen dugula behin eta berriz. Eta hori gauza komenigarria da. Baina zerbait aldarrikatzen duenak, hori bete dadin beharrezko bitartekoak ere jarri beharko lituzke, eta iruditzen zait sarritan odol-analisiekin, adibidez, jende arrunta noraezean bezala ibiltzen dela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila