Agirre, Jabier

Agirre, Jabier

Medikua eta OEEko kidea

Gehiegikerien ondotik, zer?

1997/03/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Jaiak eta festak pasatu dira, Ihauteriak ere atzean utzi ditugu eta Garizuman sartuta gaude jadanik. Ez daukat hemen “sermoi” itxurakorik egiteko asmorik, baina ukaezina da festa-giroan normalean baino gehiago jan eta edaten dugula. Eta gehiegikeria horiek gorputzari kalte egiten diotenez, ikus dezagun nola konpon genezakeen pare bat hilabetetan (hasi Eguberrietan eta San Sebastianak tartean Ihauterietaraino) neurritik kanpo ibiltze horrek gure gibel gaixoari emandako jipoia.

Ordenadorearen “martxari” jarraitzeko

1997/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Eguneroko lanean izugarrizko iraultza ekarri du. Bere aurrean eseritzen garenean, denbora oso azkar joaten da, ia konturatu ere egin gabe. …

Ahoa bete hortzekin utzi

1997/01/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Hortz-haginen osasunean ez dugu aurrera egin, Europako Batasuneko adituek plazaratu duten azken txostenaren arabera. Hitz gutxitan esateko, ez dakigu hortz-haginak …

Zertan da jan-neurri egokia?

1996/12/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Behin eta berriz entzuten dugu “dieta mediterraneoarra” dela egokiena eta euskaldunon jateko moduak zertxobait aldatuz gero, ohizko jan-neurria idealetik nahikoa …

Ultzera senda daiteke

1996/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Duela denbora gutxira arte urdaileko (eta baita duodenoko ere) ultzerak jasateko arrisku-faktore nagusiak genetikoak eta elikadurazkoak zirela uste bazen ere, gaur egun Helicobacter pylori izeneko bakterioa jotzen da gastritis kronikoaren eta ultzera peptikoaren arrazoi nagusitzat.

MARATOIA: lasterketarik herrikoiena

1996/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Inor haserretu baino lehen, ohar-pare bat. Esan dezadan, bada, izenburuan agertzen den esamoldea tituluak berak eskatzen duen luze-laburrak (laburrak gehiago luzeak baino) behartuta moldatu dudala, ez bainago oso seguru lasterketarik herrikoiena Maratoia denik, Gipuzkoan bederen; izan ere, Donostian bertan Fortuna taldeak antolatzen duen Behobia-Donostia lasterketak maratoiak baino jende gehiago biltzen du urtez urte.

Bizkarreko minak jota

1996/07/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Lunbalgia bizkarrezur lunbarrean, bizkarraren behealdean nabaritzen den min-sentsazioa da. Gaitza baino gehiago, sintoma bat da eta kasu askotan prozesu onairea den arren, hainbat gaixotasun egon daitezke lunbago baten atzean. Populazioaren % 80ak edukiko du bere bizitzan zehar lunbalgia gertakariren bat edo beste, eta horietatik % 10ean 6 hilabete edo gehiago luzatuko da, edo kroniko bihurtuko da. Zorionez, kasurik gehienetan, arazoa egun gutxi batzuetan konpontzen da.

Beharrezko botikina

1996/06/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Etxeko botikinean denetatik gordetzen duen haietakoa baldin bazara irakurle, ondokoa irakurtzea komeni zaizu. Baita etxean botikinik ez baduzu ere. Hona hemen gogoan hartu beharreko aholku sinple batzuk.

Loturarik intimoena

1996/05/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Lasarte, Jabier -

Beren bizitza guztirako lotuak, Hensel ahizpa bikiak medikuentzako misterio eta bitxikeria dira, eta kooperazio edo lankidetzaren adibiderik bikainena gu guztiontzat.

Karpoko tunelaren sindromea

1996/04/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gizakiaren historia etengabeko borroka da, ingurunearen eta ingurune horren aurrean defendatzeko edota ingurunea bera aldarazteko adimenak eskaintzen dizkion baliabideen arteko borroka, hain zuzen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila