Hamar minbizi-kasutatik zazpi saihestu edo bazter litezke, baldin eta gure bizimodua aldatuko bagenu. Otsailaren 4an, urtero bezala, Minbiziaren Aurkako Eguna ospatu zen mundu osoan. Eta, ordudanik egun-mordoxka joan den arren, gaixotasun horri sarrienik laguntzen dioten arrisku-faktore nagusien errepaso bat egitea pentsatu dut, ea horrela gauzatxo batzuk argi geratzen zaizkigun denoi.
Biztanleriaren ia % 14k gaixotasun erreumatikoren bat edo beste jasaten du, esaterako, artritisa edo artrosia. Asaldura horiek kronikoak eta endekapenezkoak dira, baina, hala ere, kontrola daitezke, baieta prozesua moteldu ere, tratamendu egokiarekin.
Gure inguruan, gutxi gorabehera biztanleriaren % 11k min kronikoa jasaten du. Pertsona horien artean, hirutik batek isilean jasaten du min hori; hau da, ez dago behar bezala tratatuta, eta, horregatik, bere minarekin bizitzera etsita dago. Baina gaur egun horrelako minak arintzera bideratutako tratamendu-mota asko daude. Beraz, tratamendu horiek ezagutzea oso baliagarria gerta dakioke irakurle bati baino gehiagori, min kronikoak bizi-kalitatea hondatzen baitu.
Arazo kardiobaskularrek emakumeei ere erasaten diete. Betidanik gizonezkoen kontua bakarrik zirela uste zirenak (infartua, bularreko angina, enbolia, etab.) gero eta ugariagoak dira emakume erretzaileetan, batez ere, pisu gehiegi dutenetan edo menopausian daudenetan. Bizi-ohitura batzuk aldatzeak, ordea, ia % 50 murrizten du era horretako gaitzak jasateko arriskua.
Azaleko granoak, larruazal lehorra, ile ahul eta hauskorra, begi-zulo sakonak, aho-hats txarra... oso sintoma arruntak eta ohikoak dira. Geure gorputzean zerbait ondo ez doan seinale. Eta arrazoia, kasurik gehienetan, elikadura desegokia izan ohi da. Zure gorputzak bidaltzen dizkizun seinale horien arabera, zure dietari zer falta zaion edota zer duen soberan jakin ahal izango duzu.
Historiaren hasierako garai haietatik gaurko egunetaraino, txokolateari buruzko uste eta ideia faltsuak pilatuz joan dira: gaixotasunak eragiten ditu zenbaiten ustez, baina justu alderantzizkoa aldarrikatzen dute beste batzuek, txokolateak gaitz hau eta bestea sendatzen dituela. Zenbaiten ustez, afrodisiako ona da, edo edertasuneko tratamendu bat egiteko osagai aproposa…
Geure gorputza makina guztiz konplexua eta zehatza da. Horrexegatik, bere funtzionamenduan zerbait aldrebesten denean, SOS mezu bat bidaltzen digu. Noski, seinale horrek ezer gutxi balio du interpretatzen ez badakigu.
Gida labur honek ez dauka, noski, medikua ordezteko inolako asmorik, ezta gutxiagorik ere. Honen helburu bakarra da gaixoaren edo istripua izan duenaren mina edo ondoeza arintzeko ohar edo gomendio baliagarriak eskaintzea, medikuarengana joan bitartean erabiltzeko.
50 urtetik gorako emakumeen % 35ek osteoporosia jasaten dute gurea bezalako gizarte batean. Eta, zifra hori garrantzitsua izanik ere, asaldura hori ez da beti behar bezala tratatzen, hiru pazientetik batek bakarrik jasotzen baitu terapia egokia. Gaur egun, hala ere, hezurraren deskaltzifikazioari aurre egiteko farmakoek eta kirurgia miniinbaditzailean agertutako azken teknikak konponbide ona ematen diote oraindik ere sendaezintzat hartzen den osteoporosiari.
Biztanleriaren % 10-15 ezkerra da. Gaur egun argi dago esku nagusitzat ezkerrekoa erabiltzen dutenak ez direla ezgaitasun edo anormaltasunen batek jotako pertsonak, baina duela 40-50 urte kontu horiek ez zeuden hain onartuak.