Gurea bezalako gizarte batean, bost umetik batek du Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura (AGHA), eta, horrexegatik, patologia horrek gero eta gehiago kezkatzen ditu adituak, ondorioak garrantzitsuak baitira oso bai umearentzat berarentzat, bai eta inguruan dituen guztientzat ere.
Ume guztiek ikasteko gaitasun desberdina dute, eta, horregatik, batzuentzat errazagoak gertatzen dira idazketa eta irakurketa beste batzuentzat baino. Hala ere, desberdintasun horiek, logikoak izanik ere, ez digute aitzakiarik ematen arazoa ezkutatu edo bazterrera uzteko. Gure umeak zailtasun handi samarrak baldin badauzka ezagutza horiek eskuratzeko bidean, kontuz, litekeena da eta umea dislexikoa izatea.
Ondo jatea nahiko erraza da, eta, hala ere, asko dira beren eguneroko elikadura modu orekatuan eta aldi berean gustagarrian egiten asmatzen ez dutenak. Noski, horretarako, lehendabizi jaten ikasi behar da.
Gero eta gehiago dira arrisku-kirolak edo abenturakoak egitera ausartzen diren pertsonak. Izan ere, abentura eta izadiaren indarren aurkako erronka gisa hartzen diren kirol hauek arrakasta handia izan dute azken hamarkadetan. Baina, kirol horietan aritzeak arriskuak ere baditu, eta, horrexegatik, prestakuntza egokia behar-beharrezkoa da istripuren bat eduki nahi ez bada.
Mononukleosi infekziosoa, edo musuaren gaixotasuna, ez da oso patologia ezaguna, baina jendeak uste duen baino eragin handiagoa du. Gaixotasun infekzioso akutua da, mundu guztian zabaldua dago, gizakiari bakarrik eragiten dio eta Epstein-Barr-en birusak sortzen du. Hasiera batean oharkabean pasa daiteke, haren aurreneko sintomak (buruko mina, nekea eta sukarra) erraz nahas daitezkeelako gripearen sintomekin, esaterako.
Aldakako giltzadura, denboraren poderioz eta beste hainbat faktoreren eraginez, gastatu egiten da, eta ez da bere funtzioa behar bezala betetzeko gai izaten. Horrek bizimodua eta bizi-kalitatea dezente aldrebesten dio pazienteari, eta soluziorik hoberena protesi bat jartzea izaten da. Gaur egungo teknika kirurgiko berriek, gainera, kirurgia arriskutsua eta nekosoa zena eraginkorragoa eta erosoagoa bihurtu dute egunetik egunera.
Asko eta uste baino gehiago dira gu guztion etxeak istripuak izateko leku arriskutsu bihurtzen dituzten arrazoiak: entxufeak, terrazako erlaitz edo baranda, kristalezko mahai puntazorrotzak, lixiba edo detergenteak, botikak, plastikozko poltsak, etab. Ez ahaztu etxea dela umeek istripu gehien izaten dituzten lekua; hain zuzen, errepidean edo kalean baino istripu gehiago gertatzen dira etxean.
Sukaldean
Bainugelan
Horrela esanda, ez dirudi arazo larriegia denik, baina izena aldatzen badiogu, zerbikalgia hitz ponposoagoarekin bataiatuz, eta pertsona helduen % 10 inguruk noiz edo noiz lepoko mina edukitzen duela kontuan hartzen badugu, gauzak aldatu egiten dira. Lepoko min txatxu bat besterik ez zena, beste begi batzuekin ikusten hasten gara. Eta ez zaigu horretarako arrazoirik faltako, lepoko mina edo zerbikalgia arretaz hartu beharreko kontua delako. Prebentzioaren urrezko araua: jarrera txarrak baztertu
Biztanleen % 48,7k ikusmen nekatua dauka, eta 42 urtetik gorako pertsonak bakarrik hartuz gero, presbiten kopurua (hau da, presbiziak edo ikusmen nekatuak jota daudenena) ia hiritarren % 100ekoa da. Dena den, presbizia ez da gaixotasun bat, zahartze-prozesuaren ondorio logiko bat baizik.
Palpitazioak edo bihotz-taupada nabarmenak edonor kezkatzeko moduko sintoma dira. Baina, egia esateko, kasurik gehienetan ez daukate aparteko larritasunik. Sarritan gertatzen direnean, edota beste sintoma batzuekin batera agertzen direnean (zorabioak, pultsua asaldatuta, etab.), orduan bai, hobe dugu medikuarengana joan. Palpitazioak, arritmiak edo takikardia?