Agirre, Jabier

Agirre, Jabier

Medikua eta OEEko kidea

Gaixotasun kardiobaskularrak: XXI. mendeko izurritea

1999/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Hiltzeko bide ugariena izaten jarraitzen dute herrialde askotan, baita gurean ere. Miokardioko infartuak, bularreko anginak, bat-bateko heriotza edo garuneko istripu baskularrak dira gaixotasun kardiobaskularrik grabeenetako batzuk, kasurik gehienetan arteriak zurrundu egiten direlako sortzen direnak. Emakumea menopausiara iristen denean, gaixotasun kardiobaskularrak jasateko arriskua bere adinkide gizonezkoen berdina da.

Etxeko istripuak: seguru ote gaude?

1999/01/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Azken urteotan, etxeko istripuak bikoiztu egin dira gure herrialdean, zaharren eta adin txikiko umeen artean batik bat. Eta lesiorik gehienak larriak ez diren arren, beti ebita daitezke, neurri sinple batzuk hartze hutsarekin.

Eguberrietako “tripakadak”

1998/12/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

“Bere tradizioen esklabo den tximino eskas bat besterik” ez omen da gizakia, Desmond Morris zoologo ingeles ospetsuak esan zuen bezala. Eta esaldi hori, gogorra iruditu arren, egia biribila bihurtuko da jai-egun hauetan: jan-edanean gutariko bakoitzak 10.000 pezetatik gora gastatuko ditu, batez beste.

Bizkarrean zama gehiegirik ez

1998/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Bizkarreko mina ekar dezaketen arrazoiak asko eta era askotakoak diren arren, gainean eraman ohi dugun pisua izan ohi da zamarik astunenetako bat.

Adin bakoitzak bere kirola

1998/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Kirolen bat egitea, edo besterik ez bada ere egunero ariketa pixka bat egitea, beti da mesedegarri, baina sarritan ez da …

Hilekoaren egiak eta gezurrak

1998/09/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Hilekoari (edo menstruazioari) buruzko uste eta sinesmen batzuk belaunaldiz belaunaldi joan dira pasatzen, eta gutxitan geratu gara, atseden apur bat hartu eta mito horiek ea egiazkoak diren pentsatzera, ea horren atzean arrazoirik ba dagoen ikustera. Zeren eta honelako gehienak oso negatiboak baitira emakumearentzat, gehienetan ikuspegi oro murritza eskaintzen dutelako.

Ilea ez erortzeko

1998/07/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Hiru urteko bizitza. Horixe da gutxi gorabehera buruan dauzkagun 50.000 ileetatik bakoitzak irauten duen denbora. Egunero 100 bat ile galtzen ditugu, batez beste; baldintza normaletan erortzen den ileak bere ziklo bitala amaitu egin du, hil egin da, eta beste ile osasuntsu batek ordeztuko du. Hildako ileak ordezkorik ez duenean, alopezia, (edo soiltasun) arazo baten aurrean gaude. Fenomeno horrek gizonezkoei afektatzen die gehienbat, baina emakumeek ere galtzen dute ilea, neurri askoz txikiagoan bada ere.

Oporraldia lasai pasatzeko gomendioak

1998/06/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Edozein tontakeriak honda ditzake urte osoan gehien itxaroten ditugun egunak: udako oporraldia, alegia. Hori ebitatzeko, kontuan hartu beharreko hainbat aholku eta gomendio emango dizkizuegu ondorengo lerroetan. Sarritan, udako oporrei hain gogoz eta sutsuki ekiten diogunez, deskuidatu egin gaitezke, eta beharrezko neurriak hartu ez. Baina oporretan egindako oker horrek kalte handiak eragin ditzake, urteko denboraldirik onena izan zitekeena, oroitzapen txar bihurtzeraino. Kontuz, beraz!

Kolesterola kontrolatzeko gakoak

1998/05/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Gurea bezalako gizarte batean, hiritarren % 5 inguru da kolesterol-maila altua duena. Zerk igotzen du odoleko kolesterolaren maila? Gantz edo …

Istripuei aurre egiteko aholkuak

1998/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gure inguruan gerta daitezkeen istripuetako batzuk, beren larritasunagatik ospitalean izango dute bere amaiera. Baina ezbeharra hain larria ez denean, berehala eman daitezkeen laguntzak oso garrantzitsuak izaten dira, pertsonaren bizia salbatzeraino zenbait kasutan. Zer egin, bada? Lehenik eta behin, lasaitu, egoera kontrolatzen saiatu eta ustekabean harrapatzen gaituelako blokeatzera irits daitekeen gertaerari aurre egiteko oinarrizko pauso batzuk ezagutu eta jarraitu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila