Gai librean

Irrati-telemetria: okil gibelnabarren sekretuak erakutsi dituen iraultza

2020/09/01 Elosegi Irurtia, Migel Mari - Biologoa
Villanua Inglada, Diego - Albaitaria
Campion Ventura, David - Biologoa

“Trrrrrrrr. Trrrrrrrrr”. Egun-argitzea, Nafarroako oihan trinko batean. Laino artean, okil gibelnabarra ari da pago-adar batean “danborra joz” bere lurraldea hori dela aldarrikatzen. Bat-batean, hegan abiatu, eta basoak irentsi du. Nora joan ote da? Auskalo!

Biodibertsitatearen ezagutza-mapak

2020/09/01 Pardo Guereño, Iker - Biologian doktorea

Mendeetan metatutako historia naturaleko laginen digitalizazio-lanekin batera, iraultza teknologikoak big dataren aukerak ekarri ditu biodibertsitatearen alorrera. Espezieen banaketa ezagutzeko …

Farmakokutsadura: medikamentuak ere naturaren kutsatzaile?!

2020/09/01 Domingo Echaburu, Saioa - Debagoieneko ESIko farmazialaria
Lertxundi Etxebarria, Unax - Arabako Osasun Mentaleko farmazialaria
Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea

2000 eta 2004 bitartean, nabarmenki igo zen, Asian, sai bizkarzuri bengalarren (Gyps bengalensis) ale heldu eta gazteen heriotza-tasa. Ondorioz, bortizki murriztu zen haien populazioa, eta galzorian geratu zen Asiako sai-espezie nagusietarikoa zena. Heriotza haien erruduna oso ezaguna zaigun farmako bat izan zen: diklofenakoa (antiinflamatorio ez-esteroideoen taldekoa).

Polifenolen erabilera, obesitatearen kontrako estrategia ona?

2020/07/21 Itziar Eseberri Baraze - Nutrizioa eta Obesitatea ikertaldea

Gainpisua eta obesitatea gure gorputzeko gehiegizko gantz-metaketa da. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) datuen arabera, 2016. urtean, helduen % 52 baino gehiagok gainpisua edo obesitatea zuen, orobat 5 eta 19 urte bitarteko 340 milioi haur eta nerabek. Izan ere, obesitatea hirukoiztu egin da 1975. urtetik gaurdaino; igoera bortitz horretan faktore ugarik eragiten badute ere, oro har, elikadura-patroian eta eguneroko ariketa fisikoan (lanpostuak, hiri edo herrietatik mugitzeko erak, aisialdian egiten ditugun ekintzak, etab.) gertatu diren aldaketek sortu dute.

Gaixotasun kardiobaskularra: fisiopatologia eta tratamendu berriak

2020/07/16 Shifa Jebari Benslaiman - Doktoregaia
Asier Benito Vicente - Ikertzailea
Unai Galicia García - Doktoregaia
Asier Larrea Sebal - Doktoregaia
César Martín Plágaro - Irakaslea eta ikertzailea

Gaixotasun kardiobaskularrak bihotz eta odol-hodien nahasmenduen multzoa dira, eta haien kausa nagusietako bat aterosklerosia izeneko patologia da, arterietan kolesterola metatzeagatik garatzen dena. Berrikuspen honetan, aterosklerosiaren fisiopatologia eta proposatu diren tratamendu berriak azaltzen dira.

DNAren erabilera ezkutuak

2020/07/15 Beñat Olave Fernández - EHUko ikertzailea
Mikel Gartziarena San Policarpo - EHUko ikertzailea

DNA bizitzaren zimendu izateaz gain, egungo zientziaren ikono ere bihurtu da. Askok ez dakite, ordea, DNA testuinguru biologikotik haratago eramaten hasi dela, nanomaterial gisa eskaintzen dituen aparteko propietateak tarteko. Artikulu honetan, DNAren ahalmenak eta DNAn oinarritutako aplikazio nanoteknologikoak aztertzen dira.

Materia ilunaren barrenak arakatuz

2020/07/08 Asier Lopez Eiguren - Helsinkiko Unibertsitateko ikertzailea

Gaur egun, unibertsoa osatzen duten osagaien % 5 besterik ez da ezagutzen, materia arrunta deritzona. Unibertsoaren osagai misteriotsuen % 27 materia da eta beste % 68, berriz, energia; osagai horiei materia ilun eta energia ilun   esaten zaie. Osagai ilunen izaera ezagutuz gero, gai izango ginateke unibertsoaren eboluzio osoa azaltzeko; sorreratik gaur egun arte, alegia. Ondorioz, zer da materia iluna? Zerez dago osatua?

THC fitokannabinoidea: ugalketa-tekniken laguntza behar duten emakumeen aliatua?

2020/07/07 Lide Totorikaguena Iturriaga - Fisiologia Saileko ikertzailea

Mendebaldeko gizarteetan, urtetik urtera handituz doa lagunduriko ugalketa-tekniken beharra dutenen kopurua, bai ugalkortasunarekin lotutako arazoak emendatu direlako, baita familia-ereduak aldatu …

Baterietako polimero-elektrolitoak anioi-ehizan

2020/05/27 Oier Lakuntza -
Xabier Judez - CIC ENERGIGUNE
María Martínez - CIC ENERGIGUNE

Zer pasatuko litzateke bateria batek kargatzeko erabilitako energiaren zati bat soilik gorde ahal izango balu? Edo gordetzen duen energiaren zati txiki bat soilik pasatu ahal izango balitzaio gailu mugikorrari? Bateriaren barneko albo-erreakzioek zerikusi handia dute horretan, eta polimero-elektrolito egokia topatzeak bateriaren eraginkortasuna hobetzen lagundu lezake.

Sentsore magnetoelastikoak: kanpo-agenteak detektatzeko metodoa

2020/05/14 Andoni Lasheras Aransay - Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle atxikia Fisika Aplikatua I Sailean
Paula Gonzalez Saiz - BCMaterials Ikerketa Zentroko Ikertzailea
Ana Catarina Teixeira Lopes - CIC Energiguneko Ikertzailea

COVID-19-ak mundu osoan utzitako ondorioek agerian utzi dute garrantzitsua dela kanpo-agenteak modu sinple eta azkar batean detektatzea. Prozesu horretan, material magnetikoelastikoek aurrerapauso garrantzitsuak eman dituzte. Material horietan, masa-kantitate bat materialaren gainazalean eransten denean, erresonantzia-maiztasunaren aldaketa bat gertatzen da, kanpo-agenteak detektatzea ahalbidetzen duena.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila