Gai librean

Io eta argiaren abiadura

2020/04/29 Galder Gonzalez Larrañaga -

The Expanse zientzia-fikziozko telesailean, Marteren eta Lurraren indarrek talka egiten dutenean Jupiterren Io satelitearen gainean, minutu batzuk behar dituzte Lurrean, gertatzen ari dena jarraitu eta aginduak emateko. Argiak joan-etorria egiteko behar duen denbora dela eta, zaila da guda bera gidatzea. Bitxia bada ere, Io eta argiaren abiadura zuzenki loturik daude Zientziaren Historian.

Polimero birziklatu aurreratuen garapena: plastiko-hondakinei bizitza berri bat emanez

2020/04/29 Leire Sangroniz Agudo -
1. irudia. Goiko irudian, polimero-molekulen eskema ikus daiteke, klip eta egitura kimikoen bidez adierazita. Beheko irudian, polimeroen zenbait aplikazio azaltzen …

COVID-19aren gerizpean: biodibertsitate-galera

2020/04/24 Arrizabalaga Escudero, Aitor - Biologian doktorea

Hainbat izan dira saguzarren kontra entzundako iritziak, azkenaldian. Saguzarrekiko ikara garatu dute askok, hauek hiltzea proposatzeraino ere. Horren isla da Txinako ikertzaile batzuek, saguzarren kontserbazio-egoeraz kezkaturik, mundu osoko ikertzaileei aholku eske idatzi izana. Bai, basapiztia asko bezala, birus-espezie askoren gordailu dira. Baina haiek al dute COVID-19arekin gertatutakoaren errua?

COVID-19a estresa, antsietatea eta depresioaren eragile?

2020/04/16 Naiara Ozamiz Etxebarria -
Maria Dosil Santamaria -
Maitane Pikaza Gorrotxategi -
Nahia Idoiaga Mondragon -
Amaia Eiguren Munitis -
Naiara Berasategi Santxo -

2019ko abenduan, koronabirus-pneumonia berri bat agertu zen Wuhan hirian (Hubei, Txina)[1]. 2020aren hasieran, gaixotasuna (COVID-19) Txina osoan zabaltzen hasi zen. …

Proteinak birziklatzea, osasuntsu egoteko giltza

2020/03/01 Osinalde Moraleja, Nerea - EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra Saileko irakaslea
Elu Arantzamendi, Nagore - EHUko ikertzailea

Gaur egun daukagun informazio guztiarekin, inor gutxik jarriko luke ezbaian hondakinak birziklatzea ezinbestekoa dela ingurumena babesteko. Bestela, pentsa: nola biziko ginateke berez hain emankorra eta aberatsa den Lur planeta hondakinez beteko bagenu? Oso nekez. Hondakinak neurrigabe pilatuz gero, besteak beste, naturak eskaintzen dizkigun baliabideak agortuko lirateke, animalia- eta landare-espezie ugariren habitatak desagertuko lirateke, eta horrek guztiak planeta osatzen duten elementuen arteko desoreka eragingo luke. Laburki esanda, hondakinak ez birziklatzeak hondamendia lekarke.

Titanioa, baterien barneko kuxin egonkortzailea

2020/03/01 Lakuntza Irigoien, Oier - Kimikan doktorea

Bateria bat behin eta berriz kargatzen denean, haren kapazitatea txikitu egiten da. Ondorioz, autonomia txikiagoa izaten dute bateria darabilten telefono mugikor, ordenagailu eramangarri nahiz ibilgailu elektrikoek, eta, azkenean, bateria aldatu edo gailu berria erosi behar izaten dugu. Bada, ikusi dugu arazo hori konpon dezakeela, hein batean, bateriaren katodoari titanio apur bat gehitzeak.

Jakin-minaren indarra

2020/03/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Zerk bultzatzen gaitu gure mundua esploratzera? Zergatik nahi du ukitu haurtxo batek inoiz ikusi ez duen baloi hori? Non aurkitu daiteke gure historiako bidaiari handienen motibazioa? Zer zerabilten buruan Ilargira joan ziren astronautek? Zergatik tematzen dira zientzialariak ezezaguna dena azaltzen? Geroz eta ziurrago dakigu jakin-mina dela gure garuneko motorra martxan jartzen duen erregaia.

Mintzik gabeko organuluak

2019/12/23 Oihane Díaz de Cerio Arruabarrena - Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea (EHU)
Beñat Zaldibar Aranburu - Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea

Zelulek hainbat mekanismo dituzte ingurunean gertatzen diren aldaketei berehala erantzuteko. Mekanismo horietako bat da mintz gabeko organuluek plastikotasun altua izatea. Mintz gabeko organuluak duela gutxi ezagutu dira, eta litekeena da egitura txiki horietan hainbat gaixotasunen gakoa edota bizitzaren sorreraren inguruko informazio baliagarria egotea. Baina, zer dira mintz gabeko organuluak?

Nanomedikamentuak bularreko minbiziaren tratamendu gisa

2019/12/01 Sarasola Maizkurrena, Aintzane - Farmazian graduatua
Salvador Martinez, Aiala - EHUko Farmazia Teknologiako irakaslea
Hernandez Martin, Rosa Maria - EHUko Farmazia Teknologiako katedraduna
Igartua Olaechea, Manoli - EHUko Farmazia Teknologiako irakasle titularra
Santos Vizcaino, Edorta - EHUko Farmazia Teknologiako irakaslea

Bularreko minbiziaren etorkizuneko tratamenduaz ari garenean, medikamentu pertsonalizatuetan pentsatu behar dugu. Gaur egungo terapien toxikotasuna murriztu eta eraginkortasuna areagotzeko, behar den farmakoa behar den tokian eta kontzentrazioan administratzeko gai diren aliatu oso preziatu batzuk azaldu dira agertokian. Ez itzazue tamainagatik epaitu, txiki bezain etorkizun handiko alternatiba terapeutiko bilakatu baitaitezke. Hona hemen nanomedikamentuak!

Pirinioetako muturluzearen ekologia eta emari ekologikoen berrikuspena

2019/12/01 Esnaola Illarreta, Amaiur - Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea (EHU)

Askorentzat ezezaguna izan arren, Euskal Herriko erreka garbietako harribitxietako bat dugu Pirinioetako muturluzea edo ur-satorra. Atzerakada nabarmena ari da izaten bere banaketa-eremu osoan, eta kudeaketa eraginkor baten beharra du. Bagenekien ur-lasterrak zituela gustuko, eta aztertu nahi genuen hautespen hori bazka-kantitatearekin azaldu ote zitekeen. Horretarako, muturluzearen dieta eta harrapakin-hautespena zehaztu genituen, gorotzak genetikoki aztertuz. Orokorrean, gure lanak erakusten du muturluzearen beharrizan ekologikoak bermatzeko ur-lasterren alde egin eta emari ekologikoak berrikusi behar direla. Ikerketa honen emaitzak funtsezkoak izango dira espeziearen kontserbazioaren alde pausoak emateko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila