Gai librean

Turn+: Torneaketa-prozesua, seguruagoa eta eskuragarriagoa

2025/04/08 Gorka Urbikain Pelayo - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (EHU). CFAA Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (EHU).
Daniel Olvera Trejo - Institute of Advanced Materials for Sustainable Manufacturing, Tecnológico de Monterrey.

Torneaketa antzinatik ezaguna den mekanizazio-prozesu bat da, baina, hala ere erronka handiei aurre egiten jarraitzen du, ebaketa-prozesu berrien garapenarekin, kinematika berritzaileekin eta azken teknologiako erremintekin. Pieza edo erremintaren (edo bietako baten) zurruntasun faltagatik sortzen diren bibrazioak dira oztopo nagusia, eta horrek produktibitateari eta piezen kalitateari eragiten die. Programak badauden arren, garestiak izaten dira eta prestakuntza espezifikoa behar izaten dute. Turn+ aplikazioa Euskal Herriko Unibertsitateak eta Monterreyko Teknologikoak garatu dute, erabakiak hartzeko soluzio erraz eta eskuragarri gisa, eta torneaketa- eta mandrinaketa-prozesuetan prozesuaren datu giltzarriak zenbatesteko aukera eskaintzen du (hala nola indarrak, potentzia, egonkortasuna edo zimurtasuna).

Beldurrik gabe

2025/04/01 Leyre Echeazarra Escudero - EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Fisiologia saila.

“Bazen behin bi seme zituen gizon bat. Semeak guztiz desberdinak ziren. Pedro, zaharrena, mutil bizkorra eta arduratsua zen, baina oso beldurtia. Haren anaia txikia, Jon, ordea, ez zen inoiz ezeren beldur. Horregatik, herrian denek "Jon Beldurgabe" deitzen zioten. Joni ez zioten beldurrik ematen ez ekaitzek, ez hots arraroek, ez munstroen ipuinek. Beldurra ez zen existitzen berarentzat” (Grimm anaien Jon Beldurgabe eleberriaren egokitzapena, 1812).

Jonek ez bezala, segur aski gutako gehienok sentitu dugu noizbait beldurra. Zer da beldurra? Non dago zehazki? Ba al dago beldurrik sentitzen ez duen jenderik? Kontrolatu ahal dugu?

Mina garunean dago

2025/03/01 Echeazarra Escudero, Leyre - UPV/EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Fisiologia Saila
Aguirrezabal Bazterrika, Iñaki - Osakidetzako familia-medikua. Minari Modu Aktiboan Aurre Egiteko Unitatea (Salburuako Osasun Zentroa)

“Mina dut. Nahiko maiz buruko mina izaten dut, baina normala da. Nire familian beti izan ditugu migrainak, batez ere hego-haizeak jotzen duenean. Amari ere gertatzen zaio. Nire amamari ere gertatzen zitzaion. Familia-­kontua da. Okerrena da botikek ez didatela ezer egiten eta ezin dudala ezer egin. Etsita nago”.

Lineo eta taxonomia: mugarri bat zientziaren historian

2025/03/01 Zabaltza Pérez-Nievas, Xabier - Gaur Egungo Historiako irakaslea

Karlos Lineok naturaren izaki guztiak antolatzeko ahaleginetan eman zuen bizitza osoa. Suediar naturalista handi honek ez zituen animalia- eta landare-espezieak bakarrik izendatu. Mineralak eta beste anitz gauza ere sailkatu zituen, ustezko giza arrazak barne. Aurreiritziak aurreiritzi, beti latinez, gaurko biologiaren adar guztietan erabiltzen den taxonomiaren eta primatologiaren sortzailea izan zen.

Kentzetik gehitzera: metalak metatzen

2025/03/01 Aldalur Urresti, Eider - Tecnaliako ikertzailea, Ingeniaritza Mekanikoan doktorea

Historian zehar, fabrikazio-teknologiak eta industria, oro har, garatzen joan dira, gaur egun mundu mailan metalen industriaren zutabe nagusiak diren galdaketa-, konformazio- eta mekanizazio-teknologietara iritsi arte. Azken urteetako aurrerapen teknologikoei esker, fabrikazio-teknologia berritzaile bat gaineratu behar zaio zerrenda horri: fabrikazio gehigarria.

Mill+: fresaketa egonkor eta kalitatezkoentzako tresna

2024/12/09 Gorka Urbikain Pelayo - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (EHU). CFAA Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (EHU).
Daniel Olvera Trejo - Institute of Advanced Materials for Sustainable Manufacturing, Tecnológico de Monterrey.

Fabrikazio mekanikoak, bereziki mekanizazioak, erronka handi bati egin behar dio aurre: bibrazioek produktibitatea mugatzen dute, eta gainazal-akabera txarra eragin. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Monterreyko Teknologikoak Mill+ aplikazioa garatu dute, fresaketaren egonkortasuna eta gainazal-kalitatea ebaluatzeko eta, hala, erabakiak fidagarritasunez eta eraginkortasunez hartzen laguntzeko.

Algak eta mikroalgak: etorkizuneko elikagai-apustua?

2024/11/28 Helen Carr Ugarte - Nutrizioa eta Obesitatea ikertaldea
Itziar Eseberri Baraze - Nutrizioa eta Obesitatea ikertaldea
Leixuri Aguirre López - Nutrizioa eta Obesitatea ikertaldea

Jasangarritasuna ezinbestekoa zaigu gure planetaren zaintza eta biziraupenerako, eta elikaduraren bidez ekarpen handia egin diezaiokegu. Etorkizunean kontsumi genitzakeen elikagai jasangarrien artean, algak eta mikroalgak ditugu; euren ekoizpenaren inpaktua txikia da, animalia-jatorriko proteinaren alternatiba izan daitezke, eta osasunerako onuragarriak diren konposatu bioaktibo ugari dituzte.

Arau berriak, jostailu berriak

2024/10/23 Tobalina Novo, Ander - Gasteizko Ingenieritza Eskolako irakaslea, EHU Quantun Center-eko ikertzailea, Fisika teorikoan doktorea

Gizakiok luze aritu gara teknologiaren jolastokian. Betidanik, egia esan. Oraindik Homo sapiens bat bera ere bizi ez zen garaian, baziren …

Argi ibili kuantikarekin

2024/10/23 Babaze Aizpurua, Antton - Materialen Fisika Zentroko ikertzailea

Imajina itzazu amonak logelako tiradorean gordetzen zituen urrezko eraztun, lepoko eta belarritakoak, urre-kolore distiratsu bereizgarri horrekin. Edonork esango luke imajinatzen …

Matematika, hezkuntza eta generoa gurutzatzen diren lekuen kartografia bat

2024/10/23 Albizu Mallea, Uzuri - Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea

Zein neurritan dago zientziaren izaera maskulinitatearen ideiari lotuta? Galdera hori bota zuen Evelyn Fox Keller fisikari eta epistemologo feministak 80ko …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila