Gai librean

Desordena eta gizadiaren heriotza: sinonimoak ote?

2021/07/14 Ainhoa Oliden Sánchez - Kimika Fisika saileko doktoregaia (EHU)
Rebeca Sola Llano - Kimika Fisika saileko irakaslea (EHU)

Irudikatu egoera. Lau pertsona lauki-formako gela batean: bi zutabe eta bi lerro, bata bestearekiko distantzia berdinera. Goiko ikuspegitik, esango genuke antolamendu hori simetrikoa dela; ordenatua, alegia (1.irudia).

Alda dezagun agertokia. Gela barruan dagoen pertsona orori pauso bat emateko eskatu zaio, eta urrats hori lau norabidetara mugatu da: aurrerantz, atzerantz, ezkerrerantz ala eskuinerantz. Izan liteke, euren artean adostu gabe, denek aurreraka egitea. Hori horrela balitz, ordena mantenduko litzateke. Pertsona horietako bakoitzak erabaki hori hartzeko probabilitatea, baina, urria da: laurden batekoa, lau norabidetan mugitu daitekeelako bakoitza. Bada, lau pertsonek berdin jokatzeko probabilitatea oraindik eta baxuagoa da, 1 zati 4x4x4x4-koa edo 1 zati 256-koa.

Zelula amak: etorkizuneko biomedikuntzaren eragileak

2021/07/12 Ainhoa González Pujana - EHUko NanoBioCel taldeko ikertzailea
Rosa María Hernández Martín - EHUko NanoBioCel taldeko ikertzailea
Edorta Santos Vizcaíno - EHUko NanoBioCel taldeko ikertzailea

Azken hiru hamarkadetan, zelula amen inguruko interes klinikoa nabarmen handitu da. Izan ere, zelula horiek hainbat gaixotasun tratatzeko duten potentziala ikerketa anitzetan frogatu da. Azken urteetan ikerketa aurreklinikoetan egindako aurrerapenek bide eman diete zelula ametan oinarritutako giza entsegu klinikoei. Saiakuntza kliniko gehienak fase goiztiarretan dauden arren, fase aurreratuetako entseguek ekarri dituzte zelula ametan oinarritutako lehendabiziko produktu baimenduak. Konkretuki, 2015ean, Japonian, TemCell® izendatutako produktuak onarpena jaso zuen mentu versus ostalari gaixotasuna tratatzeko. 2018an, Europako Sendagaien Agentziak zelula ametan oinarritutako lehendabiziko sendagaia baimendu zuen —bakarra da oraindik gaur egun—, Crohnen gaixotasunak eragiten dituen uzki inguruko fistulak tratatzeko. Hala ere, zelula amen behin betiko translazio klinikoa lortzeko, zenbait erronka gainditu behar dira oraindik; garrantzitsuenen artean, zelulen erretentzioa eta epe luzeko eragina bermatzea daude. Eta erronka horiei aurre egitea izan da doktoradutza-tesiaren helburu nagusia.

Zorionak zuri, zorionak beti, zorionak Henrietta?

2021/07/07 Oihane Díaz de Cerio Arruabarrena - Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea (EHU)
Beñat Zaldibar Aranburu - Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea (EHU)

Guztiontzat horren berezia eta gogorra suertatu den 2020. urtean, non COVID-19a ia berri guztien buru izan den, fokuetatik kanpo geratu da (gure uste apalean) urteurren bat, Henrietta Lacks-en jaiotzaren 100. urteurrena hain zuzen ere. Henriettaren bizitza labur eta xumea izan zen arren, haren zelulek ez dute soilik COVID-19a mendean hartzen laguntzen, baizik eta beste hainbat gaixotasunen nondik norakoak ulertzen eta aztertzen laguntzen dute. Berebiziko garrantzia duten tresna bilakatu dira zelula horiek. Hau da gure omenaldi txikia.

NAVIER-STOKES: galderen zurrunbiloan harrapatuta

2021/07/05 Gontzal Lopez Ruiz - Ingeniaritza fisikoan doktoregaia

Erronkak gustuko badituzu garaiz zaude Clay Matematika Institutuak eskaintzen duen saria [1] eskuratu eta milioi bat dolar poltsikoratzeko. Egitekoa, ordea, ez da nolanahikoa: milurteko zazpi problemetariko baten misterioak argitzea, fluidoen higidura definitzen duten Navier-Stokesen ekuazioek ezkutatzen dituztenak hain zuzen ere. Matematika eta fisikaren mugetan dauden ekuazio horiek zeresana sortu dute azken urteotan, 2017an Princeton Unibertsitateko matematikari talde baten emaitzek ezbaian jarri baitzuten soluzioen bakartasuna.

Edith Clarke: emakume baten ondarea zientzian

2021/05/09 Markel Fernandez Zubizarreta - APERT ikerketa-taldea. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Iker Aretxabaleta Astoreka - APERT ikerketa-taldea. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Endika Robles Perez - APERT ikerketa-taldea. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Iñigo Kortabarria Iparragirre - APERT ikerketa-taldea. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Unai Ugalde Olea - APERT ikerketa-taldea. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)

Gutxik dakiten arren, Edith Clarkek, Estatu Batuetako lehen emakume ingeniaria izan zenak, asmatu zuen Clarke transformatua, sare trifasikoen eta makina …

Alferrik saiatzen gara natura giltzapetzen. CAF-Elhuyar 2021 (dibulgazio orokorraren saria)

2021/04/27 Nahia Seijas Garzón - Geologoa. Doktoretza aurreko ikertzailea Bilboko Hezkuntza Fakultatean (EHU)

Eskolako laborategia bitxikerien kabinete bat da. Ikasleak, grinatsu, irakaslearen atzetik sigi-saga dabiltza, korridore batetik bestera, eskaileretatik gora eta aurrera, ate …

Polimero jasangarriak garatzea elikagaiak ontziratzeko. CAF-Elhuyar saria 2021 (tesia)

2021/04/27 Ainara Sangroniz Agudo -

Nazio Batuen Erakundeak garapen jasangarrirako zenbait helburu argitaratu ditu. Haien artean daude gosea murriztea, elikagaien segurtasuna mantentzea eta elikadura hobetzea. …

Betizua, Europako azken behi basatia, desagertzear? CAF-Elhuyar saria 2021 (Neiker Sari Berezia)

2021/04/27 Asier Albite Arregi - Zaragozako Unibertsitateko ikertzailea

Milaka urte dituen bertako behi-arraza da betizua, eta desagertzeko arriskuan dago.

Klima-aldaketa eta mahastizaintza. CAF-Elhuyar 2021 (Neiker Sariaren aipamen berezia)

2021/04/27 Helene Sanchez Zelaia -

“Umeak gineneko tomateak, horiek bai onak!” eta antzekoak entzun izan ditugu sarri jende nagusiaren ahotan. Fruitu zein barazkiak hazi eta …

Ibilgailu elektrikoaren joera: 2030a helburu

2021/04/20 Iker Aretxabaleta Astoreka - APERT ikerketa-taldea. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Endika Robles Perez - APERT ikerketa-taldea. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Markel Fernandez Zubizarreta - APERT ikerketa-taldea. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Iñigo Martínez de Alegría Mancisidor - APERT ikerketa-taldea. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Jon Andreu Larrañaga - APERT ikerketa-taldea. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)

Geroz eta ibilgailu elektriko gehiago ikusten ditugu kaleetan eta telebistako iragarkietan. Baina zenbat itxaron behar dugu ibilgailu elektriko bat erosteko? …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila