Ezaguna den moduan, pandemiak berak duen adinako presentzia irabazi du egun beste gertakari batek: negazionismoak, hain zuzen. Birusaren transmisioak gora ...
Nanozientziak ibilbide emankorra egin du azken 30 urteotan. Jakin zenetik materialek nanoeskalan propietate desberdinak azaltzen dituztela —makroeskalan ez dituztenak—, ezagutza handia lortu da nanomaterialak ikertzen, diseinatzen eta manipulatzen. Orain, teknologiaren esparru guztietan loratzen ari da ezagutza hori. Baina nanoteknologia hori guztia ez litzateke posible izango oinarrizko ikerketa urte luzez egin izan ez balitz, naturaren oinarrizko legeak zehaztasunez ulertzeko helburu hutsez. Horren aldarria egin dute BRTA Basque Research and Technology Allianceko kideek.
Noiz eta nola sortu zen gure unibertsoa? Zergatik dago materiaz beteta? Gizateriak betidanik hausnartutako galderak dira horiek. Eta, harrigarria badirudi ...
Urarengatik eta urarentzako sortutako euskal oasia da Artikutza (Nafarroa), eta, 2019az geroztik, are balio handiagoa du, bertan geratzen zen puntu beltz bakarra ere, Enobietako urtegia, ezabatu egin baita. Urtegia hustu zenetik, ur behera errekan sortzen zituen inpaktuak desagertzen joan dira, eta lehen oztopoa zena bertako bizidunen mugikortasuna bermatzen duen pasabide bilakatu da.
Organismo baten funtzionamendu egokia bermatzeko, ezinbestekoa da zelulen eta proteinen berriztapen egokia. Horretarako kalitate-sistema desberdinak daude, zaharkituak edo gaizki dauden zelulen zein proteinen detekzioaz eta haien desagerpenaz arduratzen direnak. Gaixotasun neurodegeneratiboak sortzen dituzten proteinen agregazioak ekiditeko, Hsp70 sistema dugu garrantzitsuenetariko bat, ezinbestekoa egoera osasuntsuan, eta are gehiago patologikoan, non proteina kaltetu gehiago egongo diren.
Sinesmena eta zientzia bereizteko beharra hartzen dut abiapuntutzat. Saiatuko naiz oinarrizko kontzeptu batzuk azaltzen ebidentzian edo frogetan oinarritutako medikuntza (edo ...
Eraldaketa betean dago industria. Digitalizazioa eta adimen artifiziala beste esparruetara baino beranduago iritsi bada ere, gauzatu da jada. Makina adimendunak sartzen ari dira industrian, eta horrekin batera, datu-ingeniari andana. Makina industrialen adimena zertan datzan galdetu dio Elhuyar aldizkariak BRTAko ikertzaileei, eta erronka nagusiak azaleratu dira: makinak gizakiekin modu intuitiboan komunikatzea, eta datuen auzia ebaztea.
3D diseinua abiapuntutzat hartu eta inolako molderik gabe eraikitzen ditu piezak fabrikazio gehigarriak. Material gero eta harrigarriagoekin, gainera. Horrela, 3D inpresioak, ingeniaritzaren ohiko diseinu eta pieza zurrunekin hautsi, eta pentsamolde berriak ekarri ditu ekoizpen industrialetara. Disenu-askatasun osoaz hitz egiten dute adituek, eta ingeniaritzan poliki-poliki ezartzen ari dela nabarmendu dute BRTAko ikertzaileek.
Guztion ahotan dauden ezaugarriak dira ibilgailu elektrikoen autonomia, bateriak kargatzeko denbora edota kostua. Baina zer gertatzen da ibilgailuen fidagarritasunarekin? Zer faktorek eragin dezakete ibilgailu elektriko bat matxuratzea eta zirkulaziotik ateratzea? Besteak beste, publiko orokorrarentzat ezezaguna den baina espezialistek ongi ezagutzen duten arazo bati egin behar dio aurre ibilgailu elektriko baten propultsio-sistemak: modu komuneko tentsioari.
Munduan aspaldidanik mahai gainean dagoen gaia da energia sortzeko erabiltzen ditugun ereduak aldatzeko beharra. Abiatu den trantsizio energetikoaren bidean, autokontsumo elektrikoak gero eta oihartzun handiagoa du. 2020an Espainiako estatuan onartutako araudi berriak aldaketa nabarmenak ekarri ditu autokontsumoaren inguruan. Artikulu honetan azalduko da autokontsumoa eta komunitate energetikoa zer diren eta trantsizio energetiko honetan zer etorkizun berri eskaintzen duten.