Gai librean

Neutrinoak: antimateriaren sekretuak argitzen

2021/12/01 Esteban Muñoz, Ivan - Fisikako ikertzailea

Noiz eta nola sortu zen gure unibertsoa? Zergatik dago materiaz beteta? Gizateriak betidanik hausnartutako galderak dira horiek. Eta, harrigarria badirudi …

Enobieta erreka leheneratzeko bidea irekiz

2021/12/01 Atristain Vega, Miren - EHUko ikertzaile doktoregaia

Urarengatik eta urarentzako sortutako euskal oasia da Artikutza (Nafarroa), eta, 2019az geroztik, are balio handiagoa du, bertan geratzen zen puntu beltz bakarra ere, Enobietako urtegia, ezabatu egin baita. Urtegia hustu zenetik, ur behera errekan sortzen zituen inpaktuak desagertzen joan dira, eta lehen oztopoa zena bertako bizidunen mugikortasuna bermatzen duen pasabide bilakatu da.

Gaixotasun neurodegeneratiboen prebentziorako makineria

2021/10/19 Lorea Velasco - Biokimikaria

Organismo baten funtzionamendu egokia bermatzeko, ezinbestekoa da zelulen eta proteinen berriztapen egokia. Horretarako kalitate-sistema desberdinak daude, zaharkituak edo gaizki dauden zelulen zein proteinen detekzioaz eta haien desagerpenaz arduratzen direnak. Gaixotasun neurodegeneratiboak sortzen dituzten proteinen agregazioak ekiditeko, Hsp70 sistema dugu garrantzitsuenetariko bat, ezinbestekoa egoera osasuntsuan, eta are gehiago patologikoan, non proteina kaltetu gehiago egongo diren.

Kaltegarria al da gantz-kontsumoa osasun kardiobaskularrerako?

2021/10/11 Juanjo Aurrekoetxea Agirre - Medikuntzan lizentziatua eta doktorea

Sinesmena eta zientzia bereizteko beharra hartzen dut abiapuntutzat. Saiatuko naiz oinarrizko kontzeptu batzuk azaltzen ebidentzian edo frogetan oinarritutako medikuntza (edo …

Modu komuneko tentsioa: ibilgailu elektrikoen isilpeko etsai

2021/09/01 Robles, Endika - APERT ikerketa-taldea Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Fernandez, Markel - APERT ikerketa-taldea Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Aretxabaleta, Iker - APERT ikerketa-taldea Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Ibarra, Edorta - APERT ikerketa-taldea Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Andreu, Jon - EHUko Elektronika Aplikatua saileko ikerkuntza-taldeko (APERT) ikertzailea

Guztion ahotan dauden ezaugarriak dira ibilgailu elektrikoen autonomia, bateriak kargatzeko denbora edota kostua. Baina zer gertatzen da ibilgailuen fidagarritasunarekin? Zer faktorek eragin dezakete ibilgailu elektriko bat matxuratzea eta zirkulaziotik ateratzea? Besteak beste, publiko orokorrarentzat ezezaguna den baina espezialistek ongi ezagutzen duten arazo bati egin behar dio aurre ibilgailu elektriko baten propultsio-sistemak: modu komuneko tentsioari.

Autokontsumo elektrikoa: autokudeaketan oinarritutako energia-eredu berri baterantz

2021/09/01 Aranzabal, Itxaso - Ingeniaritza Elektrikoa Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Gómez, Julen - Ingeniaritza Elektrikoa Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
López, Iraide - Ingeniaritza Elektrikoa Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Villena, Unai - Ingeniaritza Elektrikoa Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Zubiria, Ander - Ingeniaritza Elektrikoa Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)

Munduan aspaldidanik mahai gainean dagoen gaia da energia sortzeko erabiltzen ditugun ereduak aldatzeko beharra. Abiatu den trantsizio energetikoaren bidean, autokontsumo elektrikoak gero eta oihartzun handiagoa du. 2020an Espainiako estatuan onartutako araudi berriak aldaketa nabarmenak ekarri ditu autokontsumoaren inguruan. Artikulu honetan azalduko da autokontsumoa eta komunitate energetikoa zer diren eta trantsizio energetiko honetan zer etorkizun berri eskaintzen duten.

Medikuntza pertsonalizatzeko teknologiak

2021/09/01 Elhuyar Zientzia -

Urte askotako ezagutza medikoari teknologia eta tresna berriak batzea aukera ematen ari da gero eta doitasun handiagoko medikuntza egiteko, medikuntza pertsonalizatuago bat. Horretan dabiltza BRTA aliantzako zenbait ikerketa-zentro. Izan ere, diziplina anitzen arteko elkarlana ezinbestekoa da medikuntza pertsonalizaturako.

Pirinioetako glaziarrak galzorian

2021/09/01 Rico Lozano, Ibai - Geografoa eta glaziologoa, EHUko Geografia irakaslea eta ikertzailea
Izagirre Estibaritz, Eñaut - Geografoa eta glaziologoa, ikertzaile doktoregaia EHUn

Aurtengo neguan Filomena izan dugu hizpide, hain zuzen, erregistroen arabera duela hamarkada asko ikusi gabeko elur-denboralea. Elur-uzta oparoa utzi zuen Euskal Herrian eta ederki zuritu zituen Iberiar penintsulako beste hainbat eremu ere, tartean, penintsula bera Eurasiar kontinentetik banatzen duten Pirinioak.

Biluzik elurretan

2021/07/21 Echeazarra Escudero, Leire - Farmazian lizentziaduna eta Giza Fisiologiaren arloko ikertzailea

2021. urte hau historikoa izaten ari da, ez bakarrik COVID-19aren pandemiagatik eta AEBko Kapitolioari eraso egin ziotelako, baita Filomena deituriko ekaitz gogorrak eragindako muturreko hotz-boladagatik ere. Zer pentsatuko zenuke elurretan gorputz biluzi bat aurkituko bazenu? Ziurrenik, erasoren baten biktima izan daitekeela bururatuko zaizu. Eta esaten badizut pertsona hori nahita biluzi dela? Portaera irrazional horren azalpena giza fisiologian aurki dezakegu.

CRISPR-Cas9 ekologia-krisiari aurre egiten laguntzeko

2021/07/19 Ekain Payán Ellacuria - Zuzenbide eta Giza Genomako Katedrako ikertzailea (EHU)

SARS-CoV-2 koronabirusak gogor astindu ditu gizartearen oinarriak. Alta, epe laburrera begira, badirudi egungoa ez dela azken pandemia izango: horixe berretsi du Osasunaren Mundu Erakundeak, OMEk, eta balizko ondorioek gizakiaren habitat naturala suntsi dezakete. Zientzia baliagarria izan daiteke horretarako ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila