Ba al dago sexu-orientazioarekin lotutako garuneko eremu espezifikorik? Desberdinak al dira homosexualen, bisexualen eta heterosexualen garunak?
Neuroirudi-tekniketan oinarritutako ikerketek galdera hauei erantzuten lagun diezagukete, eta, hala, heterosexuala ez den orientazio sexualei lotutako estigma murriztu daiteke.
Ilargi bete bakoitzarekin, adimen artifiziala gizakion parte geroz eta garrantzitsuagoa bilakatzen da. Ez dago zalantzarik adimen artifizialak helburu sinesgaitzak bereganatu dituela azken urteetan; aitzitik, sistema adimendun hauek badituzte gizartean plazaratzeko interesa suspertzen ez duten alderdi ilun batzuk ere. Artikulu honetan, irudiak prozesatzeko sistemen ahulezia batez mintzatuko natzaizue, pixel-erasoei buruz, horren bidez sare neuronaletan oinarritutako sistema adimendunen alderdi ez hain positibo bat ezagutzeko, eta irudiak prozesatzeko sistema horien arriskuak ulertzeko. Ziur asko, artikulu hau irakurri ondoren ez duzue zuen auto autonomoetan berriz lokartu nahiko.
Azken urteetan, “hesteko mikrobiota” gero eta gehiagotan entzuten den termino bat da, ia ezezaguna den zerbait izatetik artikulu zientifiko eta dibulgazio-artikulu ugariren protagonista izatera pasatu baita. “Konposatu fenoliko”en kasuan, berriz, askoz ere ezagunagoak dira, pertsona ugarik konposatu horietan aberats diren elikadura-gehigarriak hartzen dituztelako, besteak beste. Baina bada konposatu fenolikoen eta hesteko mikrobiotaren arteko erlazio zuzen bat, zeina, populazio orokorrarentzat ezezaguna izan arren, buruhauste bat izan den urte askoan komunitate zientifikoaren zati batentzat. Testuinguru horretan, berriki argitaratu diren ikerlanen arabera, badirudi konposatu fenolikoak eta hesteko mikrobiota elkar gorrotatzetik elkar maitatzera igaro direla.
Historikoki, gure gizartean emakumeen sexualitatea gutxietsia izan da, orgasmo femeninoa orgasmo maskulinoaren azpiproduktu bat dela proposatzeraino. Aldiz, azken urteetako ikerketek …
Nola behatu daitezke egitura nanoskopikoak milioi bat euro xahutu gabe? Punta-puntako mikroskopia-aurkikuntzak beti egon izan dira unean uneko zientzialari dirudun gutxi batzuen eskura. Horri aurre egiteko asmotan, ez da asko hurrengo hau otu zitzaion zientzialari-talde bati: mikroskopioarekin ezin baditugu ikusi egitura nanoskopikoak, zergatik ez handitu egituron tamaina? Horrela jaio zen gaur egun espantsio-mikroskopia izenaz ezagutzen duguna.
“Egun da abenduaren lehena, bi mila eta zortzikoa, gauza ttikien erresumatik partitu da maisua”. Horrela hasten da Ruper Ordorikak Mikel …
Zientziak oso azkar egin du aurrera, baita minbiziaren ikerkuntzak eta haren inguruan dugun jakintzak ere. Horrek ahalbidetu du, besteak beste, …
Alzheimerren gaixotasuna narriadura kognitiboaren arrazoi nagusia eta gaixotasun neurodegeneratibo ohikoena da (1–3). Gizartearen zahartzearekin zuzen-zuzenean loturik dagoen gaitza da; izan …
COVID-19a dela medio, eguneroko albiste bihurtu zaizkigu gaixotasun infekziosoak. Dena den, gaixotasun horiekiko kezka aurretikoa da, mikrobioak antibiotikoekiko erresistentzia garatzen ari baitira etengabe. Hori dela eta, etorkizunerako beste estrategia batzuk ikertzen ari dira. Horien artean, jakinekoa da gainazalek garrantzi handia dutela hainbat mikrobioren hedapenean . Beraz, mikrobioei aurre egiteko gainazal aproposak bagenitu inguru desberdinetarako, arazoa mugatzeko bidean geundeke. Helburu horrekin, Tecnaliak eta Cidetec Surface Engineeringek arlo horretan teknologia ezberdinak ikertzen eta ahalbide berriak garatzen dihardute.