Gai librean

Plastiko hondakinetik farmazia industriara

2023/09/01 Gabirondo Amenabar, Elena - Kimikan doktorea

Plastikoak munduko kontsumo-produktu sintetiko ugariena dira; 2021ean, 390 milioi tona metrikora iritsi zen urteko ekoizpena. Dituzten propietateei esker, hala nola …

AAren mitoa: materia eta automata

2023/05/29 Landabidea Urresti, Xabier - Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikertzaile elkartua. UEUko Komunikazio sailburua.

Tabakalerak antolatutako Immaterial 2023 topaketan irakurritako testua, Laura MM, Ekaitz Cancela Rodríguez, María D. Moreno, eta Gorka Julio Hurtadorekin izandako mahai-inguruan.

Lurraren eboluzio klimatikoaren aztarnen bila

2023/05/22 Naroa Martínez Braceras - EHUko Geologia Departamentuko ikerlari doktorea

Egun Lurrean gertatzen ari den klima-aldaketaren aurrean iragarpen sendoak egiteko, ezinbestekoa da jakitea historian zehar klimak zer bilakaera izan duen. Arrokek osatzen duten erregistro geologikoak aukera ematen du milioika urtean klima nola aldatu den aztertzeko. Gure inguruan badira mundu mailako zenbait gertakari klimatikoren ezagutzan ekarpen nabarmenak egin dituzten segida geologikoak.

Adimen artifizialaren korapiloak

2023/05/18 Imanol Galarraga Castaño - Filosofiako ikaslea

Adimen artifiziala (AA) perfektua izatetik urrun dago. Argi dago arazoz josita dagoen gizarte batek arazoak dituen produktuak sortuko dituela; horregatik, nahiz eta batzuetan erantzun guztiak emango dizkigun izaki zerutiar bat balitz bezala saltzen den, ezin dugu ahaztu AA ere guk sortu dugula, eta, beraz, akatsak dituela. Artikulu honetan, arazo, akats edo korapilo horiei buruz hausnartuko dugu.

Digeriezina baina onuragarria izan daitekeen almidoia

2023/05/09 Ivan Gomez-Lopez - Nutrizioa eta Obesitatea taldea, EHU. Elikagaien Zientzien Ikerketa Institutua (CIAL), CSIC- UAM.
Maitane González-Arceo - Nutrizioa eta Obesitatea taldea, EHU.
Maria Puy Portillo Baquedano - Nutrizioa eta Obesitatea taldea, EHU. CIBERobn, Carlos III Osasun Institutua. BIOARABA Osasunaren Ikerketa Zentroa
Saioa Gómez-Zorita - Nutrizioa eta Obesitatea taldea, EHU. CIBERobn, Carlos III Osasun Institutua. BIOARABA Osasunaren Ikerketa Zentroa

Zer desberdintasun dago almidoi arruntaren eta almidoi erresistentearen artean? Almidoi erresistenteak onurak izan ditzake osasunaren aldetik? Almidoi erresistenteak arreta handia jaso du azkenaldian, eta ez da harritzekoa; izan ere, hainbat ikerketak erakutsi dutenaren arabera, obesitatea eta haren komorbilitateak tratatu edota prebenitzeko tresna interesgarritzat har daiteke.

Garena egiten gaituena, egiten duguna idazteko

2023/04/26 Judith Zubia Aranburu - None

Gizakiok betidanik izan dugu hurrengo belaunaldiei ezagutza transmititzeko grina berezi bat, eta horrek informazioa gordetzeko zenbait modu deskubritu edota garatzera …

Elektroiekin dantzan nanoeskala argitzeko

2023/04/26 Mattin Urbieta Galarraga - None

Historian zehar eginiko aurrerapen teknologiko eta aurkikuntza zientifiko ugari gure ikusmen-gaitasunaren hobekuntzan oinarritu dira. XVI. eta XVII. mendeetan, bultzada nabarmena …

Energia, zenbat eta norentzat?

2023/03/03 Aitor Ossa Rissanen - Proiektuen koordinatzailea

Zenbat energia kontsumitu beharko genuke, eta nork? Horrelako galderei zehatz erantzutea zaila da, baina egun bizi dugun testuinguruak eta bertan energiaren aferak duen garrantziak halako galderen inguruan hausnartzera behartzen gaitu. Kasu honetan, pobrezia energetikoan jarri dugu begirada, arazoa ulertzetik hasi eta konponbide posibleen inguruko zertzeladak emateko asmoz.

Engranajeen magia zenbakitan

2023/03/02 Ibai Ulazia Garmendia - None

Engranajeak ardatzen artean higidura transmititzeko erabiltzen diren makina‑elementuak dira. Gurpil horzdunak hamaika aplikaziotan aurki ditzakegu, bai gizakiok sorturiko tramankulu zaharrenetan …

Funtzio jarraitu baina ez-deribagarriak: bitxikeria matematikoa ala errealitatearen isla?

2022/11/17 Daniel Eceizabarrena Pérez - Massachusettseko Unibertsitatea (Amherst)

Matematikan, funtzioetan pentsatzean, ohikoena da adibide sinpleak bururatzea: polinomioak, funtzio arrazionalak, sinua eta kosinua edota esponentziala eta logaritmoa, besteak beste. Horiek guztiek dute portaera matematiko bikaina. Baina badira aldrebesagoak direnak ere... eta errealitatea deskribatzeko balio dute!

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila