Erreportajeak

Pierre Lemonier astronomoa

2005/05/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zientzian, aurkikuntzak zuzenean bila joanda egin daitezke, edo ustekabean; norbera aurkikuntzaren jakitun izanda edo ohartu ere egin gabe. Horren adibide izan daiteke Pierre Charles Lemonnier astronomo frantsesa, Saturno aztertzean edo Urano behatzean, esaterako.

Gorputzaren alarma-seinaleak

2005/05/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Geure gorputza makina guztiz konplexua eta zehatza da. Horrexegatik, bere funtzionamenduan zerbait aldrebesten denean, SOS mezu bat bidaltzen digu. Noski, seinale horrek ezer gutxi balio du interpretatzen ez badakigu.

Olatu-energia Mutrikun

2005/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Itsaso zakarreko egun batean olatuak kostaldearen aurka apar eta bitsetan lehertzen ikustea aski da ohartzeko olatuek energia itzela dutela. Zientzialari eta teknologoak aspalditik ari dira energia horretaz baliatu ahal izateko sistema baten bila.

Laserra, argiaren bidea

2005/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Bart gaueko ametsean, izarren argia lapurtu nuen. Eta, ihes egingo zidalakoan, kaxa batean giltzapetu nuen. Izpi bat, beste bat, eta beste bat; argi urdin trinkoa bilakatu zen arte. Lilura, desira, ez dakit zer piztu zidan argi urdinak; haren bitartez, mundua aldatuko nuela egin nuen amets.

Ardoa upelean, 12 hilabete baino gehiago ez

2005/04/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Egurraren eta ardoaren arteko 'ezkontza' XVI. mendearen amaierakoa dela kalkulatzen da. Garai hartan, Ameriketara gero eta ardo gehiago esportatzen zen, baina, buztinezko eta larruzko ontziak horretarako egokiak ez zirenez, zurezkoak egiten hasi ziren. Horrela ohartu ziren zurak edari preziatuaren testura, usaina eta zaporea aldatzen dituela.

Mundua emetzen

2005/04/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gizonak emakumetzen, eta emakumeak are eta emakumeago bihurtzen. Ez da aldarrikapen feminista bat, ingurumenean dauden konposatu batzuen eragin larria da. Konposatu horiek hormona gisa jokatzen dute gorputzean barneratzen direnean, eta, besteak beste, ugalketa-aparatuan eragiten dute. Zenbait animalia-espezie urtarretan ondorio hori frogatuta dago; gizakiari ere eragiten dioten ezin da ziur esan oraindik.

Sariak helduaroan dira bete-betean

2005/04/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Alor askotako gaiak izan dituzte mintzagai XI. edizio honetara aurkeztutako lanek. Idazle gazteek idatzitakoak dira asko, eta Euskal Herrian bertan egindako ikerketen inguruko artikuluak indarra hartzen ari dira. Nabari da euskaraz egindako dibulgazioa sasoiko dagoela.

Bi hitz saridunekin

2005/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

1. saria: Gure alde basatian barna. 2. saria: Kakalardoak, basoko berriemaileak. 3. saria: A zer molekula-usaina! Sari berezia: Ozono-geruzaren zuloa

Gure alde basatian barna

2005/04/01 Arrate Larrañaga, Begoña -

Ugalketak izaki bizidunongan duen boterea ukaezina da. Sexu bidez ugaltzen garen animaliok zenbait ezaugarri, sistema, estrategia eta gatazka antzeko eduki ohi ditugu. Bestalde, badago esparru horretan gizakiok gainerako animalietatik bereizten gaituen ezaugarri zein portaera berezirik ere.

Kakalardoak, basoko berriemaileak

2005/04/01 Lapaza Rodriguez, Jokin -
Mendez Manuel, Manuel -
Salaberria de Miguel, Eneko -

Hildako egurra oinarrizkoa da baso egituratuaren funtzionamendu egokirako. Orain arte, basoan ’oztopo’ ziren eroritako enborrak edota hilda edo gaixorik zeuden zuhaitzak ’garbitzeko’ politika izan da nagusi, ’zikinkeria’ eta gaixotasunen iturri zirela argudiatuz. Baina gauzak, pixkanaka, aldatzen doaz, ustiapen jasangarria delako joerak hildako egurraren menpe bizi diren kakalardoen inguruan ikerketa berriak bultzatu dituen heinean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila