Erreportajeak

EPOa emateko aukera kapsularatutako zelulen bidez

2005/07/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea

Azken urteetan ahalegin asko egin dira anemia kronikoaren tratamendua hobetzeko eta gaixoak erosoago bizitzeko.
Izan ere, anemia kronikoak bihotzeko ehunak tamainaz handitzea eragin dezake, eta horrek bular-anginak izateko arriskua handitzen du gaixotasun kardiakoak izan dituzten pazienteetan.

Airea garbitu edo hil

2005/07/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Badituzte erabilera gehiago, noski, baina gerrarako osagai gisa ezagutzen ditugu batez ere. Gas-maskarak dira. Ez dute asmatze-data zehatzik; gas-maskaren patenteak ugari izan dira historian zehar. Dena den, 1850eko urtarrilaren 2an, Benjamin J. Lane-k lehenengo gas-maskara autonomoa patentatu zuen.

Atmosfera, planeten azala

2005/06/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Atmosfera Lurra inguratzen duen gasezko geruza da. Baina beste planeta batzuek ere badituzte gas-geruzak —atmosferak, alegia—, eta satelite batzuek ere bai, eta izarrek... Noski, guztiak oso desberdinak dira elkarren artean. Bi planeta berdin ez dauden bezalaxe, ez daude bi atmosfera berdin.

Etenik gabeko bilakaera

2005/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Hasiera-hasieran, Lur planeta ez omen zen batere toki egokia bizitzeko, inolaz ere ez. Bizia sortu da, ordea, era batera baino gehiagotara, gainera. Ingurura moldatu da, eta, bide batez, ingurua moldatu du. Hain zuzen ere, gaur egungo atmosferak ez dauka hasierakoarekin zerikusirik, eta, neurri batean, bizidunak berak dira horren erantzule. Are gehiago: zantzu guztien arabera, horietako baten eraginez aldaketa handiak eta azkarrak ari omen dira gertatzen atmosferan. Gizakia da bizidun hori.

Estalki babeslea

2005/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ebakuntza-gelak, laborategiko mahaiak eta ur-ontzietako ura esterilizatzeko, izpi ultramoreak erabiltzen dira. Izan ere, izpiok mutazio hilgarriak eragiten dituzte mikroorganismoen DNAn. Gizakietan eta beste bizidunetan ere eragin bera dutenez, ez da komeni haien mende jartzea. Hortaz, eskerrak eman beharko dizkiogu atmosferari, hark babesten baikaitu Eguzkiak
igortzen dituen izpi ultramoreetatik. Eta baita beste eragile batzuetatik ere. Imajinatzen nolakoa litzatekeen bizia atmosfera hau ez bagenu? Horrelakoa ez, hori ziur. Agian planeta hila izango litzateke...

Oxigenoa ingurunetik zeluletara

2005/06/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Atmosferaren eta bizidun guztien artean gertatzen den elkarrekintza garrantzitsuenetako bat, bizidunentzat bederen, gasen trukea da; arnasketa, alegia. Arnasketa hori, baina, oso bitarteko desberdinen bidez egiten da. Gainera, bizidun askok bitarteko bat baino gehiago erabiltzen dituzte.

Aireak pisatu egiten du!

2005/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Eseri, ez zaitez nekatu. Gainean airearen pisua daramazu. Gau eta egun; astegunetan nahiz asteburuan. Atmosfera ezin da jaso kaxa baten barruan, ezin da bildu desagerrarazteko. Eta, jakin ezazu: atmosferako gas gehiena inguruan daukazu.

Zerura joan nahi dut

2005/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Hegan egiteko ahalmenak betidanik liluratu du gizakia. Oinak lurretik altxatu eta erortzen ikusi behar ez izatea askoren ametsa izan da. Eta ez bakarrik zeruan askatasuna bilatzen zutenena; zientzialariek ere ukitu nahi izan dute zerua. Ukitu, neurtu eta, ulertzearen bidetik, harekin gozatu.

Zer eguraldi egingo du bihar?

2005/06/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Biharamuneko planak egin edo, gutxienez, zer jantzi erabakitzeko, guztiok jakin nahi izaten dugu eguraldiaren iragarpena. Telebistara, irratira, Internetera edo egunkarietara jo ohi dugu hurrengo egunean zer eguraldi egingo duen jakiteko. Baina inor gutxi fidatzen omen da eguraldi-iragarleen lanaz.

Non dago Ipar poloa?

2005/06/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ipar poloa Lurrean iparralderen dagoen puntua dela esango genuke, asko pentsatu gabe. Ez da hain sinplea, ordea. Ekainaren 1ean Ipar polo magnetikora iritsi zireneko urteurrena betetzen da; James Clark Ross-ek lokalizatu zuen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila