Gorputzaren alarma-seinaleak

Agirre, Jabier

Medikua eta OEEko kidea

Geure gorputza makina guztiz konplexua eta zehatza da. Horrexegatik, bere funtzionamenduan zerbait aldrebesten denean, SOS mezu bat bidaltzen digu. Noski, seinale horrek ezer gutxi balio du interpretatzen ez badakigu.

Kontua ez da autodiagnostikatzea, are gutxiago automedikatzea, bi eginkizun horiek medikuaren ardura dira eta. Horrexegatik, kasurik gehienetan emango dizugun gomendioa medikuarengana joatea izango da.

Baina, hala ere, komeni da gorputzak bidaltzen dizkigun seinale horiei adi egotea. Buruko mina, bizkarreko edo sabeleko mina, beherakoak, zorabioa, ondoeza, sukar-apur bat, apetiturik eza, nekea, ahuldadea, hanka puztuak, eta beste hainbat sintoma... Agian ez da izango bere horretan etorri bezala joango den garrantzirik gabeko ondoeza besterik, baina beste sintoma batzuei lotuta arazo larriago baten hasiera izan daitezke.

Beraz, horrelako sintomak agertzen direnean, arretaz kasu egin behar diezu, adin egon, ea bakarrik agertzen diren edo beste asaldura batzuekin batera datozen ikusteko. Eta galdera jakin batzuk egin beharko dizkiozu zeure buruari. Gero medikuarengana joan eta zer sentitzen duzun adieraziko diozu, modurik ahalik eta zehatzenean. Hortxe dauzkazu gakoak, gerora larriagoa izan daitekeen gaitza detektatu eta garaiz tratatzen hasi ahal izateko.

Hurrengo taulan daukazu gorputzaren zenbait seinaleak ulertzeko gida txiki bat.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila