Erreportajeak

Artoaren arotik atzera begira

2005/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Konkistatzaileak eta haien ondorengoak Ameriketatik itzuli zirenean, patata, tomatea, artoa, babarruna, piperra, tabakoa eta beste hainbat produktu ekarri zituzten. Hemen ez ziren ezagutzen landare haiek, eta denbora pasatu zen landatu eta jaten hasi arte. Baina erabateko iraultza ekarri zuten.

Koilarakadatxo bat gatz iododun

2005/10/01 Belaustegi Irazabal, Ainara - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Iodo-gabeziak gaitz ugari eragiten ditu munduan barrena. Eginahalak egin ditu gizakiak nolabaiteko konponbide bila, eta, azkenean, badirudi bide egokia hartu duela: dietan gatz iododun apur batekin nahikoa omen.

X kromosoma argitara

2005/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Aurtengo udaberrian, X kromosomaren sekuentzia osoa argitaratu dute Nature aldizkarian. Agidanez, lorpen handia da; izan ere, sexu-kromosometako bat da X kromosoma. Dituen geneak identifikatzen eta haien zeregina argitzen ari dira orain ikertzaileak. Beraz, kromosoma deskodetu dute, bai, baina bidaia hasi besterik ez dute egin.

Y kromosoma, gizona izateko giltza

2005/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Mutil jaio edo neska jaio, pertsona baten bizitza erabat desberdina izango da. Argi dago zein diren bien arteko alde fisiologiko nagusiak, zailagoa da jakitea garunean alderik dagoen edo ez, eta ia ezinezkoa da azaltzea zergatik iruditzen zaigun izaeran ez dutela zerikusirik. Baina zientzialariek lortu dute jakitea zein den sekretua mutil edo neska jaiotzeko. Giltza gene bakarra da, nonbait.

Itsas zaldiak: aita ‘haurdun’

2005/10/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Itsas zaldia arrain berezia da. Animalia-espezie gehienetan ez bezala, emeak arrari pasatzen dizkio arrautzak, hark ernaldu eta barruan eraman ditzan. Alegia, itsas zaldi arra geratzen da ‘haurdun’.

Pozoiak eztia eta eztena

2005/10/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Esperientziak eta halabeharrak irakatsi zion gizakiari pozoia duten gauzak identifikatzen: sugegorria, hagina, heriotzorria, kuleto faltsua... Baina, pozoiak ezagutzeaz bat, horiek erabiltzeko tentazioari ezin eutsi izan zion: etsaia hiltzeko ere balio zuten. Pozoien xarma ez zen hor geratzen, ordea; egoki erabiliz gero, sendagai bilaka zitezkeen, edo plazera eman. Pozoiak bi alde ditu, antza: eztia eta eztena.

Hegaztien gripea, pandemiaren arriskua

2005/10/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea
Zientzialari askok diote ez dutela gizartea larritu nahi, baina onartzen dute pandemia bat jasateko arriskuan gaudela.

Haizearen radarra

2005/10/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Radar hitza entzutean, errepidean edo aireportuetan trafikoa zaintzeko erabiltzen diren tresnak datozkigu burura, baina radarrak hainbat motatakoak izan daitezke, eta erabilerak ere asko izaten dituzte. Klimatologian erabiltzen direnen artean badira, esaterako, haizearen profila egiten duten radarrak.

Bizkaiko sare hidrometeorologikoa

2005/10/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Urik gabe ezinezkoa da bizitzea. Ondasun oso baliotsua da, eta ezinbestekoa gizakiaren jarduera guztietarako. Baina kalte konponezinak ere egin ditzake urak. Eta Bizkaiak ere jasan izan ditu noizbait kalte horiek, hala nola, ibaien gainezkatzeak eta lehorteren bat edo beste; eta, noski, baita lehorte-garaiak berarekin dakartzan ur-murrizketak ere. Horri guztiari aurre egiteko, sare hidrometeorologikoa ezarri zuen martxan Bizkaiko Foru Aldundiak, eta, urtetik urtera, sare hori hedatzen ari dira.

Katalizatzaileak garbitzaile

2005/10/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Maiz irakurri dugu konposatu organiko lurrunkorrek atmosferari eta gizakiari kalte egiten diotela. Hain zuzen ere, konposatu kaltegarri horiek atmosferara isuri aurretik garbitzea da Leioako ikertzaile-talde baten helburua. Industriak isurtzen dituen konposatu organiko lurrunkorrak dira haien jomuga.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila