Erreportajeak

Maisuaren jokaldia

2006/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Beti irabazteak ez du grazia handirik. Horregatik ez da artzain-jokoa kirol nazionala; erraza da jakitea zer egin inoiz ez galtzeko. Behin ikasita, munduko aditu handienaren kontra ere joka liteke partida bat galtzeko arriskurik gabe. Ederra litzateke horrelako zerbait izatea xakean jokatzeko ere. Bada, matematikaren arabera, badago, eta ez bakarrik xakerako, baita beste joko askotarako eta jokoen antzera funtzionatzen duten hainbat jardueratarako ere.

Begiratu batean, munduaz jabetu

2006/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ez da erraza mundua esferikoa izanik bi dimentsiotan irudikatzea. Beti egongo da ezaugarriren bat desitxuratuta. Horrek, ordea, ez ditu ezinbestean okerrak edo txarrak egiten mapak. Alderantziz, desitxuratzeak mapa esanguratsuak egiteko balio dezake. Adibidez, Worldmapper egitasmokoek herrialdeen azalerak desitxuratzen dituzte, mapan adierazi nahi duten faktorearen arabera. Emaitza: begiratu batean ulertzen diren irudikapenak.

Mahai bihurtzen den harria

2006/12/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Zubia Gallastegi, Bego - Elhuyar Zientzia

Billarrean jokatzen dutenek badakite zein garrantzitsua den billar-mahaia bera. Xafla bakar batek osatzen du mahai osoa, arbelezko xafla bakar batek. Arbel hori nola lantzen den, eta xafla bakar batean eta hautsi gabe nola ateratzen duten ikusteko ez dago urrutira joan beharrik. Izan ere, Beasaingo Arriarango harrobian egiten dute hori.

Hibridoaren sekretua

2006/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Nekazariek ondo dakite hazi hibridoek uzta hobeak ematen dituztela, nahiz eta asko antzuak diren. Hibridoak genetikoki desberdinak diren gurasoak gurutzatuz lortzen dira, eta bereziak dira aurrekoak baino ezaugarri hobeak dituztelako, batez ere lehenengo belaunaldian. Zientzialariek, baina, ez dakite zergatik gertatzen den hori. Berriki, arto hibridoaren misterioa argitzeko pauso garrantzitsuak eman ditu Iowako Unibertsitateak.

WiMAX: iraultzaren iraultza

2006/12/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Oraindik ez gara atera WiFi deritzon iraultzatik: etxeetan, jatetxeetan, eskoletan edo aireportuetan kablea alde batera utzi dugu Internetera konektatzeko. Eta uhinen bidezko teknologia aurreratuago eta indartsuago bat prest dago jada Euskal Herrian: WiMAX du izena. WiFi teknologiak bulego osoa edo etxe osoa Internetera konektatua izateko aukera ematen du; WiMAX teknologiari esker, berriz, hiri osoak edo elkarrengandik hurbil dauden herriak konektatu ahal izango dira Internetera.

Onddo jangarri baten genoma lehenengo aldiz agerian

2006/12/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Giza genoma, txinpantzearen genoma edo laborategiko arratoiaren genoma sekuentziatu dutela auskalo zenbat aldiz entzun edo irakurri dugun albistegi nahiz aldizkarietan. Genomari buruzko berriak gero eta ugariagoak dira, eta, ildo berari jarraituz, onddo jangarri baten genomaren sekuentziazioa lehenengo aldiz egiteko proiektua ere abian da jadanik.

Eguzki-energia fotovoltaikoa eta nanozientzia Cidemcon

2006/12/01 Machado GarcĂ­a, Maider - Fisikan doktorea

Fotovoltaiko kontzeptuak argi-elektrizitatea esan nahi du, hitzez hitz. Eguzki-teknologia fotovoltaikoaren oinarrizko printzipioak XIX. mendean sortu ziren. Dena den, 50eko eta 60ko hamarkada arte ez ziren erabili eguzki-zelulak energia sortzeko. Hasiera batean teknologia hori espazioko aplikazioetarako garatu zuten, aplikazio elektronikoetarako silizioaren teknologian emandako pausoei esker.

Zelularen muina eta espazio zabala, Nobel sarietan

2006/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Dagoeneko jakina da nori emango dizkieten Nobel sariak. Sari-banaketa, beti bezala, abenduaren 10ean izango da, baina urriaren lehen egunetan jakinarazi zituzten sarituen izenak. Izenak bakarrik ez, baita zergatia ere. Eta inork gutxik jarriko du zalantzan saria merezi dutenik, aurkikuntza benetan garrantzitsuak izan baitira denak.

Animalia-ereduak

2006/11/01 Lasa Oiarbide, Aitzol - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Medikuntza-ikerketan, animalia-ereduak erabiltzen dira, beste hainbat metodo eta teknikarekin batera. Animalia-eredu horien artean, batzuk klasiko bihurtu dira, asko erabiltzen direlako, edo aspalditik ezagutzen direlako. Ereduak erabiltzen dira prozesu konplexuak erraztu eta haiek hobeto ulertzeko.

Estalki jangarriak, etorkizuneko bilgarri

2006/11/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Azken urteotan, gero eta elikagai osasuntsuago eta ekologikoagoak eskatzen dituzte kontsumitzaileek. Horren harira, ikertzaileek bilgarri-sistema berriak garatzen dihardute, elikagaien balio-bizitza luzatuko dutenak eta, aldi berean, birziklagarriak izango direnak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila