Erreportajeak

Nobel sarietan, zientzia nagusi

2007/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Alfred Nobelek bost arlo aukeratu zituen bere izena daramaten sarietarako: Fisiologia edo Medikuntza, Fisika, Kimika, Literatura eta Bakea. Urriaren hasieran, astelehenetik ostiralera, ordena horretan jakinarazten du Nobel Fundazioak nor sarituko duten arlo bakoitzean. Beraz, aurrena zientzietako sariak izaten dira albiste, eta gero gainerakoak. Aurten, baina, arlo denetan ageri dira zientzia-gaiak.

Zientzia eta teknologia esku-eskura

2007/11/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Urtero bezala, azaroarekin batera dator Zientzia eta Teknologiaren Astea. Hainbat egunez, arlo horretan interesa duena asetzeko eta, agian, ez duenaren jakin-mina pizteko hitzaldiak, erakusketak, jardunaldiak, lehiaketak eta abar egingo dira mundu guztiko hirietan. Zientzia eta teknologia kalera ateratzea da helburua, nahi duenaren eskura jartzea.

Web 2.0: zu ere sortzaile

2007/11/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Orain dela ez denbora gehiegi, Internet eduki estatikoek osatzen zuten, baina, denbora pasatu ahala, elkarreragina eta eduki dinamikoak ari dira amarauna ehuntzen. Horri eta Internet eta banda zabala enpresetan zein etxebizitzetan hedatzeari esker, Internet, hasiera batean zen informazio-biltegi erraldoia ez ezik, aplikazio-meta itzela ere bada egun.

Patataren urtea, merezimendu osoz

2007/11/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Patata elikagai umila da, ezin esan delicatessen bat denik. Baina mendeak dira mundu osora zabaldu zela, eta, denbora horretan, milioika eta milioika lagunen gosea ase du. Hori dela eta, ez dago aitzakiarik jartzerik Nazio Batuen Erakundearen ekimen honi: 2008an Patataren Nazioarteko Urtea ospatuko da. Une egokia da, beraz, patataren historiari eta egungo egoerari erreparatzeko.

Ozeanoak behatzen, klima-aldaketaren zeinuen bila

2007/11/01 Fischer, Albert - UNESCO--IOC Programako aditua eta ozeanografia-ikertzailea

Ozeanoek Lurraren % 70 baino gehiago estaltzen dute. Eta klima-sistemaren zati nagusi izanik, atmosferarekin eta lurrarekin elkarreraginean daude. Klima-sisteman, beroa metatzeko gaitasun ikaragarria dute ozeanoek: airearekin konparatuz, itsasoko urak kilogramoko lau aldiz energia gehiago xurgatzen du gradu zentigradu bat berotzean. Horrenbestez, ozeanoen azaleko hiru metroetan atmosfera guztian adina bero-energia dago. Horregatik, beroa garraiatzeko funtsezko bidea dira ozeanoak.

Jasangarritasunaren leloa lau haizeetara Bizkaian

2007/11/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Garapen jasangarria asko erabilitako hitza da benetan. Irratian, telebistan nahiz egunkarietan hamaika aldiz entzun edo irakurri ditugu kontzeptu horrekin loturiko albisteak, hala nola duela hamabost urteko Rioko Gailurrari buruzkoa. Dena den, ez pentsa kontzeptua bera zaharkitua geratu denik. Moda-modakoa izaten jarraitzen du, eta horren adibide da Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazi berri duen egitasmoa. Nolabait, kontzeptu horren xehetasunak erakutsi nahi dizkie herritarrei.

Hegaztien artean murgilduta

2007/10/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Hegaztiak hegan ikustean, bati baino gehiagori piztuko zitzaion hegan egiteko gogoa, ziur. Demagun norbaitek horretarako aukera ematen digula, eta hegan egiteko modu bat aukeratzeko esaten digula. Zein aukeratu? Izan ere, hegaztien artean modu asko daude hegan egiteko: batzuek etengabe mugitu behar dituzte hegoak gora eta behera; beste batzuk, berriz, hegoak zabal-zabal ireki eta biraka aritzen dira, airean zintzilik egongo balira bezala, hegoak ia mugitu gabe.

Hidrogenoa karbonozko loreetan

2007/10/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Badira karbonozko lore ñimiño batzuk, CO 2 -rik xurgatzen ez dutenak, baina gas horren isuriak murrizten asko lagun dezaketenak. Izan ere, hidrogenoa xurga dezakete, eta hidrogeno hori oso baliagarria izan daiteke, gero, energia-iturri garbi gisa erabiltzeko. EHUtik koordinatutako nazioarteko ikertzaile-talde bat lore horiek ikertzen aritu da.

Perretxikoen garaia

2007/10/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Perretxikozale gehienak udazkena iristeko irrikan izaten dira, otarra hartuta lurrak ematen duen fruitu preziatuenetako bat biltzera joateko. Zale amorratuak udaberrian eta udan ere ibili ohi dira, baina udazkeneko hitzorduan ez dute huts egingo: mendian gora eta behera ibiliko dira, urtero bisitatzen dituzten txoko ezkutuetan, baso eta zelaietan, perretxiko bila. Izan ere, urrezko garaia iritsi da; eta eguraldiak laguntzen badu, eta hego-haizeak zapuzten ez baditu, behinik behin, perretxikoz beteko dira bazterrak.

Sputnik-ek 50 urte

2007/10/01 Txintxurreta Agirre, Arantxa - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Lehen satelite artifiziala bidali zutela 50 urte betetzen dira aurten. Sputnik-1 ( bidaia-lagun , euskaraz) 1957ko urriaren 4an bidali zuten espaziora errusiarrek, eta hala hasi zen espazioa konkistatzeko lehia. Hainbat gertaera soziopolitikok sortu zuten Sputnik, eta haren sorrerak aro berri bat ekarri zuen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila