Erreportajeak

Neuronak programatzen

2007/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Eragiketa matematikoak egiteko, garuna baino azkarragoa da ordenagailua; milioika kalkulu egin ditzake garuna kalkulatzen hasterako. Baina kalkulu-abiadura ez da makina batean bilatzen den gauza bakarra; egin ditzakeen lan-motek ere badute garrantzia. Ordenagailu batentzat, abstrakzioa eskatzen duen ia edozein lan oso zaila da. Aurpegi bat ezagutzea, adibidez. Zaila bai, baina ez ezinezkoa; ordenagailuak garun baten antzera egiten badu lan, gauzak aldatu egiten dira.

Nuklearrik... bai?

2007/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Energia nuklearraren alde, edo aurka? Azkenaldian, eztabaida berpiztu egin da, energia-arazoaren irtenbidea zentral nuklearrak jartzea izango dela uste baitute zenbait adituk. Eta arrazoiak ematen dituzte: ekonomikoak, ingurumenekoak eta politikoak, besteak beste. Ikusteko dago nahikoa izango diren gehiengoaren iritzia aldatzeko eta zenbateko eragina izango duen horretan krisiaren larritasunak, baina, dagoeneko, industria nuklearra etorkizunera begira jarri da.

Beltzetik berderako bidean

2007/12/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Ikatza energia-iturri garrantzitsua izan zen, da eta izango omen da. Hala diote adituek, etorkizunean handitu egingo dela ikatzaren garrantzia. Baina, horretarako, ikatzaren arazo nagusia konpondu beharko da lehenik: dagoen erregai zikinenetakoa izatetik, garbi izatera pasatu beharko luke: beltzetik berdera. Horretan dihardute buru-belarri ikertzaileek. Ez da erronka makala.

Umetoki-lepoko minbizia prebeni daiteke?

2007/12/01 Basaras Ibarzabal, Miren eta Arrese Arratibel, Elixabete -

Minbizi hitza entzute hutsak beldurtu egiten gaitu. Maiztasunari dagokionez, umetoki-lepoko minbizia da emakumeetan gehien agertzen den bigarren tumore-mota, bularreko minbiziaren atzetik. Urtean 500.000 kasu berri detektatzen dira, eta egunean 650 emakume hil, horietatik % 80 garabidean dauden lurraldeetan. Espainiako estatuan, prebalentzia txikia da: urtean 2.000 kasu berri detektatzen dira.

Polimero piezoelektriko berriak

2007/12/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Material adimendunen definizio argirik ez badago ere, oro har, kanpoko estimulu bati erantzunez bere propietateren bat edo gehiago aldatzen dituzten materialei ematen zaie izen hori. Horien artean sartzen dira material piezoelektrikoak.

Leonhard Euler, 300 urte

2007/12/01 Duoandikoetxea Zuazo, Javier - EHUko matematika irakaslea

Nor dira matematikaren historiako bost pertsonaiarik handienak? Adituei galdetu, eta baliteke adostasunik ez egotea ordenan, baina izen batzuk zerrenda guztietan agertuko dira. Horietako bat, zalantzarik gabe, Leonhard Euler da. Joan den apirilaren 15ean bete ziren 300 urte Euleren jaiotzatik, eta izan dira mundu zientifikoan eta haren jaioterrian zenbait ospakizun mendeurrena gogoratzeko. Hala ere, ez zenuten hedabideetan horren berri aurkituko. Musikarako Bach edo Beethoven izan zirenen neurrikoa izanda ere, oso ezezagun da Euler mundu zientifikotik at.

Bai itxura ona!

2007/12/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Laranjak, kiwiak, melokotoiak, marrubiak, gereziak, meloia, masustak... zer gozoak diren fruituak, batez ere puntu-puntuan harrapatzen baditugu! Ezagutzen ditugun fruituetan, badakigu desberdintzen noiz dauden onduta eta noiz ondu gabe, eta zein den jateko memento aproposena. Denbora ere izan dugu hori ikasteko; hain zuzen, ehiztari-biltzaile ginenetik biltzen ditugu fruituak.

Itsas hondoa, unibertso goria

2007/11/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

1960ko hamarkadan, espazioaren konkista puri-purian zegoen. Estatubatuarrek eta errusiarrek lasterketa zientifiko eta teknologiko bat jokatzen zuten, nor iritsiko urrutiago, nork aurkituko mundu harrigarri gehiago espazio zabalean. Baina, garai berean, artean esploratu gabeko beste unibertso bat ikertzen hasi ziren zientzialari batzuk. Eta oinekin zapaltzen dugun mundua ulertzeko gako batzuk itsas sakonean zeudela ikusi zuten.

Zelula amak, bihotza sendatzeko

2007/11/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Zelula amen ahalmen terapeutikoak arreta handia eta ahalegin asko bildu ditu azken urteotan adituen artean. Esaterako, duela urte batzuetatik, hankatik erauzitako zelula amak erabiltzen dira bihotza sendatzeko. Egun, teknika hori bera emaitza oraindik ere itxaropentsuagoekin datorrela esan liteke.

e zenbakiaren bila

2007/11/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

"Matematika leku guztietan dago" esaldia askotan entzun dugu denok. Garrantzi handia duela jakin badakigu, baina, ez denez begi-bistakoa, inor gutxi ohartzen da horretaz. Horixe bera gertatzen zaio gure protagonistari, matematikan asko erabiltzen den e zenbakiari: leku askotan agertzen da, oso garrantzitsua da, baina gehienek ez diote erreparatzen, ez baita agerikoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila