Erreportajeak

Landareen bidez ura garbi-garbi

2008/01/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Uretako landareek gaitasun handia dute inguruko uretatik haientzako elikagai diren osagaiak (mantenugaiak) hartzeko, eta, beraz, uretatik kentzeko. Herri eta hirietan sortzen diren ur zikinak osagai horietan aberatsak izaten dira. Zergatik ez erabili, bada, landareak ur horiek garbitzeko? Horra fitoarazketaren gakoa.

Algoritmo genetikoak, soluzio egokienaren bila

2008/01/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Algoritmo genetikoak eboluzio biologikoa imitatzen duten programazio-teknika bat dira, eta ohiko metodoen bitartez askatzen oso zailak edo ezinezkoak diren problemak ebazteko erabiltzen dira. Ez dakite oso ondo zergatik, baina ohiko teknikek huts egiten duten problemetan funtzionatu egiten dute; beraz, gero eta gehiago erabiltzen dira arazo praktikoei irtenbidea emateko.

Saia eta ardia: ipuin deserosoa denontzat

2008/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ustez, saiek ez diote eraso egiten ganaduari bizirik dagoenean, baina horrelako erasoak salatu izan dituzte hainbat abeltzainek. 2007an nabarmen ugaritu dira horrelako salaketak, eta abeltzainak, biologoak eta agintariak kezkatuta daude, talde bakoitza bere ikuspuntutik.

Karbonozko auto arinak

2008/01/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Gero eta gehiago hitz egiten dute klima-aldaketaren balizko irtenbideei buruz: poluzio-iturrien ondorioak berehala gutxitu behar dira, eta hartu beharreko neurriak eta araudiak hainbat eremutara ari dira zabaltzen. Automobilgintzaren sektoreari ere iritsi zaio bere txanda.

Arrezifeko arrainen haurtzaro gogorra

2008/01/01 Bengoa Ruigómez, Mª Victoria - Biologian doktorea
Santiago Usabiaga, Eduardo - Getxo Aquarium

Koralezko arrezifeak munduko ekosistema zaharrenetakoak dira, eta biodibertsitate handienetakoa dute. Orain dela 2.000 milioi urte baino lehenago agertu ziren, eta gaur egungo zenbait arrezifek 150 milioi urte dituzte. Animaliek sortutako egiturarik handienak dira, eta espaziotik ere ikus daitezke. Itsaso tropikaletan hazten dira, azaleraino. Cnidaria filumeko polipo txikien koloniek koralak sortzen dituzte. Ehunetan alga zelulabakarrak (zooxantelak) izatea da koralen ezaugarri nagusia; mikroalga horiek bakarrik ahalbidetzen dute koral-egitura ederrak garatzea; 2.500 kilometro baino gehiago dituen Australiako koral-hesia da horren adibide.

Atzamarren eskura

2008/01/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Objektu bat ikusi, eta hura ukitu nahi izatea erreakzio naturala da oso; ikusitakoa gustukoa dugunean, batez ere. Gauzak geure eskuez egitea eta manipulatzea gustatzen zaigu. Teknologia berrien munduan, gehienetan, botoiak, teklatuak eta saguak daude ukimenaren eta ekintzaren artean. Baina, ukipen-pantailei esker, gauza asko egin daitezke bitarteko horiek gabe; zuzenean, geure eskuez eta atzamarrez.

Nola sortzen dituzte GPS mapak?

2008/01/01 Urruzola Arrate, Manex - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Lurraren inguruan orbitan dabiltzan sateliteen konstelazioa da GPSa --Global Positioning System--. Sateliteen seinaleak jaso eta Lurrean duten kokapena zehazten dute berehala GPS nabigatze-tresnek. Hala, mugimendu guztien jarraipena denbora errealean egiten da. Ibilbiderik onena aurkitzen laguntzeko, memoria-txarteletan dauden datu kartografikoak eta mapak erabiltzen dituzte nabigatze-tresnek. Izan ere, barruan daramatzaten maparik gabe, GPSak ez lirateke ezertxo ere izango.

Barrualdearen argazkia ultrasoinuekin

2008/01/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Begiz ikusten diren eta azaleratzen diren gaixotasunekin, sendagileek erraz erabaki dezakete zer gaixotasunen aurrean dauden; azaleratzen ez direnekin, ordea, teknologiak urteetan garatu dituen teknikak erabili behar dituzte, nahitaez. Nork ez ditu ezagutzen, esaterako, ekografiak?

Soinuzko mundu bat

2007/12/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Zetazeoak lurretik uretara bueltatu ziren ugaztunak dira. Eta primeran egokitu dira, oso ingurune desberdina izan arren. Soinuaren erabilera izan da ingurune berria konkistatzeko erabili duten armetako bat. Zetazeoen mundua soinuz betetako mundu bat da.

Hibernazioa, denbora eteteko

2007/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Oraingoz, ezinezkoa da pertsonen barneko ordularia gelditzea edo moteltzea. Medikuntzan, baina, oso baliagarria izango litzateke: metabolismoa apalduta, gorputzaren tenperatura jaitsita eta arnasa eta taupadak ia etenda, pazienteak luzaro iraun ahal izango luke oxigenorik eta janari-edaririk gabe. Zientzia-fikzioa dirudien arren, hori lortu nahian dabiltza hainbat ikertzaile, eta dagoeneko eman dituzte lehen pausoak bide horretan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila