Dagoeneko gerra, militarren eskuetan soilik egotetik fisikari, kimikari eta biologoen esku ere egotera pasatu da, hauek gaur eguneko benetako estratega bilakatu direlarik. Gas paralizatzaileak zein aluzinogenoak, hala toxinak nola birusak arma modernoen artean kokatu behar dira.
Hainbat pertsonari beste pertsona baten giltzurrun, gibel edo bihotza transplantatu diotela sarritan entzun dugu eta ohituta gaude horretara. Baina zer esan garunaren transplanteaz?
Zuntz begetalaren garrantzia ez du inork ukatzen eta gure artean gero eta gehiago kontsumitzen da. Jan-neurri orekatu eta osasuntsuan zuntz begetalaren presentzia ezinbestekoa dugu. Baina zertan oinarritzen da bere eragin lagungarria?
Zientzilariek ereduak behar dituzte beren teoriak frogatu ahal izateko eta injineruek ere bai, beren diseinuak garatzeko.
Azken aldian ereduak simulatu egiten dituzte, horretan ordenadoreen laguntza dutelarik. Gero eta ordenadore ahaltsuagoen eske ari dira, horrela simulazioak errealitatearen antz handiagoa izan dezan.
Memoria lantzeko joko ugari dago, baina hemen aukeratutako hau izan daiteke ezagunenetako bat. Jokoa normalean kartoizko edo zurezko pieza batzuez osatzen da. Pieza bakoitzak irudi bat darama eta irudi bakoitza bi piezatan egoten da. Zertan datza jokoak?
Iparrameriketan NASP (National Aero Space Plane) deritzon proiektua onartu dutenez gero, hegazkin espazialaz asko hitz egiten da. Oraingoz ordea, proiektu eta ideia hutsa da hegazkin espaziala, egia bihurtu arte injineruek oztopo asko gainditu beharko dutelako.
Jakina denez XX. mendearen hasiera aldean ALBERT EINSTEINek Erlatibitate Teoria-ren bere "Teoria Berezia" (1905) eta "Teoria Orokorra" (1916) izeneko ikerlanak plazaratu zituenean, mundu makroskopikoan pentsamolde-aldaketa gertatu zen. Teoria honek irauli egin zuen Newton-en mekanika klasikoa eta Fisikaren Aro berria jaio zela esan genezake.
XIX. mendearen bukaeran fenomeno mikroskopioak —espektroak batez ere— ikertzean mundu makroskopioa deskribatzeko legeek porrot egin zutela jakinda, mundu mikroskopikoaren fisika garatzeko mekanika berria behar zela konturatu ziren fisikariak. 1925.ean ERWIN SCHRODINGERek mekanika berri horren oinarriak finkatu zituen, Uhin-Mekanika jaio zelarik. Uhin-Mekanika, Mekanika Kuantikoaren lehenengo formulazioa izan zen.
Beraz, Erlatibitatearen-Teoria eta Mekanika Kuantikoa, XX. mendeko fisikaren lorpen handitzat hartzen dira. Edozein fisikariren ametsa, teoria biok batzen dituen teoria lortzea da.
Espazioaren konkista edo esplorazioari buruz berri asko izan ditugu azken hilabeteotan: onak batzuk eta ez horren onak besteak.