1988ko Nobel Sariak

1988.eko medikuntza eta fisiologiazko ,
fisika eta Kimikako Nobel sariak.

Botikagintza saritua

Gertrude Elion.

1988.eko medikuntza eta fisiologiazko Nobel Sariak James Black ingelesa eta Gertrude Elion eta George Hitchings iparramerikarrek irabazi dute. Beren lana eritasun arruntak tratatzeko botika berriak garatuz egin dute. Nobel Komitearen erabakiak saria zergatik eman zaien azaltzean, honela zioen: botiken bidezko tratamenduan eginiko aurkikuntza garrantzitsuengatik, aurkikuntza hauek botika berrien garapenera bultzatu dute.

George Hitchings-ek, nahiz eta 83 urte izan, lanean dihardu.

James Blackek

Londreseko King's College Hospital delakoan egiten du lan eta farmakologia analitikoaren aitatzat jo liteke. Berak diseinatu zituen bihotz-erasoak dituzten gaixoak tratatzeko erabiltzen diren lehenengo betablokeatzaileak. Geroago, betablokeatzaileak diseinatzeko erabili zituen printzipio berberak erabiliz, ultzera gastrikoak tratatzeko erabiltzen diren H2 antagonistak diseinatu zituen. Horietako bat zimetidina ( Tagamet da izen komertziala), munduan gehien saltzen den botiketako bat da.

Beste bi ikerlariek, Gertrude Elion eta George Hitchings ek alegia, Burronghs- Wellcome enpresaren laborategietan egiten dute lan eta 1945. urteaz gero elkarrekin dihardute lanean. Beren helburua, giza zelula kantzerigenoek, giza zelulek eta mikroorganismoen zelulek azido nukleikoak desberdin sintetizatzen dituzten ikustea zen. Sintesi hauek interferitzen dituzten subtantziak aurkitzea zen azken helburua.

James Black.

Beren lanak malaria, leuzemia, hezurreria, herpesak eta transplantatutako organoen errefusatzeak tratatzeko botiken garapenera bultzatu du.

Partikulen fisika saritua

Aurtengo Nobel Saria hiru fisikari iparramerikarrek lortu dute: Melvin Schwartz, Jack Steinberger eta Leon Lenderman ek. Saria duela hogeitamar urte Brookhaven-eko partikula-azeleragailuan eginiko lanagatik jaso dute. Nobel Akademiak argitaratutako oharrak honeka justifikatzen zuen saria: hirurok garatutako saioak, ikerketa-aukera berriak eskaini zituen materiaren barne-egitura eta dinamika aztertzeko.

Schwartz.

Hiru fisikari hauek 1959.ean New York-eko Columbia unibertsitatean zihardutela burutzen zuten lana, Schwartz , taldeko gazteena zen (27 urte zituen orduan) eta berari bururatu zitzaion energia handiko neutrino-sortak indar nuklear ahularen izaera ezagutzeko erabiltzen. Indar nuklear ahula naturan dauden oinarrizko lau indarretako bat da. Beste hirurak indar nuklear bortitza, indar grabitatorioa eta indar elektromagnetikoa dira.

Lenderman.

Schwartz

ek pioi izeneko partikulak neutrino-iturri moduan erabiltzea proposatu zuen. Pioiak, energia handiko protoiak materiarekin talka egiten dutenean sortzen dira. Pioiek hala ere, azkar desintegratzen dira muoi eta neutrinoak sortuz. Schwartz ek protoi-azeleragailu batean pioi-kopuru handia sortzea eta hauek materia bloke handi batean zehar pasaraziz desintegratzen uztea proposatu zuen. Blokea nahikoa handia izanez gero, oso elkarrekintza ahula duten neutrinoek bakarrik zeharkatuko zuten. Pioiak, muoiak eta beste partikulak blokean geldituko ziren.

Saio hau egitean zera ikusi nahi zuten hiru fisikariek: ea pioiak desintegratuta sortzen den neutrinoa eta betadesintegrazioan sortzen dena berdinak ziren ala ez. Partikula-azeleragailuan sortutako neutrinoak nukleo atomikoekin nola erreakzionatzen zuten ikusita erabaki zezaketen auzia. Erreakzio honen ondorioz elektroi eta muoiak agertuko balira, neutrinoak mota berdinekoa izango lirateke. Muoiak bakarrik sortuko balira ordea, bi neutrino-mota (bata elektroiarekin erlazionatua eta muoiarekin erlazionatua bestea) egongo lirateke.

1960.ean burututako lan esperimentalean, 100 bilioi neutrino pasa ziren detektagailutik eta 51 erreakzio sortu zituzten. Kasu guztietan muoiak bakarrik sortu ziren eta ondorioz bi neutrino-mota zeudela erabaki zuten.

Kimikazko Nobel Sari polemikoa

Deisenhofer.

1988.ean Johann Deisenhofer, Robert Huber eta Hartmut Michel ikerlari alemanei emandako kimikazko Nobel Sariak, polemika sortu du zientzilarien artean. Saria ematea ez da zalantzan jartzen dena (saritu den ikerketa oso ona izan bait ba); saria jaso zuten guztiek merezi zuten ala ez erabakitzea baizik.

Fotosintesiaren bidez landare berdeek karbono(IV) oxidoa eta ura, oxigeno eta azukre bihurtzen dituzte. Fotosintesiak egiten du bizia posible gure planetan; beraren bidez sortzen bait da arnasketarako behar dugun oxigenoa. Hiru ikerlari alemanen lana zera izan da: fotosintesia posible egiten duen konplexu molekularraren egitura argitzea. Bakterio fotosintetiko baten mintzeko erreakzio-gunea erauzi dute eta kristalizatu ondoren X izpizko difrakzioa erabiliz egitura aztertu dute.

Michel.

Lana zatika egin dute. Michel ek zatirik zailean lan egin du: erreakzio-gunea erauzi eta kristaltzea lortzea. Lortutako kristalak Deisenhofer i eman zizkion egitura analiza zezan. Deisenhofer, Huber rek zuzendutako Kristalografi taldeko kide zen. 1985.ean ikerlariek, erreakzio-gunearen egitura osoa lortu zutela iragarri zuten.

Nobel Saria eman zaienean sortu da polemika. Batzuen ustez Huber i saria ematea ez da bidezkoa. Izan ere Huber ek, kristalografi saileko buru izanik, aurkikuntza iragartzen zuen artikulua sinatu besterik ez omen zuen egin eta lanean ez omen zuen parte hartu. Batzuek diotenez, Huber ek bere sailean argitaratzen diren artikulu guztiak sinatzen ditu nahiz eta ikerketan parte hartu ez.

Huber-ek saria merezi izan zalantzazkoa omen.

Beste batzuek, saria Michel i bakarrik eman behar zitzaiola diote; berak burutu bait du benetako aurkikuntza erreakzio-gunea kristalizatuz. Hauen eritziz besteek analisi kristalografiko arruntak besterik ez dituzte egin.

Beste batzuren ustez, sariaren izendapenean Michel en lanaren aitzindari izan daitezkeen beste biokimikari batzuk falta dira. George Feher iparramerikariaren izena aipatzen dute besteak beste.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila