Erreportajeak

Hormigoiaren gaitza

1989/02/01 Jauregi, Mariaje -

Gaixotasun berezi bat hormigoi armatuzko egiturei erasotzen ari da. Eraikin-, zubi- eta errepide-ondare europarraren erdia, hormigoi barruko altzairuaren korrosioa jasaten ari da. Armadurak erortzen ari dira eta berehalako konponketa behar-beharrezkoa da.

Landareen hilabetekaria. Otsaila

1989/02/01 Errekondo Salsamendi, Jakoba -

Sail hau landareen multzo zabalaren (zabalegiaren) hilabetekari antzeko zerbait izatea nahi nuke. Landareez hitz egin ohi dugunean, begi ezberdin askok egiten du so. Mundu itxi eta esklusiboegi hauek elkartzea zaila bada ere, nolabaiteko lokarriren bat eman nahi diegu sail honetan.

BITXIKERIA

Viet Nam-en basogintzan

1989/02/01 Kemf, E. -

Gerran suntsitua izan ondoren, eta munduko naziorik pobreenetakoa eta populatuenetakoa izanik, Viet Nam-ek bere inguru naturala berreskuratzeari ekin dio.

Osasuna goimenditan

1989/02/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Iazko urriaren hiruan bi mendigoizale gipuzkoarrek Anapurnako gailurra (8091 m) lortu zuten Himalaian. Bost lagunek osatzen zuten espedizioa (Txingu Arrieta, Juan Fernando Azkona, Joseba Ugalde, Fidel Olaizola eta Pablo Aldaik) eta taldean osasun-arazoen ardura zuen Juan Fernando Azkonarengana jo dugu goimendiak sortzen dituen osasun-arazoei buruz argibideak eman diezazkigun.

Martitzerako bidea

1989/02/01 Gluxko, B. -
Semenov, J. -
Gorxkov, L. -

Antzinatik Martitzez izan dugun interesa, beste planeta batean bizitza inteligentea aurkitzeko dugun ametsarekin egon da loturik. Hala ere, ez dugu egun gure eguzki-sisteman horrelakorik aurkitzeko itxaropenik. Baina Martitz orain ere gizakiari erakargarri gertatzen zaio, gure aldameneko mundua esploratzeko dugun zaletasunagatik. Ia mundu ezezaguna izateaz at, desberdina da seguru asko. Martitzi buruz askoz ere gehiago ikas dezakegu bere fenomeno natural liluragarriak aztertuz. Eginiko aurkikuntza askok gainera, gure planeta hobeto ulertzeko balioko dute.

Ikerketa-zentruaren barrenean

1989/02/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

1988. urtean Euskal Herriko ikerketa-zentruei buruzko sail berri bati hasiera eman genion. Orduan INASMET izan zen azalpenaren helburu eta gaur CEIT izango da. Geografikoki Donostiako Ibaeta auzoan hain hurbil dauden zentru hauek, badituzte beren ezaugarri propioak.

Geneak merkatu medikora heldu dira

1989/02/01 Joyce, Christopher -

Bioteknologi enpresa asko gure geneetan dautzan eritasunak diagnostika ditzaketen DNA-zundetan ari dira jokatzen orain beren etorkizuna

Garirik gabeko ogia

1989/02/01 Torrontegi, E. -

Mandiokarekin eta sorgoarekin ogia egiteko modu berriek Hirugarren Munduak duen gari-inportazioarekiko dependentzia murriz lezakete.

Marea gora/marea behera: energia garbia, baina garestia

1989/02/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Bretainian eta Normandian egun batzuk pasatzen ari ginela, turismoaren ikuspegitik hain fama handia duen Mont-Saint Michel bisitatzea erabaki genuen. Iritsi baino hiruzpalau kilometro lehenago gure helburua begibistan genuen. Irla bat zen, baina lurrez inguratutako irla. Inguruko lurrak badia handi baten hondoa zirudien, baina ez zen inondik inora ere itsasorik ikusten. Saint Michel-en gaztelu barnean ordu-pare bat igaro ondoren automobila hartzera abiatu ginenean, lehen lurrez inguratutako irla urez inguratuta zegoela ohartu ginen; hau da, lehen ikusten ez zen itsasoa begibistan genuen.

Zenbakiak

1989/02/01 Angulo, Patxi -

Zenbaki guztiak ez dira mota berdinekoak. Esate baterako 2 eta ¯-2 edo 3i eta -1. Horrexegatik beraien konplexitatearen arabera multzo desberdinetan sailkaturik daude eta zenbaki arruntak, osoak, razionalak, errealak eta konplexuak ditugu zenbaki-multzorik ezagunenak eta erabilienak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila