Bakteriologo aleman hau, Hanover inguruko Clausthal-Zellerfeld hirian jaio zen 1843.eko abenduaren 11n.
Hona hemen matematikan ikasten den lehen eragiketa: BATUKETA. Garai bateko irakasteko sistemaren arabera alabeharrez buruz ikasi behar izaten zen eta nekez bederen ikasten zen.
Programaren zatiak
Zur nobleen erabilerak historia luzea du arkitekturan eta zurgintzan. Oso preziatuak izan dira mendetan zehar, eta oraindik ere hala dira.
Gaur egun Moskuko Plaza Gorrian hegaxkin batek aurrez radarrak detektatu gabe lurrartu duela entzuten dugunean, erabat harritzen gara guztiok. Nola ez! Defentsa-sistemak porrot egin du kasu horretan, baina beste askotan ez da antzekorik gertatzen. Izan ere aspaldiko lehia da erasorako eta defentsarako bitartekoen artekoa.
Egunotan gertatzen diren eguraldi-aldaketa ustegabekoek, giza ekintzek eragindako berotegi efektua omen dute errudun. Dena den, berotegi efektua naturaren zati bat da, nahiz eta gizakiaren eraginak honen oreka kolokan ipini.
Gure ustetan zailtasuna beti ez dago pieza ugari duten buruhausleetan. Hemen agertuko direnak, pieza gutxi edukitzeaz aparte zuk zeuk egin beharko dituzu.
Io Jupiterren lau satelite galilearren arteko barrukoena da. Beraz, planeta inguratuz biratzen ari diren hamabost gorputzen arteko handienetakoa dugu.
Ultzera izatea gaur egun nahikoa arrunta da, zortzi pertsonatatik batek baduelako, edo eduki duelako edota etorkizunean edukiko duelako.
Piriniotako faunaren artean, eta ugaztunei dagokienean, beren liraintasuna eta izaera iheskorra dela eta, mendizale eta naturalista gehienen interesa bereziki kilikatzen duen espeziea dugu sarrioena. Hainbatetan lasterka ez eta hegan doala dirudien animalia bizi hau, goimenditako ugaztunen irudi bilakatu zaigu.
1988ko Azaroaren 25ean German Gimenez Doktore-Injineru J.ak (CAFeko Ikerkuntz Zerbitzukoa bera) Donostiako Goimailako Injineruen Eskola Teknikoko 22. promoziokoei Diplomak emateko burututako egintza akademikoan, burdinbidearen etorkizunari buruz oso hitzaldi interesgarria eman zuen. Euskal Herrian egun gai honek interes berezia duela ezin uka daiteke eta horrexegatik gure aldizkarian hitzaldi hori eskaintzea egokia iruditu zaigu. Hitzaldia, mintzatuaren eta idatzitakoaren artean dagoen estilo-desberdintasuna dela kausa, zenbait puntutan moldatu behar izan dugu eta baita neurri batean laburtu ere, bestela luzeegia izango zatekeelakoan.