Nekazaritza-sailaren ekintzen barnean, Luis Mari Etxeberria nekazal injinerua baserritarren gestio-lanetan ordenadoreak izan dezakeen garrantziaz aritu zen.
Erromatar zenbakiekin nola egiten ziren (edo dira) eragiketak?
Hepatitisa gibeleko erasana da; hantura-zeinuak ezaugarritzen duen erasana hain zuzen. Gaur egun usuena Hepatitis BIRALA da, baina badira hepatitis bakterianoak ere.
Ezaguna da gure Euskal Herrian dagoen natura aldetik aberats diren txokoen ugaritasuna. Eta jakina, hauetako asko ia ezezagunak dira gehienentzat. Gaur, hauetariko batean (Pagoeta Parkean hain zuzen) egin nahi genuke geldiunetxo bat.
Ordenadore pertsonaletarako informazio-metagailu iraultzailea dugu CD-ROM (Compact Disk-Read Only Memory) delako hau. Musikako Compact Disk-en itxura eta tamaina berbera ditu. Izan ere honen "ume" bait da.
Urodelo –edo Caudata– ordenean bildutako arrabio eta uhandreek, 300 espezie baino gutxiagoz osoturiko taldea eratzen dute, guztiak ipar-hemisferioan bizi direlarik. Animalia hauek, normalean, klima hotz eta epeletan bizi dira, eta gainerako anfibio bizidunekin konparatuz –anuro edo apodoekin alegia–, morfologikoki behintzat eredu primitiboari gehien hurbiltzen zaizkionak direla dirudi. Izan ere, kanpo-morfologiak, eta animalia hauek beren lokomoziorako jarraitzen zaizkion S-itxurako kurben higidura-ereduak, anfibio goiztiarrenak eta beren arbaso-arrainak gogora erazten bait dizkigute.
Zenbait datu-basetan kokatutako informazioa telefono bidez konektatutako terminaletatik kontsultatzea ahalbidetzen duen sistema informatikoa da.
Edozein testuk –honek ere bai, noski– izan du argitara aurretik zuzentze prozesu bat edo beste. Denok ezagutzen ditugu zerbait inprimarazitakoan inprimategitik buel-tan etorri ohi diren behin-behineko proba direlako horiek; behin-betiko alearen inpri-maketari ekin aurretik egileak edo, kontu handiz erreparatu eta txukun-txukun zuzen-du beharrekoa alegia. Hala ere, askotan –beti ez esatearren– zer edo zer itzuri egiten zaio zuzentzaile horren begiratuari, eta nekez aurkituko dugu inolako hutsik gabeko testurik.
Informatika, ordenadorea, mikroprozesadoreak, ... arrunt bihurtzen ari diren hitzak ditugu. Teknika horietan oinarriturik, hamaika aplikazio daukagu jadanik kalean. Ondorengo orrialdeetan, aplikazio berezi bat azalduko dugu; normaltzat hartzen ditugun ahalmen fisikoak murrizturik dituzten pertsonentzako laguntza teknikoen garapena, hain zuzen ere. Inguruaren kontrola
Inprentaren sorkuntzak hizkuntzaren tratamendua eta zabalkuntza irauli zuen moduan, mende honetan sortu den ordenadoreak horren pareko iraultza dakar. Etxeparek ospatu zuen euskarazko lehenengo liburuaren inprimatzea, baina oraindik ezin aurkituko dugu ordenadore bidez lehen testua aztertzea edo sortzea ospatuko duen Etxepare modernorik, nahiz eta oinarrizko zenbait lan euskararentzat egokitu diren.