Xake txinarraz ezaguna izan arren, oso bibliografia gutxi daukagu.
Indiatik etorri omen zen Txinara K. o. I. mendearen bigarren erdian. Garai hartako taula, piezak, eta mugimenduak desberdinak ziren.
Ezaguna da Jules Verne-k bere nobela batean Ilargira iristeko deskribatzen duen sistema. Kanoi handi batek jaurtikitako obus baten barruan iritsi ziren bere nobelan kosmonautak gure planetara. Ideia sinplea bezain burutuezina dirudi horrek. Izan ere batetik presioak espaziuntzia zanpatu egingo luke eta bestetik azelerazioak pertsonentzat jasanezinak izango lirateke.
Egungo janarien prozesaketak, armadek eta bidaiariek behar dituzten janari-kantitate handi, eramangarri eta osasungarritsuetan du oinarria. Prozesaketak gero, bizimodu modernoak behar duen janari-motaz hornitu du gizartea. 21. mendean, landareak lehenbizi laborategian hasiko direla dirudi eta elikagaiak irradiazioz kontserbatuko direla ere bai.
Hona hemen test gisa erabil litekeen nahaste-borrastea. Denetatik agertzen da: poxpoluak, txanponak, bolak, zenbakiak, pisuak, zirkuluak, behiak, dominoak, logikoak, kretarrak, hilobiak, eta abar.
Pasatu den azken hilabete honetan (martxoan) Eguzkia, bere aktibitatea medio, albiste izan dugu komunikabideetan. Adibidez, satelite bidezko transmisioetan sorterazi dituen anomaliak aipatu dira.
Azken aldian intsektizida biologikoak hasi dira erabiltzen. Beren artean aipagarrienak feromonak eta intsektizida mikrobiologikoak ditugu. Substantzia hauen abantailarik handiena beste bizidunengan eragin toxikorik ez izatea da.
Badirudi Euskal Herrian artelatza egotea ezinezkoa dela, baina hori ez da egia. Oraindik ere kostaldean zuhaizti polit batzuk badaude; azkeneko arrastoak dudarik gabe. Kontserbatu eta hobetu egin beharko genituzke.