Bere edertasunagatik, glaziareek duten interesagatik eta desagertzear dagoen bertako faunagatik, UNESCOk 1981. urtean Munduko Ondarearen Monumentu izendatu zuen.
Nahiz eta mundu guztiak gaur egungo tomateak zaporerik ez duela jakin, inork ez daki noiz galdu zuen. Zientzilariek fruta zaporetsuagoa lortzeko hainbat bide aurkituak dituzte.
Orain dela mende bat, makina isil honek energia elektrikoaren banaketarako aukera eman zuen. Gaur eguneko bizitzaren iharduera asko beraren menpekoak diren arren, teknologiaren heroi anonimoetarikoa izateari darraio.
Fusio nuklear hotza lortu zenaren berriak komunitate zientifiko osoa astindu zuen joan den Aste Santuan. Komunikabideetan ere oihartzun zabala izan du. Hitzetik hortzera ibili den gaia izan da. Eztabaida eta zalantzak hasierako une beretik sortu ziren. Aurkikuntza iragartzeko modua ez zen zientzilarien artean oso gustokoa izan. Guztiak gauza batean zeuden ados: Fleischmann eta Ponsek eginiko aurkikuntza konfirmatuz gero, gure zibilizazioaren oinarriak gutxienez lurrin-makinak adina astinduko zituela. Elektrokimikari horiek aurkitutako fusioa nuklear hotza den ala ez jakitea izan da hasierako kezken muina.
Bestalde, hasierako berotasuna hozten joan da azken bi hilabeteotan. Orain akaso, ikuspegi lasaiagotik azter daiteke arazoa, hastapeneko ustegabeak eta harridurak eragindako giro bero eta pizgarria moteldu delako. Gai honi buruzko hiru eritzi eskaini nahi dizkiogu euskal irakurleari orrialde hauetan. Batetik, Bertil Wilner fisikariak Nature aldizkarian argitaratutako ohar historiko bat transkibatuko dugu. Bestetik, Donostiako Kimika-Fakultatera jo dugu eta Pedro M. Etxenike fisikariari eta Toribio Fernandez elektrokimikariari eritzia eskatu diegu.
Arrasate herri dinamikoa dela edonork baiezta dezake. Herri honetan garatu den mugimendu kooperatiboak berebiziko garrantzia izan du; Euskal Herrian ezezik baita atzerriko zenbait herrialdetan ere. Ikerlan, dinamika horren fruitu berezia da.
Pilula edo ahotiko antisorgailua, 1960.eko hamarkadan komertzializatu zen lehenengoz. Geroztik eztabaida handiak izan dira bere inguruan eta denetatik leporatu izan zaio: gizendu egiten duela, titietako minbizia izateko arriskua areagotzen duela, eritasun kardiobaskularrei bidea errazten diela, gorreria sortzen duela, etab. Pilularen erabiltzaileen segimendu medikoak eta ikerketa zientifikoak ugari izanagatik, sor ditzakeen bigarren mailako efektu edo efektu sekundarioak ez dira ongi ezagutzen. Pilula hartzeak ba al du arriskurik? Eta arrisku hori erreala bada, sozialki eta etikoki onargarria al da? Galdera hauei erantzuteak ez dirudi erraza; pilula bait da ia %100eko efektibotasuna duen antisorgailu bakarra.