Erreportajeak

Fisikako oinarrizko zenbait magnitude

1989/06/01 Arrojeria, Eustakio - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Lizaso, Pili - Informatika Saila
Oraingoan, Fisikako oinarrizko zenbait magnituderi lotuko gatzaizkio; espazio, denbora eta masa izeneko magnitudeei hain zuzen ere.

Lasai, ez zaizkigu gainera eroriko eta

1989/05/01 Urretabizkaia, Agustin -

Jende asko konturatu ez arren, gauero izugarrizko ikuskizuna mirets dezakegu zeruan. Baina gauzak gero eta zailagoak jartzen ari zaizkigu horretarako: alde batetik hiri eta herrietan argi-kutsadura ugalduz doa eta beste aldetik, nere ustez, gizartea natura eta bere edertasunarekiko sentikortasuna galtzen ari da.
Gau batean zerura begira gelditzen bagara, beste gauza batzuen artean izarrak, beraiek osatutako konstelazioak, planetak, sateliteak, eta izar uxoak ikus ditzakegu. Hauei begiratuta eta zenbait parametro ulertuz, gure unibertsoaren izaera eta magnitudea ulertzeko gai izango gara.
Gaur planetez eta beraien behaketaz ere ihardungo dugu.

Warren de la Rue astronomoa

1989/05/01 Azkune Mendia, IƱaki -
Astronomo britaniar hau 1815. urtean Guernsey-n jaio zen urtarrilaren 15ean eta Londresen hil 1889.eko apirilaren 19an.

Fusioa; energi iturri agortezina

1989/05/01 Legarreta, J. A. -

Gizakiok aspalditik jasaten ari garen energi premia dela eta, zientzilariren batek energi iturri agortezinik lortuko balu, bere izena (Gizateriak dirauen bitartean) ez litzateke sekula ere ahaztuko. Gaur egun zenbait energi iturri (energia geotermikoa, hidraulikoa, eguzkitikoa, nuklearra,...) ikertzen ari badira ere, zientzilari gehienen helburua fusio-erreakzioetan sortzen den energia ikaragarria menderatzea da. Azken batean, unibertsoaren gakoa izarren barnean gertatzen diren fusio-prozesuetan datza.

Arrantza-teknika berriak: istilu "saretsua"

1989/05/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Laster hasiko da atunaren kanpaina. Horrekin batera, egunkariek istiluen berri maiz emango digute, giroa bero-bero dago eta. Batzuek sare pelagikoak eta trasmailuak erabiltzen dituzten bitartean, beste batzuek beita biziaz eta xexian delako eran arrantzan ari dira. Interesatu desberdinen eritzia jaso badugu ere, artikulu tekniko bat egitea izan da hasiera-hasieratik gure helburua.

Antzandobi arrunta, harakin hegalaria

1989/05/01 Angulo Pinedo, Rikardo -
Antzandobi arrunta ehizean ari denean, beti pasalekuetan kokatzen da, bere biktimen zain. Harrapakingaiak ikusten dituenean, uhin-hegalaldiz haien gainera eroriko da.

Landareen hilabetekaria. Ekaina

1989/05/01 Errekondo Salsamendi, Jakoba -

BITXIKERIA

Legenarra: desagertzear dagoen gaitza?

1989/05/01 Etxeberria, E. -

1981. urtean ikerle sanitarioek legenarra tratatzeko botika-konbinazioa asmatu zutenetik, gaixotasun hau desagertzea posibletzat jo dezakegu. Baina helmuga urruti dago oraindik.

Eiffel dorrea, Pariseko ikur

1989/05/01 Otaolaurretxi, Jon -

Bere garaian munduko dorrerik handiena zenak, hil honetantxe bete ditu ehun urte. Burdinaz eraikitako orratz hura, 300 metro igo zen zerura bi urteren buruan, Alexandre-Gustave Eiffel injineruaren zuzendaritzapean. Dorrea eraikitzeko arrazoia, Frantziako Iraultzaren ehunurteurrena ospatuz 1889.eko Pariseko Erakusketa Unibertsalari ospe eta ohorea ematea zen.

Eguzkiaren aktibitatea (II)

1989/05/01 Arregi Bengoa, Jesus -
Eguzkiaren egitura eta honen araberako geruzen berezitasun nagusiak aipatu eta gero, bertan sortzen den aktibitatearen berri emateko gertu gaude.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila