Xake txinarra

Xake txinarraz ezaguna izan arren, oso bibliografia gutxi daukagu.
Indiatik etorri omen zen Txinara K. o. I. mendearen bigarren erdian. Garai hartako taula, piezak, eta mugimenduak desberdinak ziren.

Sarrera

Xake txinarraz (edo beraiek esaten dioten bezala "elefantearen xake"az), ezaguna izan arren, oso bibliografia gutxi daukagu.

Indiatik etorri omen zen Txinara K. o. I. mendearen bigarren erdian. Garai hartako taula, piezak, eta mugimenduak desberdinak ziren. 839. urtean Tang leinuko ministrari nagusiak gaurko kanoiak sartu zituen.

XI. mendearen bukaeran lortua zuen zegoenekoz oraingo itxura. Liburu gutxi kontserbatu dira joko honetaz eta hauen egileez ere ez dugu berririk. Oso-osorik kontserbatu den lehenengo liburua, Ming leinuko garaikoa da. Bertan jokoa bukatzeko 70 era motz azaltzen dira. Liburu hau 1522. urtean argitaratu zen. Bibliografian mugarritzat har daitekeen liburua, 1632. urtean argitaratu zen, bere egilea Jin-zhen Zhu zelarik. Liburuaren izena "Laranja barruko sekretua" da eta gai honi buruz Ming garaian atera zen azkenekoa ere bai. Garai batean bazen laranjadi bat eta bertan izugarrizko laranja hazi zen. Laranja zuritu zutenean, barruan bi zahar aurrez aurre xakean aurkitu zituzten. Hortik omen datorkio izena liburuari. Liburu honek Ming leinuan egindako lorpenik garrantzitsuenak biltzen ditu.

Xake-mota honi buruzko hurrengo liburu inportanteak, mende honen hasierakoak dira.

1. irudia.

Taula eta piezak

Xake-taulak 9 lerro bertikal eta 10 horizontal ditu (ikus 1. irudia). Barruko zazpi lerro bertikalen etenak ibaia eratzen du; iparraldeko eta hegoaldeko lurraldeen muga. Alde bakoitzean lurraldeko jeneralaren jauregia dago; lau laukik, beren diagonalekin, osatua. Piezak, gorriak batetik eta urdinak ala beltzak bestetik izaten dira: gorriak hegoaldeko lurraldekoak eta urdinak (edo beltzak) iparraldekoak. Hasieran alde bakoitzak 16 pieza ditu: jenerala, bi orga, bi kanoi, bi kontseilari, bi ministrari (gorriak) edo bi elefante (urdinak), bi zaldi eta bost peoi (oinezko soldaduak). Jenerala, ministrariak edo elefanteak, eta peoiak, ikur desberdinez adierazten dira bi lurraldeetan. (Ikus fitxen taula).

Piezen hasierako kokapena irudian ikus daiteke. Kontura zaitez piezak lerroen ebaki-puntuetan daudela eta ez laukitxoetan. Pieza bakoitzak etsaiaren edozein pieza harrapa dezake jokoaren helburua haren jenerala harrapatzea delarik.

Hona hemen piezen deskribapena:

Piezarik inportanteena da. Galduz gero jokoa galtzen da. Jeneralari erasotzen zaionean, erasopetik atera behar da hurrengo mugimenduan, edo pieza erasotzaileari oztoporen bat jarri behar zaio beste pieza batekin.

2. irudia.

Jenerala aurrera eta atzera mugi liteke: A, B, J, D, E, F, G, H, I (Ikus 2. irudia). Jenerala mugi liteke horizontalean edo bertikalean, baina ez diagonalean (lerro diagonalen helburua jauregiaren kokapena azaltzea besterik ez da). Gehienez aldameneko gurutzera desplaza daiteke. Jenerala ezin da mugitu jauregitik kanpo (Adib. Jenerala E posizioan baldin badago B, D, H edo F-ra mugi liteke, baina ez besteetara, eta G posizioan baldin badago D edo H-ra bakarrik).

Etsaiaren piezaren bat Jeneralaren eskueran dagoen posizio batera mugituz gero, Jeneralak harrapa dezake.

Bi jeneralak ezin dira lerro bertikal berean eduki, tartean beste piezarik ez badago (Jenerala gai bait da jauzi handi bat egin eta bestea harrapatzeko).

Orgaren mugimendua gure xakeko dorrearena bezalakoa da, hau da, horizontalean eta bertikalean (baina ez diagonalean) mugi liteke, taulako edozein posiziotara joan daiteke (ibaia ere igaro dezake) bere bidean oztoporik ez baldin badago.

Etsaiaren edozein pieza harrapa dezake bere bidean.

Gure xakean pieza honen mugimendua duen piezarik ez dago. Berez mugimendua orgarena bezalakoa da, baina etsaiaren pieza bat harrapa dezake bien bitartean beste pieza bat (edozeinena) baldin badago ere. Bestela esanda, kanoiak pieza baten gainetik salto egin dezake etsaiaren pieza harrapatzeko. Kanoiak pieza harrapatzeko asmorik ez badu, ezin du saltorik egin.

3. irudia.

Zaldiaren mugimendua gure xakekoaren antzekoa da; L erakoa. Adib. 3. irudiko zaldia A, B, V, D, E, F, G eta H posizioetara mugi liteke (ibaia ere igaro dezake). Baina bada zaldiaren hankak muga ditzakeen oztopo bat. Edozein aldetako pieza X posizioan baldin badago, zaldia ezin da mugitu B edo V-ra, baina beste guz-tietara bai. Era berean, eman dezagun X eta Y posizioetan piezak daudela, baina ez W eta Z-n. Zaldia, kasu horretan, mugi liteke A, H, G edo F-ra. Aitzitik B eta V-ra mugitzea X-eko piezak galerazten du eta D eta F-ra, berriz, Y-koak. Kasurik txarrenean W, X, Y eta Z-n piezak baldin badaude, zaldia ezin da mugitu.

Kontseilaria diagonaletan bakarrik mugi liteke. A, D, E, F eta G posizioetan ibil liteke jauregi barruan (ikus 4. irudia) aldiko gehienez dagoenetik aldameneko gurutzera mugituz.

Jokoaren hasieran kontseilariak E eta F posizioetan kokatuko dira. Posizio horietatik (eta gauza bera G eta D-tik) kontseilaria A posiziora joan daiteke hurrengo mugimenduan. A-tik, berriz, D, E, F edo G-ra.

4. irudia.
5. irudia.

Ministrari-Elefanteak ezin du ibaia iragan. Jokoaren hasieran A eta B posizioetan kokatzen dira (Ikus 5. irudia). Ministrari-Elefantea diagonalean mugi liteke eta beti bi laukitxo zeharkatuz. Adib. A-tik D edo F-ra mugi daiteke; H-tik G edo B-ra eta F-tik E, G, B edo A-ra. Zaldiaren kasuan bezala, badago Ministrari-Elefantea-ren mugimendua galeraz dezakeen oztopo bat. Edozein aldetako pieza bat Ministrari-Elefantea dagoen lekuaren aldamenekoan (diagonalean) baldin badago, ezingo da mugitu pieza horren aldera. Adib. Ministrari-Elefantea F posizioan baldin badago eta piezak Z eta X-n badaude, Ministrari-Elefantea ezin da E edo B-ra joan.

Aldiko tarte bat bakarrik mugi liteke. Ibaia iragan baino lehen, aurrerantz eta bertikalean bakarrik: Ibaia zeharkatu ondoren, horizontalean nahiz bertikalean.

Inoiz ez diagonalean edo atzeraka. Beraz, peoia beste aldeko azkeneko lerrora iristen denean, egin dezakeen gauza bakarra bertan eskuin eta ezker aldera ibiltzea da (aldiko posizio bat bakarrik mugituz, jakina). Gure xakean ez bezala, peoia ez dago beste fitxa batez ordezkatzerik azkeneko lerro horretara iristen denean. Beste piezek bezalaxe, bera heltzen den lekuan dagoen etsaiaren edozein pieza harrapa dezake.

Jokoaren arauak

    Gorriak dira estreinako mugimendua egiten dutenak. Jokalari bakoitzak bere txandan mugimendu bakarra egiteko aukera du.
    Mugimendua egiteko denbora mugatua da.
    Jokalari batek pieza bat ukitzen baldin badu, pieza hori mugitu egin behar du.
    Xakea: Jokalari batek kontrako Jeneralari xake ematen dionean, hau da, Jeneral hori hurrengo mugimenduan harrapatua izateko arriskua dagoenean, xakea aldarrikatu egin behar du.
    Jokalari bat ezin da etengabe xake ematen aritu. Zehatzago esanda, jokalari batek ezin dio pieza berberarekin etsaiari hiru aldiz baino gehiagotan xake eman, lerro batean beste piezarik (edozein aldetakoa) mugitu gabe. Adib. 6. irudian gorriek xake eman berri diote Jeneral urdinari. Ez da zilegi orga goma Jeneral urdinaren atzetik 4., 5. eta 6. lerroetan etengabe erabiltzea.
    Xake-matea: Jokalari batek kontrako Jeneralari xake emandakoan, etsaiak Jenerala erasopetik atera ezin baldin badu edo xakeari beste piezaren bat tartean jarriz aurre egin ezin badio, lehenengo jokalariak irabazten du.
    Itotzea: Jokalari batek geratzen zaizkion piezekin zilegizko mugimendurik egin ezin denean, jokalaria "itota" dago. Xake txinarrean itota gelditzea jokoa galtzea da (ez da gure xakean bezala). Adib. 7. irudian Jeneral urdinak ezin du mugitu zaldi gorriaren xakepean gelditu nahi ez badu. Kanoi urdina ere ezin da mugitu. Beraz, urdinenak egin du.
    Etsaiaren Jenerala inork harrapatu ezin duenean, jokoa parrean bukatzen da.
  1. Eman dezagun gorriek pieza bat urdinen beste bat harrapatzeko erabiltzen dutela (8. irudia). Hasieran pieza gorria X posiziora etorri berna dago eta urdina A posizioan dago. Pieza gorriak pieza urdina arriskuan jarri du. Ihes egitearren, pieza urdina B posiziora mugitzen da. Demagun pieza gorriak segitu egiten diola eta Y posiziora mugitzen dela. Orduan pieza urdina atzera A posiziora mugitzen baldin bada, gorria ezin da Xera haren ondoren mugitu. Zehatzago esanda, horrelako segimendua ez da zilegi hiru baldintzok batera betetzen direnean:
      A-n nahiz B-n pieza urdina babesik gabe baldin badago (hau da, pieza gorriak horietako edozein posiziotan urdina harrapatuko balu, urdinek ez lukete beste piezarik gorria ordainetan harrapatzeko).
      Urdinak bi posizio (ez gehiago ez gutxiago) A eta B gorriengandik ihes egiteko erabiltzen baditu.
    • Gomak ere bi posizio, X eta Y, urdinari segitzeko erabiltzen baditu.
6. irudia.
7. irudia.
8. irudia.

Baldintza hauetakoren bat betetzen ez bada, segitzea zilegi da, hau da:

    a' ) Pieza urdinak babesen bat baldin badu (A-n nahiz B-n), pieza gomak badu haren atzetik etengabe ibiltzerik.
    b') Pieza urdinak harrapa dezaten galerazteko bi posizio baino gehiago (A, B eta D) erabiltzen baditu, pieza gorriak zilegi du edozein posiziotara joanez (Z-ra) urdinari segitzea.
  • c' ) Pieza gorriak urdinaren atzetiko bere jazarpenean bi posizio baino gehiago erabiltzen baditu, orduan ere zilegi du hala egitea, urdinak zer egiten duen kontuan izan gabe. Adib. urdina B-ra mugitu eta gero atzera A-ra etortzen bada, gorria mugi liteke Y-ra eta gero W-ra urdinaren atzetik.

Piezen balioa eta erabilera

Piezen gutxi gorabeherako balioa, ondoko taulan agertzen da:

Ikusten duzuenez, Jeneralari ez zaio baliorik eman. Izan ere Jenerala piezarik inportanteena bait da. Bera galduz gero jokoa galtzen da.

Orain piezak nola erabili azalduko dugu gaingiroki, beren inportantzia, zertarako eta noiz erabil daitezkeen adieraziz.

  • Jeneralak:
    bere indar erasotzailea jokoaren amaieran erakusten du. Gainerakoan bere lurraldea ahuldu egiten du bere burua defendatzeagatik.
  • Orga:
    "Lehenengo hiru mugimenduetan orga mugitzen ez duena, ez da jokalari ona "eta" orga batek 10 pieza jar ditzake dardarka" diote bi esaera zaharrek. Bere balioa handiagoa dela esaten da jokoaren hasieran bukaeran baino.
    Kanoia:
    Bere mugimendu azkarrari esker, oso pieza inportantea da; bai defentsan eta bai erasoan. Jokoaren amaieran pieza-kopurua txikiagoa denez gero, bere harrapatzeko ahalmena txikiagotu egiten da.
    Zaldia:
    Zaldiak egoki erabiltzea zaila baldin bada ere, oso inportantea da hasieran peoiak babesteko eta gero erasorako.
    Kontseilaria:
    Beren ardura nagusia Jenerala zaintzea da. Bietako bat galtzea arrisku handia izan daiteke Jeneralarentzat.
    Ministrari Elefantea:
    Ministrari-Elefanteak lirateke Jeneralaren kanpoko babes-geruza (kontseilariak barrukoa diren bezala). Zaila da Jeneralarentzat zaindari hobea zein den (Ministrari-Elefantea edo Kontseilaria) jakitea.
  • Peoia:
    Hasieran erabiltzen dira etsaiaren piezak oztopatzeko. Erdiko peoia jauregiaren defentsarako erabiltzen da; 3. eta 7. lerroetakoak erasoei aurre egiteko eta 1. eta 9.ekoak inbasioak saihesteko. Maiz peoiak kanoientzako zubi bezala erabiltzen dira, etsaiaren kontrako eraso beldurgarriak prestatzerakoan.
9. irudia.

Idazkera

Jokoaren gorabeherak eramateko piezen mugimenduak ondoko erara idatziko dira:

Adibide gisa eta 9. irudian oinarriturik, hona hemen mugimendu batzuen idazkera. Lehenengo letrak mugitu nahi dugun pieza adierazten du, ondoko zenbakiak pieza hori dagoeneko lerro bertikala, hurrengo letrak mugimendu-mota eta azken zenbakiak kasu batzuetan pieza mugitu behar den lerro-kopurua eta beste batzuetan pieza utzi behar den lerro bertikalaren zenbakia.

    4. lerroko kanoi urdina U posiziora: C4 g6
    (4. lerroko kanoi urdina gibelerantz edo atzerantz 6 posizio mugitzen da)
    4. lerroko kanoi urdina L posiziora: C4 al
    (4. lerroko kanoi urdina aitzinerantz posizio bat mugitzen da)
    4. lerroko kanoi urdina X posiziora: C4 h9
    (4. lerroko kanoi urdina horizontalean 9. lerro bertikaleraino mugitzen da)
    4. lerroko kanoi urdina Y posiziora: C4 h2
    (4. lerroko kanoi urdina horizontalean 2. lerro bertikaleraino mugitzen da)
    5. lerroko ministrari gorria 1 posiziora: M5 a7
    (5. lerroko ministrari gorria diagonalean 7. lerro bertikaleraino mugitzen da)
    5. lerroko ministrari goma I posiziora: M5 g3
    (5. lerroko ministrari gorria diagonalean gibelerantz 3. lerro bertikaleraino mugitzen da)
    5. lerroko kontseilari urdina U posiziora: KS a4
    (5. lerroko kontseilari urdina diagonalean aitzinerantz 4. lerro bertikaleraino mugitzen da)
    5. lerroko kontseilari urdina W posiziora: KS g6
    (5. lerroko kontseilari urdina diagonalean gibelerantz 6. lerro bertikaleraino mugitzen da)
    3. lerroko zaldi goma A posiziora: Z3 a2
    (3. lerroko zaldi gorria, L eran aitzinerantz, 2. lerro bertikaleraino mugitzen da)
  1. 3. lerroko zaldi gorria D posiziora: Z3 gl
    (3. lerroko zaldi goma, L eran gibelerantz, l. lerro bertikaleraino mugitzen da)

Lerro bertikalen zenbakia beti piezaren lurraldetik ikusita hartu da.

Kolore berdineko bi pieza lerro bertikal berean daudenean, ez da nahikoa aurreko idazkera; zein aukeratu behar den azaldu behar bait da. Kasu horretan zera idatziko dugu: irudian 8. lerroan daude bi orga gorriak, aurreratuenari lehenengoa esango diogu, besteari bigarrena eta honela idatziko da:

11. 8. lerroko lehenengo orga gorria Z posiziora:l0 a2 (8. lerroan dagoen lehenengo orga aitzinerantz 2 posizio mugitzen da)

12. 8. lerroko bigarren orga goma Y posiziora: b0 g4 (8. lerroan dagoen bigarren orga gibelerantz 4 posizio mugitzen da).

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.