Erreportajeak

Ostadarra platerean

2009/02/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Begietatik jaten dugula kontu jakina da. Izan ere, koloreak begietatik sartzen zaizkigu, baina baita ahotik ere. Laranja-kolore biziko laranjak ditugu gustuko, tomate gorriagoak edo berdeagoak hautatzen ditugu tomateak izango duen erabileraren arabera... Ez dakigu, ordea, kolorea hautatzen dugun une berean kolore horren araberakoak diren zenbait osagai hautatzen ditugula halabeharrez.

Penizilina, imitazio ona

2009/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Penicillium generoko onddoek arma bat dute bakterioen kontrako gerran erabiltzeko: penizilina. Horrek erakutsi zion gizakiari botikak izango diren produktuak eskura daitezkeela mikroorganismoetatik. Aurkitu eta segituan hasi zen gizakia penizilina erabiltzen. Baina gerra batean sartuz gero, lan egin beharra dago gerra horretako desabantailei ere aurre egiteko. Kimikariak gerra kimiko horretan sartuta dabiltza oraindik.

Ibaiertzen jaun eta jabe

2009/02/01 Álvarez Busca, Lucía - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Fallopia japonica du izena; Reynoutria japonica eta Polygonum cuspidatum izenekin ere ezagutzen da, eta espezie inbaditzailetzat hartzen da. Baina zeri buruz ari garen jakiteko, ibaiertzetara hurbiltzea eta haietako landaredia behatzea da onena. Izan ere, landare inbaditzaile honek gure inguruko ibaiertzetako txoko ia gehienak inbaditu ditu.

Da Vinci robot zirujaua

2009/02/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Zirujauek inbidiaz begiratzen diote Da Vinciren eskumuturren trebeziari. Haren mugimenduen zehaztasunak ez du preziorik kirurgian. Zauri txikiko kirurgian espezialista da Da Vinci robota, eta Euskal Herriko bi ospitaletan aurki dezakegu.

Bizidunek egina eta desegina

2009/02/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Iazko Zientziaren Astean, patata-fekulaz egindako plastikozko poltsak banatu zituzten. Poltsa horiek zakarretan bukatzen dutenean, materia organikoa deskonposatzen duten mikroorganismoek desagerraraziko dituzte. Ohiko plastikoek sortzen dituzten ingurumen-arazoak saihestuko lirateke erabiltzen dugun plastiko guztia, Zientziaren Astean banatutakoa bezalaxe, biodegradagarria balitz.

Biomimetika, natura maisu

2009/01/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Imajinatu 3.800 milioi urteko etengabeko hobekuntzaren poderioz garatutako diseinuak dituzula eskuragai, arkitekturan, ingeniaritzan, edo beste hainbat alorretan aplikatzeko. Orain, utzi imajinatzeari; diseinu horiek hor daude, naturan: bilatu, aurkitu eta kopiatu besterik ez dira egin behar. Horixe egiten du, hain zuzen ere, biomimetikak.

Astrozitoak buruan

2009/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Garunean ez daude neuronak bakarrik. Hain zuzen ere, zientzialariek ulertu dute neuronak ikertze hutsak ez duela argituko nola funtzionatzen duen garunak. Beste osagai asko daude, beste zelula asko, eta, zelula horien artean, odol-hodi asko. Zelula horietan ugarienak astrozitoak dira. Zenbat eta hobeto aztertu astrozitoak, orduan eta argiago ikusten da ezinbestekoak direla garunaren funtzionamenduan. Garunean ez daude neuronak bakarrik, eta eskerrak.

AnHitz, zientzia-aditu birtuala

2009/01/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Hizketaren teknologiak etengabe ari dira garatzen informatikaren arloan. Interaktibitatea ere puri-purian dago, eta baliteke etorkizunean ordenagailuen mundu birtualekin dugun harremana erabat ezberdina izatea. Euskarak ere egin ditu urratsak arlo horretan. AnHitz pertsonaia birtuala da horren erakusgarri.

Espazioaren oroigarriak

2009/01/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Espazioaren zati txiki bat garenez gero, espazioko gainerako gorputzekin elkarrekintzan gaude, halabeharrez. Lurreko egitura batzuek gogorarazten digute elkarrekintza horiek gertatu, gertatzen direla: kraterrek. Espazioko ehunka bisitari sartzen dira urtero Lurrean, eta horietatik batzuek krater-itxurako oroigarriak uzten dizkigute.

Txango bat karbonozko lautadan barrena

2009/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Grafitoaren atomoak planotan antolatuta daude. Aspalditik dakite hori zientzialariek. Eta aspaldian pentsatu zuten atomoen plano horiek banaka hartuta material berri bat lor zitekeela, grafitoak ez bezalako propietateak dituen material berri bat. Duela lau urte egin zuten hori; grafitoari atomo-planoak erauzi zizkioten, eta material berria lortu zuten: grafenoa. Material berriaren propietateak besteenak ez bezalakoak izateaz gainera, ezagutzen dugun material gogorrena, meheena eta erdieroale harrigarriena da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila