Erreportajeak

USB 3.0, abiaduraren iraultza

2009/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ate automatikoak eraikinetarako sarbide ona dira oinezkoentzat. Korrika iristen direnentzat izan ezik; ateek pertsonak detektatzen dituztenetik irekitzen diren arte denbora gehiegi ematen dute korrika sartu ahal izateko. Azkenean, atearen beraren abiadurak moteltzen du pertsonaren sarrera. Ordenagailuetan berdin; datuak transmititzeko abiadura 'atearen' araberakoa izaten da. Gaur egungo ordenagailuetan, ohiko atea USB 2.0 konektagailua da. Laster, USB 3.0 izango da, gaur egungoa baino hamar aldiz azkarragoa.

Unibertsoa koloretan

2009/03/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Unibertsoa kolore bizietan ikusten ohituta gaude. Galaxiak, nebulosak eta planetak koloretsu aurkezten dizkigute, teleskopio handien bidez lortutako irudi ikusgarrietan. Agian engainatua sentituko zara, baina jakin ezazu gehienetan faltsuak izaten direla kolore horiek. Ez pentsa, hala ere, astronomia hobeto saltzeko marketin-amarru bat denik (horretan ere laguntzen duen arren). Kolore faltsu horiek ikusezina ikusten laguntzen digute; unibertsoaren sekretuak bistaratzen.

Pootle, itzulpenetan lagun

2009/03/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

2005az geroztik unibertsitateko ikasleen artean software librearen garapena sustatzeko mundu mailan antolatzen den programa da Google Summer of Code. 2008ko edizioan, besteak beste Julen Ruiz Aizpuru EHUko informatikariari jakinarazi zioten Google Summer of Code-n parte hartzeko aukeratu zuela. Gogotsu eta pozez gainezka jaso zuen berria.

Familia-insomnio hilgarria

2009/03/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Mundu osoan 100 kasu inguru daude erregistraturik. Horregatik, gaixotasun arraro gisa sailkatzen da familia-insomnio hilgarria. Baina kasu horien % 40 Espainiakoak dira, eta horien ia erdiak EAEkoak. Portzentaje ikaragarri horien zergatia aztertzeko, gaitzaren zuhaitz genealogikoa aztertu du Ana Belén Rodríguez Martínez biologoak.

Zero metro itsasoaren mailatik gora

2009/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Iruñea 400 metrora dago itsasoaren mailatik gora. Erroma, 30 metrora. Eta Helsinki itsasoaren mailan, kostaldean baitago. Baina itsasoa? Zer altueratan dago itsasoa itsasoaren mailatik gora?

Aingira: oztopo guztien gainetik

2009/03/01 Álvarez Busca, Lucía - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aingira europarrak Sargazoetako Itsasoan jaiotzen dira, eta milaka kilometroko bidaia egiten dute Europako ibaietara iritsi arte. Bidaia horretan, oztopo natural nahiz artifizialak gainditu behar dituzte aingirek, besteak beste arrantza-jarduerak. Azken urteetako arrantza-harrapaketek erakusten dute, hain zuzen ere, espezie horren populazioak behera egin duela. 1970. urtetik hona beherakada nabaria gertatu da, eta, datuen arabera, egungo harrapaketak 1970ekoen % 1 besterik ez dira.

Presioaren neurketa zehatza

2009/03/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Eguraldiak onera edo txarrera egingo duen jakiteko, askok daukagu etxean barometro bat, presio atmosferikoa neurtzen duen gailu bat, alegia. Oro har, presio altuek eguraldi ona iragartzen dute, eta baxuek, berriz, eskasa eta prezipitazioak. Urtean behin, etxeko barometroa doitasun handiagoa ematen duen beste neurgailu batekin kalibratzera eraman behar da. Era berean, beste barometro hori ere ziurgabetasun baxuagoa emango duen batekin alderatu behar da. Kate horren amaieran, presio-patroi primarioak daude. Tekniker-IK4k munduko presio-patroi primariorik zehatzena garatu du Espainiako Metrologia Zentroarentzat.

Aldakortasuna informazio-iturri

2009/02/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Bizidunon genomak egiten du bakoitza espezie jakin bateko kide izatea, eta, hortaz, espezie bereko kideek antzeko ezaugarriak izatea. Bestalde, nork bere izaera propioa du, eta espezieko gainerako kideetatik bereizteko modukoa da. Ezaugarri bereizgarri horietako batzuk ere genoman gordeta daude.

Donostiako Aquariuma, barrutik ikusita

2009/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

XX. mendearen hasieran sortu ziren erakundeak mendeurrena betetzen hasi dira. Horietako bat da Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea, mendeurrena 2008ko urriaren 19an ospatu duena. Elkarte horren eskutik sortu zen Donostiako Aquariuma. Hasieran, elkartearen egoitza izan zen; arrantzaleekin batera lan egiteko, eta itsasoarekin lotutako hainbat gauza gordetzeko toki bat besterik ez zen. Denborarekin, ordea, akuario ikusgarri bat hazi da han, eta oraindik ere hazten ari da.

Erretinosi pigmentarioa, tuneletik begira

2009/02/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Txakurrak itsuen laguntzaile. Istorio ezaguna da, baina bertsio berriak badira. Horietako batean, itsu zen txakur bati ikusteko gaitasuna itzuli zion abizen euskaldun eta jatorri kubatarreko albaitari estatubatuar batek. Miraria lortzeko, urteetako ikerketa-lanaz, bere laguntzaileez eta gene-terapiaz baliatu zen ikertzailea. Hark egindakoak hain izan zuen handia sona, beste ikertzaile batzuk gizakiekin antzeko esperimentuak egiten hasi ziren. Emaitzak ez ziren txakurrekin bezain onak izan, baina bai itxaropena sortzeko modukoak...

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila