Erreportajeak

Abereak larrean

2009/07/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Euskal Herrian, tradizioz, oso lanbide hedatua izan da abeltzaintza estentsiboa, baina gaur egun gainbehera doa. Lanbide hori gizarte hiritarrera hurbiltzeko eta abeltzaintza estentsiboak duen garrantzia zabaltzeko, jardunaldi bat antolatu zuen maiatzean EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak, eta han izan ginen.

Laborategiko izar marraduna

2009/05/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Laborategian erabiltzen diren animalia-ereduetako bat da zebra-arraina. Ez da laborategiko sagua eta arratoia bezain ezaguna, baina geroz eta gehiago erabiltzen …

Nanoikerketarako neurri megazehatzak

2009/05/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Donostiako Tolosa hiribidean, EHUren Ibaetako campusaren ertz batean, ikerketa-zentro berri bat dago martxan iazko azaroaren bukaeratik. Kanpotik ez dirudi inolako berezitasunik duenik, baina, izatez, ez da, inolaz ere, eraikin arrunt bat. Nanozientzia eta nanoteknologia ikertzeko eraiki zuten CIC nanoGUNE, eta hamaika berezitasun ditu, zimenduetatik hasi eta azkeneko xehetasuneraino, Donostia erdi-erdian egoteak ez dezan eragozpenik izan ikerketan.

Ozeanoa ongarritzeaz

2009/04/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Urte-hasieran, eztabaida bizia eragin zuen Indiak eta Alemaniak elkarlanean egin nahi zuten esperimentu batek. Esperimentuak LOHAFEX izena du. Loha burdina da hindi hizkuntzan, eta fex ek, berriz, fertilization experiment esan nahi du, hau da, ongarritze-esperimentua. Eta, hain juxtu, horixe egin nahi zuten, itsasoa burdinez aberastu. Alabaina, halako esperimentuak eskala handian ez daude baimenduta. Izan ere, aditu askok uste dute mesede baino kalte handiagoa egin dezaketela.

Urdaibain, zikoinak bueltan ikusteko zain

2009/04/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Paristik ume jaioberriak ekartzen dituztela eta, hiriguneetan ez ezik, kulturan ere barneratuta ditugu zikoinak. Kulturan eta hirigune batzuetan badaude, bai, baina 1950eko hamarkadaren inguruan hainbat eta hainbat lekutatik desagertu zen hegazti galant hori. Harrezkero, bere kabuz berreskuratu da kasu batzuetan. Urdaibai Biosferaren Erreserban, berriz, lagundu egin diote zikoinari, eta 2003az geroztik birsartze-programa bat dute martxan.

Biodieselaren autoekoizpena

2009/04/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Ordezko erregaien alorrean garapen garrantzitsuak egiten ari dira, eta biodiesela da horietako bat, landare-olioetatik eratorritako erregaia. Biodiesela ibilgailu-mota askotan erabil daiteke, traktoreetan besteak beste. Gaur egun, nekazariek beren makinen kontsumorako ekoitz dezakete biodiesela. Alegia, nekazariek baserrian bertan sor dezakete traktoreentzako erregaia.

Une purpura bat kimikaren historian

2009/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Modu asko dago William Henry Perkinen historia irakurtzeko. Aurkikuntza baten historia da; ezustean, purpura-koloreko tindagai bat aurkitu zuen. Enpresa-ikuspuntutik, errealitate bihurtutako ametsa izan zen; historiaren ikuspuntutik, luxuaren adierazgarri baten demokratizazioa; kimikaren ikuspuntutik, molekula sintetikoak egiteak duen potentzialaren eredua. Azken batean, istorio harrigarri bat izan zen.

Txatarra birziklatzeko, giza ikusmena baino gehiago

2009/04/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Giza ikusmenak argi-espektroaren eremu jakin bati baino ezin dio antzeman. Eremu horretatik kanpo dagoena ikusezina da guretzat. Hainbat tresna garatu ditugu, ordea, ikusezina den hori ikusgai egiteko. Izan ere, gurea baino zehatzagoa den ikusmen artifiziala erabiliz, izugarri findu daitezke lanabes gisa giza ikusmena erabiltzen duten jarduerak. Adibidez, tresna elektronikoen birziklapena.

Pirinioak, unibertsoaren laborategi

2009/03/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Unibertsoaren zati txiki bat baino ez dugu ezagutzen. Adituen arabera, osagai asko falta zaizkigu aurkitzeko, eta ezagutzen ditugun osagai batzuen propietate asko ere ezezagunak zaizkigu. Diotenez, osagai horiek oso apalak dira Lurraren gainazalean haiei antzemateko eta nolabait aztertu ahal izateko; interferentzia gehiegi daude. Hortaz, lur azpian sartzen dira zientzialariak, horrela bakarrik gelditzen baitira, ustez, partikula apal ezezagun horiek agerian.

Zer jan, hura izan... edo alderantziz

2009/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Goizeko hamaikak dira. Maite zereal-barratxo bati bilgarria kentzen ari zaio; Aitorrek gogoz egin dio hozka sagar bati; Jonek, bitartean, kafea hartu du, hutsa eta azukrerik gabe; Edurnek ez du ezer jan, eta ez du ezer jango, nahiago du zigarro bat erre. Zergatik aukeratu du haietako bakoitzak aukeratu duena? Zer faktorek eragiten dute pertsona bakoitzean janari bat edo beste bat aukeratzeko garaian? Ikertzaile asko dabiltza erantzunaren bila, baina ez da erraza topatzea, faktoreak asko eta askotarikoak baitira, eta denen artean osatzen da puzzlea. Hala ere, dagoeneko badituzte puzzlearen hainbat zati.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila