Barroasia, erleek duten gaitzik ankerrena, Asia eta Europa guztiko erlauntzetara hedaturik dago jadanik. Varroa jacobsoni izeneko zorri batek erleari odola zurgatzen diolako, barroasia berebiziko kalteak eragiten ari da ezti-produkzioan. Frantzian ordea, ikerle-talde bat “usaimen-tranpa” bat prestatzen ari da barroaren kontra.
Jadanik ohartuko zinen, irakurle, programatu nahi dutenei edo Basic lengoaiaren trikimailuak hobeto ezagutu nahi dituztenei zuzendutako artikuluak idazten direla atal honetan. Hori da gure asmoa behintzat.
Artikulu honetan elementu kimiko berriak izendatzeko kontutan hartu izan diren joerak aztertuko ditugu.
Errenazimentuaren sorreran greko klasikoen lanen latinerako itzulpenek berebiziko garrantzia izan zuten. Itzulpen hauek bi bide ezagutu zituzten. Alde batetik, mendebaldeko Erdi Aroko biltzaile latindarren lanak zeuden eta bestetik, arabiarrek eta pertsiarrek egindako Grezia Klasikoaren lanen itzulpenak. Lehenengo bideak, ezpairik gabe, askoz garrantzi txikiagoa du bigarrenak baino. Hala eta guztiz ere, kontutan hartu behar den zerbait da.
“Crack” izeneko droga Iparramerikako bazter guztietara hedatu da, baina Europan ere eros daiteke; iaz agertu bait zen Britainia Haundian eta Frantzian pertsona azkar hiltzeko aproposa den droga hau.
Irakurlea ELHUYARen martxoko 33. alean Beduan ginela gogoratuko da, eta oraingo honetan hegakada azkar batean Urolaren gainetik, Santiagoko hondartzara abiatuz, Zumaiako padura txiki eta zoragarria aurkituko dugu.
Mundua ezkutuko tragedia honetaz konturatzen ari da: Hirugarren Munduan, umea izateak urtero 500.000 amaren heriotza eragiten du.
Orain dela 30 urte, automobil-kopurua oso handia ez zenez, hiri handietara sartzeko ez zen arazo berezirik izaten. Automobil-kopurua handiagotu ahala eragozpenak ere areagotu egin ziren.
Aurreko alean laringektomiaren historia eta laringektomizatuen inguruko arazoak aztertu genituen. Bertan, fistuloplastia fonatorio primarioak eta sekundarioak aipatu bagenituen ere, ale honetan eta hurrengoan gure azalpenaren ardatz izango dira.
Dagoeneko aldizkari espezializatuetan Voyager 2-ak azken abuztuan Neptunoren ingurutik igarotzean bidalitako informazio-kantitate eskergaren lehenengo azterketak argitaratu dira.