Apirilaren azken astean Discovery transbordadoreak Hubble izeneko teleskopioa jarri zuen orbitan. Urtetako atzerapena izan du proiektu honek, baina astronomoak irrikitan daude unibertsorantz leiho berriak zabalduko omen dituelako.
Zifrak asmatzea ez zen bapateko gauza izan; garapen luze baten emaitza baizik.
Ekin diezaiogun bada, ale honetan argitaratzen dugun programaren muina azaltzeari.
Joan den urteko urriaren 17an San Frantzisko lurrikara bortitzak astindu zuen. San Andreseko failaren mugimenduak sortua zen, noski. Faila hori baino hobeto aztertu eta zaintzen denik ez dago munduan, baina hala ere lurrikarak non, noiz eta nolakoak izango diren ezin dute zehatz-mehatz aurresan.
Gaur egun bi kontzeptu bereizi beharra dago: Kalte handiak konpontzen dituen kirurgia plastikoa batetik, eta kirurgia plastikoa edo estetikoa, bestetik.
Algaba medikuak izenburu honen azpian laringektomiaren historia, eboluzioa eta gaur egungo tekniken deskribapena egingo digu. Bere kontakizuna luzea eta sakona denez gero, Joxerra Aizpuruak euskaratuta, hiru zatitan banatu dugu. Beraz, irakurle, ale honetan laringektomiaren historiaz eta ezaugarriez jabetzeko aukera izango duzu, hurrengo alean teknika kirurgikoen berri izango duzu eta hirugarrenean Algabak eta bere ekipoak garatutako teknikaren zehaztasunak emango dira.
Bizi eza Unibertso osoan gertatzen al da ala bizia nonnahi topa al daiteke? Galdera gaitza da eta gainera erantzun erabakiorrik ez duena.
Autismoari buruzko teoria berriak dioenez, nahasketa haurraren garun-barneko anormaltasunetik dator. Ondorioz, ingurukoen sentimendu eta pentsamenduak misteriotsu gertatzen zaizkie autistei. Eta hauxe da autistek harremanetarako duten zailtasunaren jatorria.