1975. urteaz geroztik EEBBetako Janari- eta Botika-Kontrolerako Bulegoan (Food and Drug Administration) erregistratua dago eta konfigurazio berezidun aparatua dugu goian aipatutako hau; argizko eta entzutezko mekanismoen bidez uhinak sortuz sintomatologia psikosomatikoaren gain eragina bait du.
Garai batean ustiatu gabeko proteina-iturri zela aldarrikatu zen. Orain ordea, Hego Ozeanoan itsasuntzi ikaragarriak dabiltza krila harrapatzen, nahiz eta estokak noiz arte iraungo duen inork jakin ez.
Aldian behin munduko bazterren batean Lurrak bere faktura pasatzen du. Ikaraz hasten da, dardarka, zenbaitetan herri osoak suntzitzeraino. Iranen, Armenian eta San Frantziskon ezagutu dute duela gutxi lurrikara zer den. Non eta noiz izango da hurrengoa? Ba al dago aurresaterik?
Telebista-kateak, iragarleak eta publizitate-agentziak oso interesaturik egoten dira telebistako ikusentzuleak pantaila aurrean noiz eta nola egoten diren, zein emanaldi ikusten dituzten, etab... jakiteko. Izan ere, aurrekontu eta interes handiak bait daude hor jokoan. Eta halaber, ikuslego hori neurtzen duten institutuak ere hortxe daude tartean, zeinek datu fidagarriagoak emango.
Itsasertz ondoko lur-sail handiak dituzten herrialdeek, ondorengo hamarkadetan gertatuko den itsas igoerari aurre egiteko prestatzen orain hasi beharko lukete. Baina itsas babesak eraikitzea kostu handikoa litzateke eta beste era bateko neurriak hartzea egokiagotzat jotzen dute.
Urteroko ohiturari jarraituz udako alean, ezaguna izango duzuen URKATUA jokoa argitaratuko dugu.
1984ean, txosten zabal batean argitaratu zutenaren arabera, pediatrei eta gurasoei telebistak bortxazko jokaera agresiboen sustapenean eta obesitatean duen eraginaren berri ematen zitzaien.
Duela hamar urte Voyager 2 zunda espaziala Saturno planeta liluragarrira iritsi zen. Voyager 1 eta 2 duela hamahiru urte jaurti ziren Cañaveral lurmuturreko zentru espazialetik gure sistemako kanpo-planeta erraldoiak esploratzeko helburuz. Beren lana ongi baino hobeto bete ondoren, gure planetako zerutik, izarrarteko espazioaren hustasunean murgilduz, eternitatearen infiniturantz abiatu dira, gure zibilizazio teknologiko ahul eta hauskorraren bozeramaile bailiren.