XX. mendean hegazkingintzaren sorrera eta garapena bizi izan ditugu. Hemendik aurrera hegazkinei eskatuko zaizkien prestazioak gero eta handiagoak izango direnez, diseinuak berebiziko garrantzia du. Probak egiteko biderik onena orain arte, saiakuntza praktikoak egitea izan da, baina saiakuntzatan errealitatetik hurbilen egoteko, probatoki egokiak eraiki behar dira eta hori oso garestia da.
Gaia ezaguna den arren, nolabaiteko gaurkotasuna izan dezake, zeren eta bizi gareneko edota oporretan joaten gareneko etxebizitzak zahar samarrak badira, bertako etengailuak zaharrak eta desegokiak izan bait daitezke, bai geure segurtasuna zein etxebizitzarena arriskutan egon daitekeelarik.
Gure gizarteak, zahartzapena gaixotasuntzat du, baina azken ikerkuntzak zahartzapena animalia guztietan gertatzen den prozesu naturala izan litekeela frogatzen ari dira.
Argazki-kamera, tresna optiko bezala, sistema optiko batek eta hartzaile fotosentikor batek osatzen dute.
Duela gutxi arte, automobil-gidariak gasolina hartzeko arazorik ez du eduki. Gasolindegian “normala” ala “superra” bakarrik zeuzkan aukeratzeko. Azken aldian ordea, berunik gabeko beste gasolina-mota bat edo bi ere badaude. Zein aukeratu behar du gidariak?
Udako gau batean zeruari begiratzen diogunean, milaka izar desberdinen eta ilargi distiratsuaren ikuskizun goxoa izaten dugu. Telebistan espazioari buruz mintzatzen direnean ere, eguzkia eta bere planeta-sistema edo galaxia izugarriak azaltzen zaizkigu.
Badago ordea normalean gutxitan aipatzen den beste eremu bat: izarrarteko ingurunea, hain zuzen. Ingurune hau ez dago hutsik, hainbat atomo, molekula eta ioiez (bai gas eta bai hauts eran) “betea” baizik. Aztertuko ez ditugun beste hainbat partikula kuantiko desberdin ere badaude.
Sail baten azkena izango den artikulu honetan, Jesus Algabak eta bere ekipoak, egindako ikerketen ondorioz burutu diren tekniken berri emango digute. Talde honek nazioarteko mailan dihardu eta zenbait kongresutan aurkeztu ditu bere lan-metodoak.
Hasierako zenbaki-sistemak printzipio batukorraz baliatzen ziren, hau da, zenbaki bat adierazteko zifrak behar adina aldiz errepikatzen ziren. Esaterako 2619 zenbakiak, sistema batzuetan, hamazortzi ikur beharko lituzke.
Bere ezaugarrien berezitasunak direla eta, Tritonek ikertzaileen arreta erakarri zuen lehenengo argazkiak Lurrera iritsi zirenetik, Neptuno bera ere bigarren mailara baztertuz.
1988.ean bi urteurren garrantzitsu ospatu ziren: Raman efektuaren 60. urteurrena eta Chandrasekhara Venkata Ramanen jaiotzaren mendeurrena. Bi urteurren horiek gogoratu nahi ditugu guk artikulu llabur honen bidez. Gainera, aurten beteko dira hogei urte zientzilari indiar handia hil zela.